Ikaskuntza-bitartekaritza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak sustatutako doako zerbitzu publikoa da. Helburua bizialdi osoko ikaskuntza sustatzea eta bultzatzea da. 
Ikaskuntza honek bizitzako etapa guztietan garatzen den etengabeko prozesu bat eskatzen du, ez bakarrik haurtzaroari edo nerabezaroari lotutakoa. Etengabeko ikaskuntzan ematen den prestakuntza-ekintza bakoitzak, arautua egon ala ez, pertsona gisa eboluzionarazten gaituela uste da. Horregatik, Bitartekaritza Zerbitzuak eskuragarri dauden prestakuntza-mota guztien berri ematen du:
Prestakuntza formala
Araututako titulua lortzeko egiten den prestakuntza: DBH Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, profesionaltasun-ziurtagiriak, unibertsitate-ikasketak, arte-irakaskuntzak, hizkuntza-eskola ofizialak…
Prestakuntza ez-formala
Laneratzea lortzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko prestakuntza: enplegurako prestakuntza, langileei eta/edo langabetuei zuzendua.
Prestakuntza informala
Aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egiten den prestakuntza: kirolak, eskulanak, terapiak, informatiboak…
Eskaintzen diren zerbitzuak
Prestakuntzaren arloko informazioa eta aholkularitza, online, telefonoz edo posta elektronikoz:

  • Titulazio akademikoei eta gaitasun profesionala aitortzeko gaitasunaren ziurtagiri profesionalei buruzko informazioa eman.
  • Era guztietako prestakuntzari buruzko edozein zalantza konpondu.
  • Egungo eta etorkizuneko ikaskuntza-interesak eta/edo prestakuntza-interesak identifikatu eta zehaztu.
  • Etengabeko prestakuntza-plan bat egin.
  • Zure ikaskuntza-interes eta beharrei erantzungo dien informazioa bilatu eta tokiko edo eskualdeko esparruan hautemandako beharren arabera etengabeko ikaskuntzako jarduera espezifikoak sustatu, diseinatu eta garatu.

hiru.eus webguneak eskualdean dauden prestakuntza-aukera guztiei buruzko informazioa ematen du.

Norentzako
Bitartekaritza-zerbitzu hauek hurrengo pertsonentzat da:

  • 16 urtetik gorako pertsona guztiak, beren egoera soziolaborala edozein dela ere, beren interesekin eta gaitasunekin koherenteak diren ibilbide pertsonalak eta profesionalak definitzen eta lortzen lagunduz.
  • Elkarte eta erakunde publiko edo pribatuak.
  • Era guztietako ikastetxeak.
  • Enpresak.

Azken batean, edozein motatako prestakuntzari buruzko informazioa behar duten pertsona edo erakunde guztientzat (eguneroko bizitzako testuinguru informaletan, pertsonalean, familiakoan, profesionalean, ludikoan, boluntariotzan eta abarretan ikasteko prestakuntza barne).

Nor da bitartekaria
CIFP Monte Albertia LHIIko bitartekaria Irene Dolara da eta Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan jar zaitezke harremanetan berarekin, astelehenetik ostiralera hurrengo ordutegian:

  • Astelehenetan eta asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
  • Astearte eta ostegunetan: 08:30etik 15:30era
  • Ostiraletan, 09:30etik 14:30era

Ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko, aldez aurretik hitzordua egin beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-maila edo deitu telefonoz:

  • Presentziala, Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan (Zigordia kalea, 34)
  • Tel: 645 284 300
  • Emaila: ikasurolakosta@ikaslangipuzkoa.eus

Informazio gehiago behar dut
Laguntza behar duzu? Ikaskuntza-bitartekaritzaren inguruan informazio gehiago jaso nahi duzu? Esku-liburu honek lagunduko dizu!