Lanbide-Heziketa Duala
Lanbide Heziketa berria, enpresekin lankidetzan. Enpresetan lan egiten duzun bitartean ikasteko aukera duzu. 
Lortu ikaskuntza-prozesuaren bidez zure Lanbide Heziketako Goi-Mailako Teknikariaren titulua, irakaskuntza enpresa eta prestakuntza-zentroaren artean partekatuz. Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitatezko enpleguak sustatuz. Prestakuntza eta ikaskuntzako lan-kontratu baten edo beka baten bidez formalizatzen da.
Enpresarentzako abantailak

  • Beren beharretara egokitutako langile kualifikatuak prestatzen ditu, baita prozesuetan eta enpresa-kulturan trebatutakoak ere.
  • Langileak hautatzeko eta erakartzeko tresna bat da.
  • Enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.

Kontratu-modalitateak honako pizgarri ekonomiko hauek jasotzen ditu:

  • Enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten %100 arteko murrizketa.
  • LANBIDE konpentsazio diru-laguntza.

Ikaslearentzako abantailak
  • Benetako lan-egoera ezagutu eta urtebeteko esperientzia profesionala lortu.
  • Kontratuaren, hitzarmenaren edo lan-denboraldiren araberako ordainketa jaso.
  • Enplegugarritasuna hobetu.
  • Gizarte Segurantzan kotizatzen hasi.
Gizartearentzat abantailak
  • Produktibitatea eta enplegua hobetu.
  • Ikasleen prestakuntza hobetu enpresen lankidetzari esker.
Bi urte
  • Lehen maila prestakuntza-zentroan.
  • Bigarren maila erregimen elkarbanatuan: zentro eta enpresan.
Hiru urte
  • Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimendutako proiektu berezietarako.