MA erronken aurkezpena
Estetika eta Edergintza eta Ile-Apainketa eta Kosmetika Kapilarreko 2. mailako ikasle taldeek burutu duten azken erronkaren emaitzetariko batzuk aurkezten dira. Zer iruditzen zaizue? Zein da gehien gustoko duzuena?
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that cabodemarcas contributed 174 entries already.
Estetika eta Edergintza eta Ile-Apainketa eta Kosmetika Kapilarreko 2. mailako ikasle taldeek burutu duten azken erronkaren emaitzetariko batzuk aurkezten dira. Zer iruditzen zaizue? Zein da gehien gustoko duzuena?
Ile-Apainketa Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 2.mailako ikasleak elkarlanean ari dira Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza zikloko 1.mailako ikasleekin,bertan inspirazio iturri desberdinak kontuan hartuta Editorial eta Avant Garde aldaera dituen Bilduma sortzen ari dira. Eguberri oporren ondoren lan zehatzak ikusteko aukera izango dugu,hemen uzten dizuegu aurreikuspena. TO BE CONTINUED…
Atzo, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan zen eta horregatik, ikasleekin gaia lantzeko dinamika bat egin genuen. Gure ikasgeletan matxismo ezkutua edo mikromatxismoa gaiak landu genituen eta honi buruzko hausnarketa sakon bat egiteko aukera izan genuen. Batez ere, emakumeek egunero bizi izan duten indarkeria ikusezinaren onarpen eta normalizazioan nola eragiten duen aztertu genuen. Era […]
Bideokonferentzia batera gonbidatzen zaitugu Monte Albertiako praktiketako ikasle bat kontratatzearen abantaila guztiak ezagutzera emateko! Oraindik ez dituzu enpresa gisa dituzun aukera guztiak ezagutzen? Jakin nahi duzun guztia azalduko dizugu online bidezko bideo-konferentzia batean, azaroaren 24an, 20:00etan. Enpresa gisa dituzun onurei buruz hitz egingo dugu eta zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu. Eman izena formulario honetan […]
1 IKASTAROA: Higieneko, depilazioko eta makillajeko estetika-zerbitzuak Adi! Lanbidek langabetuentzako “Higiene, depilazio eta makillaje estetikako zerbitzuak” doako eta diruz lagundutako ikastaroan izena emateko epea irekita dago. Ikastaroa Monte Albertia zentroko irakasle espezializatuek emango dute azaroaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera 15:30etatik 20:30etara. Matrikulatu zaitez hemen! 2. IKASTAROA: Peluquería masculina de tendencia Lanbideren hurrengo doako ikastaroan […]
COVID-19aren gogorrena igaro ondoren, Monte Albertia zentroa berriro irekiko da kanpoko pertsonentzako! Berriro ere ile-apainketa eta estetika zerbitzuak eskainiko ditugu hemendik aurrera. Hala, ikasleek manikiekin praktikatzeaz gain, benetako pertsonekin ere egin ahal izango dituzte praktikak. Oso pozik gaude!
Garazi Alberdi, Manex Gonzalez-Etxabarri eta Inko Oruesagasti ikasleak selekzionatuak izan dira aste hontan Ficoban ospatuko diren Euskoskills txapelketan parte hartzeko. Zorte on eta animo hirurei!
Irailaren 12an izandako Kutxakultur desfilean egon ziren Goi Mailako estetika eta ileapainketako ikasleak, non bertako modeloak makilatzeko eta orrazteko aukera izan zuten Chillida Lekun emandako jardunaldian. Esperientzia oso polita izan da eta bertan Andrea Sagarzazu makilatzaile profesionalarekin elkar lanean aritu ginen gainera. Eskerrik asko antolatzaile guztiei egun hori posible egiteagatik! Eta noski, zuei ere zuen […]
Covid 19ak ekarri dituen neurri bereziak aurre eginez, ikasle taldeen arteko elkarlana sustatzeko bideo bat egiteko proposamena luzatu dute. Erronkaren helburua, euskararen erabilera bultzatzea, horretarako euskaraz egindako bezeroaren harreraren bideo grabatu dute eta beste taldeei eurena egitera bultzatu ere. Zorionak egindako lan bikainagatik!
Maiatzaren 21ean eta 24an, Monte Albertiako Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako lehen mailako ikasle guztiek parte hartu zuten hondartza garbitzeko Zarauzko Udalak eta ikastetxeko A30eko taldeak antolatutako jardueran. Hondartza garbitzeaz gain, jarduera horrek balio izan zigun hondakinen kudeaketaren inguruan are gehiago kontzientziatzeko eta beste erakunde eta pertsona batzuekin batera lan egiteko. Monte Albertian gure aletxoa eman ahal izan […]
CIFP Monte Albertia LHII
San Inazio, 25
20800 Zarautz
Tel.: 943 89 91 98
Email: info@montealbertia.eus