Entries by cabodemarcas

Etxe-Txiki Formakuntzarako Espazio Berria

Instalazio berriak ditugu! Etxe-Txiki Urte ezohikoa izan den arren, ezin gara zoriontsuagoak egon! Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako Goi-Mailako ziklo berria aurkeztu dugu eta orain ere espazio berri batekin kontatzen dugu: Etxe-Txiki. Zer iruditzen zaizue?  

Joana Mateoren Erakustaldia

Apirilaren 20ean Estetika eta Edergintzako 1go Mailako ikasleek, sektorean begiradaren diseinuan aditua den Joana Mateoren eskutik, hari bidezko depilazio eta betileen luzapenen tekniken inguruko erakustaldia izan dute. Hari bidezko depilazio teknika eraginkor eta azkar hau, guztiz naturala den modalitate bat da eta, beraz, Monte Albertiako ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten larruazalari dakarzkion onurak. […]

Thuya Erakustaldia

Apirilaren 20an Maite Marin, THUYA merkataritza-etxeko hezitzailea, etorri zitzaigun bisitan. Produktu kosmetiko profesionalen fabrikatzaile eta banatzaileak dira, bekain eta betileetan, azazkalen zaintza, kolore eta eraikuntzan eta eskuak eta oinak zaintzeko tratamenduetan espezializatuak. “Esku eta oinen zaintza estetikoak” profesionaltasun-ziurtagiria egiten ari diren Lanbideko taldearekin egon zen bere produktu nahiz lan-protokoloa erakusten. Asko ikasi genuen, mila esker!

Phyto 5 Etxe komertzialaren Hitzaldia

Joan den ostegunean, apirilaren 15ean PHYTO 5 etxe komertzialeko profesional espezialistek, Goi-mailako Estetika Integrala eta Ongizatea Heziketa-Zikloko 1. Mailako bi taldeei kosmetikoak azaldu zizkieten, eta bereziki, aurpegi-tratamendu arazgarria. Ikasleek hainbat teknika ikasteko eta produktu berriak ezagutzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko Phyto 5!

CONFEBASK Euskadiko LH

“Kaixo enpresa! FP Euskadi naiz. Egunero, zeurea bezalako enpresetan talentua gehitzen, hazten eta hobetzen laguntzen dut, baita nazioarteko merkatuetan sartzeko beharrezko ezagutzak ematen eta zure berrikuntzaren giltzarri bihurtuko naiz.” CONFEBASK kanpainak talentua, LH duala, pertsonalizatutako prestakuntza, berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatu eta sustatzea du helburu, Euskadiko LHren alderdi garrantzitsuenak direlarik. Gure zentroarekin kolaboratu nahi duen enpresa […]

Massada-ren Erakustaldia

Lucia Telleria eta Ainhoa Olarreaga, MASSADA etxe kosmetikotik, Estetika Integrala eta Ongizateko Goi Mailako Heziketa Zikloko 1º Mailako bi taldeetako ikasleei zelulitisaren aurkako tratamenduak azaldu dizkiete Monte Albertian emandako erakustaldi honetan. Lehenik eta behin, zelulitisaren diagnostikoa nola egin azaldu zuten ikasle batzuk modelo gisa hartuz. Ondoren, masaje antizelulitikoaren erakustaldia egin zuten, zenbait ikasle MASSADA teknikoarekin […]

CIFP Monte Albertia LHII Europako ECHE 2021-2027 Gutuna Berritzea Lortu Du

Erasmus ECHE Europako Gutuna Europako mugikortasun-proiektuen kudeaketa kalitate gorenarekin aintzatestea da.2014tik Mugikortasun Programak Erasmus+ Programan sartzen dira. Zarauzko CIFP Monte Albertia LHII Institutuak 20 urtetik gorako esperientzia du ikasleen eta irakasleen mugikortasunerako nazioarteko proiektuak garatzen. Orain arte, Erasmus charter for Higher Education 2014/2020 eta Erasmus VET Mobility charter 2016/2020 izan ditu. Halaber, aurten ere Europako […]

Ikasenpresa Lehiaketa

Bigarren mailako ikasleak Lan Praktiketara joan aurretik, Monte Albertiatik, ekintzailetzari keinu bat egin zaio Ikasenpresa lehiaketa antolatuz. Bertan, Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluan sortutako enpresek hartu dute parte eta ekintzailetza prozesuan ezinbestekoa den gai baten inguruan aritu dira lanean: salmenta puntuak. Benetan lan oso originalak eta landuak aurkeztu dira. Lehiaketaren irabazlea KLAN Ikasenpresa izan da, […]

Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna. Nork zaintzen du?

Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu. Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean. Aurtengo gaia, “nork zaintzen du?”, etxeko eginbeharretan eta zainketa-zereginetan parekidetasunaren beharra izan dugu hizpide. Gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko […]