Monte Albertia Gipuzkoan ile-apaindegi eta estetikako Erdi eta Goi Mailako prestakuntza espezializatutako zentro publiko bakarra da.
Beraz, kalitatezko lana egitea ezinbestekoa da proposatzen duguna lortu ahal izateko.
Monte Albertia LHII zentroak bertako Irakaskuntza eta eskaintzen diren Zerbitzuen kalitatea bermatzea du helburu, momentu oro interes-talde guztien beharrak asetu eta itxaropenak betetzeko ahaleginak egiten dituztelarik.
- Irudi pertsonaleko 4.0 zentroa garatzea. Sektorearen beharrizanekin bat datozen berrikuntza-proiektuak garatzea. Funtsezko eragileekin lankidetzan aritzea, berritzeko, garatzeko, gaitzeko eta transferitzeko aukera ematen duten proiektuetan. Irudi Pertsonaleko 4.0 irakaskuntza-zentroa garatzea. Pertsonei, informazioa eta lanbide orientaziorako zerbitzua eskaintzea, haien prestakuntza-aukerei eta -premiei buruzko erabaki egokienak har ditzaten.
- Berrikuntza kultura garatu. Jokabide berritzaile eta eraldatzailea erraztuko duten testuinguruak sortzea.
- Gizarte eta ingurumen garapen jasangarria bultzatzea. Baloreak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan txertatzea. Ingurumenaren iraunkortasuna bultzatzea.
- Erakundeko pertsona guztien prestakuntza eta parte-hartze aktiboa bultzatzea, ezagutza kolektiboa eta ongizatea areagotuz. Adimen kolektiboko eta lankidetzako prozesuak garatzea. Irakasleen prestakuntza sustatzea eta bultzatzea, garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko. Irakaslegoa ikastetxeko helburuarekin aurrera joateko lankideen inplikazioa eta konfidantza mantendu.
- Etorkizuneko hezkuntza kudeatu. Ikastetxean ETHAZI eredua finkatzea eta zabaltzea. Enpresak eta beste ikastetxe batzuek ikaskuntza prozesuetan parte har dezaten sustatzea. Bizialdi osoko ikaskuntza sustatu.
- Barne eta kanpo komunikazioa bultzatu. Barneko komunikazio-kanalak hobetzea. Egiten diren proiektuak eta jarduerak zabaltzea. Lotura estuagoak ezartzea funtsezko eragileekin (enpresak, garapen-agentzia, beste zentro batzuk, udala…)
- Ikastetxearen kudeaketa optimizatzea eta etengabeko hobekuntza bultzatzea. Kudeaketa integrala eta jasangarria ziurtatzea. Informazioa kudeatzeko eredu bat ezartzea, Big Data batean oinarrituta.
- Nazioartekotza estrategia ikastetxean sendotzea.
Ikastetxeak etengabeko aldaketa-prozesuan aurkitzen gara: hezkuntza-komunitate osoari eragiten dizkioten gizarte, politika eta hezkuntza beran ematen direnak… Zentro gisa, gure erronka inguru eta ikasleei hezkuntza-erantzun onena emateko prest egotea da.
Beraz, kalitatezko lana egitea ezinbestekoa da proposatzen duguna lortu ahal izateko.
Monte Albertia LHII zentroak bertako Irakaskuntza eta eskaintzen diren Zerbitzuen kalitatea bermatzea du helburu, momentu oro interes-talde guztien beharrak asetu eta itxaropenak betetzeko ahaleginak egiten dituztelarik.
Kalitatearen konpromisoak erakunde osoari eragiten dio eta beraz, Monte Albertia LHII zentron lan egiten duten pertsona guztiek kalitatearen hobekuntzan aktiboki parte hartzeko erantzukizuna onartzen dugu. Zuzendaritzak prestakuntza-maila egokia lortzeko eta jarduera guztien garapena errazteko beharrezkoa dena jarriko du.
Helburu hau lortzeko, funtsezko sei printzipiotan oinarritzen gara:
- Ikasleen dimentsio pertsonala. Beren prestakuntza akademikoko beharrak bete eta aldaketara etengabe egokitzeko gaitasuna eskatzen du.
- Dimentsio profesionala. Irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langileen beharrak betetzeaz arduratzen da.
- Dimentsio soziala. Gizartearen hobekuntza eta garapen-beharretan oinarritzen ditu.
- Nazioarteko dimentsioa: Ikasle eta irakasleek Erasmus+ Proiektuetan parte hartzea eskatzen du, Ikastetxeen arteko trukea eta elkar-aberastea ahalbidetuko duten nazioarteko lankidetza hitzarmenak sustatzen direlarik.
- Dimentsio ekintzailea. Kultura ekintzailea bultzatzeko konpromisoa eskatzen du,
- Dimentsio berritzailea. Kultura berritzailea transmititzeko beharrean oinarritzen da.