Monte Albertiako egunerokotasuna
Ezagutu MA-ko egunerokotasuna. Edertasun eta osasunaren arloei lotutako kezkak dituzten pertsona heterogeneoen eta sortzaileen komunitatea. Partekatu, ikasi eta esperimentatu Monte Albertian.
Atal honetan, gure ikastetxeko eguneroko bizitzan zer gertatzen den jakin ahal izango duzu: proiektuak, ekitaldiak, ikastaro berriak, kanpora egindako bisitaldiak, produktu berrien aurkezpenak, gure sektoreko profesional liderren masterclass-ak… Hitzez baino hobeto adierazten da horrela lanbidean egindako aurrerapena.

Eusko Skill lehiaketarako, ile-apaintzaile onenak aukeratzeko trebetasun froga!
/
0 Comments
Gure 13 ikasle trebeak, euren sormena, teknika eta ile-apainketarako grina erakutsi zuten. Bakoitzak bere abilezia eta estilo berezia erakusteko aukera izan zuen, eta izugarri ondo egin zuten!

Goi-mailako ziklo berria martxan: Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala
Monte Albertian lehen aldiz ematen ari den ziklo hau efektu berezietan,…

Onkologia 360º proiektua
Gurekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe elkarlanean…

LHko Izarraitz Institutuaren bisita
Joan den azaroaren 28an, Lanbide Heziketako Izarraitz Institutoko ikasleen bisita izan genuen ikastetxean. Diabetesari eta haren zainketei buruzko azalpenak aurkeztu ziguten.

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Egun honetan, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzen da. 1960ko azaroaren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik.

Aurrematrikula irekia lanbide heziketako “mikropigmentazio” ikastarorako
Aurrematrikula irekita dago mikropigmentazioko lanbide-heziketako ikastarorako, langileentzat. 120 orduko ikastaro hau Nahikari Goyenecheak emango du astelehenetan , 15:30etatik 20:30etara.

“Kolorea ile-apainketan” lanbide-heziketako ikastarorako aurrematrikula irekia
Aurrematrikula irekita dago ile-apainketako koloretako lanbide-heziketako ikastarorako, langabetuentzat.

Zure enpresarako gure zentroko profesional bat behar duzu?
Monte Albertiak aurten ere martxan du lan-poltsa. Zerbitzu honen helburua irudi pertsonaleko enpresak dituzten lan eskaintzak gure ikasle ohien artean saretzea da. Eta beste urtebetez gure ikastetxean ikasi duten ikasleak lan merkatuarekin konektatzea.

Monte Albertiako ikasleak motxila laranja ihes kalean Zarautzen
Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako 2. mailako ikasleek Sorginlore eta Ikertze elkarteek, Zarauzko kale eta dendetan zehar, antolatutako "Escape Street" bat prestatzen eta egiten lagundu dute.

Ongizatea eta termalismo goi mailako zixlo berria martxan da!
Ongizate eta Termalismoko goi mailako teknikari tituluak ireki ditu bere ateak Monte Albertian, eta hasiak gara bide berria urratzen. Hasiera guztiek duten urduritasun eta kezkekin bada ere, motibazio handiarekin ari gara elkarlanean irakasle eta ikasle taldea.

Sendabelarren eta kosmetika naturalen tailerra
Urteroko bisita egin digu sendabelar eta kosmetika naturaletan aditua den Sara Letamendiak Monte Albertiara.

Añarbeko urak
Ile-apainketa eta kosmetika erdi-mailako lanbide heziketa-zikloko lehen mailako ikasleak Añarbeko presa ezagutzera joan dira Monte Albertiatik. Añarbeko presak edateko ura hornitzen du Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarragako udalerrietan.