Internazionalizazioa
Atzerriko prestakuntza MA-ren plan estrategikoaren funtsezko zati bat da. EB-ko herrialdeetan praktikak egiteko aukera paregabea da.
Ikastetxea proiektuen bitartez Europan zehar nazioartekotze eta zabaltzea, CIFP Monte Albertia LHII-ren plan estrategikoaren parte da. ERASMUS+ bekei esker, 200 ikasle nahiz irakasle Europar Batasuneko enpresetan egonaldiak egiteko aukera izaten dute.

1991. urtetik irudi pertsonalaren sektoreko ikasleen eta irakasleen bi norabideko trukerako, Europako programetan parte hartzen dugu (Erasmus eta Leonardo da Vinci programetan). Hauek Europako Hezkuntza Proiektuen Erakunde Autonomoaren (OAPEE) bidez kudeatzen dira. 2014tik, mugikortasun-programak Erasmus+en barruan sartzen dira eta SEPIE (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua)-ren bidez kudeatzen dira.

Eusko Jaurlaritzak, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Sailaren bitartez, KA1 mugikortasun ekintzak garatzeko laguntza ekonomiko osagarriekin laguntzen du.

Urtero bi KA1 proiektu garatzen ditugu: (KA1-103: Goi Mailako Hezkuntzako Mugikortasuna eta KA1-116: Lanbide Heziketako ikasleentzako Mugikortasuna). 2020-2021 ikasturteetatik, KA2 (Ikastetxeetan Lankidetza, berrikuntza eta jardunbide egokien trukerako elkarte estrategikoak) proiektuetara bideratu nahi gara.

CIFP Monte Albertia LHII- k hurrengo ziurtagiriak ditu:

ERASMUS CHARTER for Higher Education 2021-2027 (DESKARGATU Erasmuseko Europako karta : eacea.ec.europa.eu)
– Erasmus+ VET Mobility Charter 2016-2020 (Fp Karta). Europako mugikortasun-proiektuak ahalik eta kalitate handienarekin kudeatzeko konpromisoa ematen du. DESKARGATU

1991tik, 200 ikasle baino gehiago nazioarteko pogrametan.
OAPEE
2014tik Erasmus+ programan Erasmus Charter programaren bitartez.
ERASMUS
Ikasle eta irakasle
Erasmus helmuga ezberdinetan 
Ikasle nahiz irakasle batzuen Erasmuseko egonaldiak agertzen dira hurrengo argazki-bilduma honetan: Alemania, Bolonia, Paris, Narbona, Estonia…