Monte Albertiako egunerokotasuna
Ezagutu MA-ko egunerokotasuna. Edertasun eta osasunaren arloei lotutako kezkak dituzten pertsona heterogeneoen eta sortzaileen komunitatea. Partekatu, ikasi eta esperimentatu Monte Albertian.
Atal honetan, gure ikastetxeko eguneroko bizitzan zer gertatzen den jakin ahal izango duzu: proiektuak, ekitaldiak, ikastaro berriak, kanpora egindako bisitaldiak, produktu berrien aurkezpenak, gure sektoreko profesional liderren masterclass-ak… Hitzez baino hobeto adierazten da horrela lanbidean egindako aurrerapena.

Katrina etxearen erakustaldia

/
KATRINA Gold Vegan Organic etxe komertzialeko Joaquín Negredo, Miren Gonzalez, Beatriz Noe eta Jessica Figueras teknikariek erakustaldia egin dute gure Monte Albertia Institutuan. Bertan bi ziklotako ikasleek parte hartu dute, Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako lehenengo mailakoek eta Ile-apainketa eta Kosmetikako bigarren mailakoek.

Monte albertia, minbizaren aurkako elkartearekin elkarlanean

/
Monte Albertiako ikasleak Estetika Onkologikoko tailerrak eskeini dituzte Urola kostako Minbiziaren aurkako elkartearekin elkarlanean .

Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza-zikloko ikasleak praktiketan hartzea gustatuko litzaizuke?

/
Estamos buscando empresas del sector de asesoría de imagen personal que estén interesadas en acoger a nuestros estudiantes en prácticas. Si tu empresa está interesada en acoger a estudiantes del ciclo de Asesoría de Imagen Personal y Corporativa de Monte Albertia, ¡nos encantaría escucharte!

Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza-zikloko ikasleak praktiketan hartzea gustatuko litzaizuke?

/
Irudi pertsonaleko aholkularitzaren sektoreko enpresak bilatzen ari gara, praktiketako gure ikasleak hartzeko interesa dutenak. Zure enpresak Monte Albertiako Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako zikloko ikasleak hartu nahi baditu, gustura entzungo genizuke!

Santa Ana de Zarautz Egoitza

/
Ile-apainketako erdi mailako ikasleak Zarauzko Santa Ana egoitzan izan dira bertako egoiliarrei eskuetako tratamenduak egiten, egoiliarrekin harremanak sendotzeko asmoz.

Dulkamara Bamboo

/
Ostiralean, Dulkamara bamboo etxe kosmetikoaren aurkezpena izan genuen, Ana Garciaren eskutik.

Estetika eta edertasun ikasleek La Perla esploratu dute

/
Estetika eta Edergintzako 2.mailetako ikasle guztiak, La Perlara joan ginen

MONTE ALBERTIA LHIIko estetika ikasleek depilazio elektrikoa ikasi dute Cristina Oñateren esperientziarekin

/
MONTE ALBERTIA LHIIko Estetika Integral eta Ongizateko goi-mailan dauden 1. mailako ikasleek, depilazio elektrikoaren teknikaren inguruko saio teoriko-praktikoa jaso dute CRISTINA OÑATE enpresaren eskutik.

Monte Albertia eta Osamen, balioak lantzen

/
Monte Albertian, ikasgeletatik eta entrenamenduetatik haratago, lankidetzaren magian eta gure komunitateari egindako ekarpenean sinesten dugu. Ile-apainketako ikasleen proiektu berria, Osamen errehabilitazio psikosozialeko zentroarekin lankidetzan burutua, gure trebetasunek besteen bizitzan eragin positiboa izan dezaketela erakusten duen testigantza da.

Monte Albertia Begiradak 2023

/
Monte Albertia 2AIPCeko ikasleen gogo bizia eta dedikazioa argi eta garbi nabarmendu ziren Begiradak Jaialdi Amateurra antolatu zenean. Ekitaldi hau mugarri bat da tokiko kulturaren esparruan, eta gure ikasleei esperientzia paregabea eskaini zien jaialdiak eta ekitaldiak antolatzeko munduan.

ELISA ROJASen erakustaldia

/
Estetika eta Edergintza zikloko 2. mailako ikasleek azazkal artifizialetako azken joerei buruz ikasteko aukera izan dute, Elisa Rojas Artistic etxe komertzialeko teknikariaren eskutik. Tailerrean azazkalak eraikitzeko teknika aurreratuak landu dira, hala nola ballerinak, stilettoak, kapsularatzeak eta dekorazioak.

ONGIZATEA ETA TERMALISMOA GOI MAILAKO ZIKLO BERRIA MARTXAN DA!

/
Ongizate eta Termalismoko goi mailako teknikari tituluak ireki ditu bere ateak Monte Albertian, eta hasiak gara bide berria urratzen. Hasiera guztiek duten urduritasun eta kezkekin bada ere, motibazio handiarekin ari gara elkarlanean irakasle eta ikasle taldea.