UrratsBat
Autoenplegua enpresa batean besteren kontura lanean aritu ondoren sortu daitekeen aukera bat da. Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako eta Tknikak koordinatutako programan datza. Programa honen bidez, besteak beste, prozesu osoan zehar laguntza eta orientazioa izango duzu. Negozio ideiaren bat duzu? Deitu Monte Albertiara eta zure ideiaz hitz egingo dugu.
Lanbide Heziketako ikasleei beren enpresa sortzen laguntzeko programa bat da. Urratsbat programak, zure negozio-proiektua abian jartzeko, zentroak dituen baliabide guztiak (giza baliabideak zein baliabide teknikoak) zure eskura jartzen ditu.
Norentzako

  • Lanbide Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloetako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Ikastetxearekin arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez harremana izandako edozein pertsonari.

Proiektuaren garapena

  • Ziklo osoan kultura ekintzailea sustatzea.
  • Enpresa abiaraztea. Bideragarritzat jotzen diren ideiak abiarazteko tutoretza eta aholkularitza.
  • Enpresaren jarraipena. Abian jarri ondorengo hilabeteetan proiektuaren tutoretza, ezarritako helburuak betetzen direla egiaztatuz eta planteatutako zalantzak argituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ikastetxeko Urratsbateko arduradunekin:

Ainhoa Urdangarin Gurrutxaga:
urratsbat@montealbertia.net

URRATSBAT WEBGUNEA:
www.urratsbatsarea.eus

Sortutako enpresa batzuk