Entries by cabodemarcas

Shooting Sesioa

Destrucción, Eklipse Minimalista, Fantasy Seasons, The 80’s & Winter Glow “Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleek mozketa, kolorea eta styling bilduma bikainak osatu dituzte. Izugarriak, ezta? Eskerrik asko Nagore zure argazkiengatik! Zein da zuen look gustokoena? Zuk ere horrela lan egiten ikasi dezakezu! Zatoz gu ezagutzera!

Medikuntza-estetikoan dauden tratamenduen inguruko hitzaldia

Joan den astean, otsailaren 3an, medikuntza estetikoan aditua den Carla Isturitz doktoreak hitzaldia eman zien “Estetika Integrala eta Ongizatearen” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleei. Carla Isturitzek bere klinikan egiten dituzten tratamendu berritzaileei buruz hitz egin zigun hitzaldian. Oso aberasgarria izan zen aurpegia birgaztetzeko prozeduretarako erabiltzen diren azken teknologiak ezagutzea. Aldi berean, azido hialuroniko tratamenduetako, hari […]

Gora 2021eko Iñauteriak!

Pandemiagatik bizi dugun egoera unetxo batez alde batera utziaz, ezin gara Iñauteriak ospatu gabe gelditu! “Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. Mailako ikasleek argi dute; Ilusioa da garrantzitsuena. Hori dela eta, erronka berri honi amaiera emanez, egun hauetan Monte Albertiako gelak kolorez bete dira mozorroen Total Look-aren prestakuntzekin batera. Jarraian, argazkietan aperitibo bat erakusten […]

Pre-Shooting prestakuntzak

Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. mailako ikasleak ile mozketa, kolorea eta Styling-eko bildumak prestatzeko lanak egiten ari dira. Ikasturte honetan, modu esklusiboan arituko dira beste baliabide ezberdin eta berritzaileekin lanean. Zer iruditzen zaizu? Ez galdu! Jarrai gaitzazu eta ziur harritzen zarela! TO BE CONTINUED…  

Germaine de Capucciniren erakustaldia Sandra Salgadoren eskutik

Argi dago, koronabirusaren ondorioz hartu ditugun ohitura berriek larruazalean aldaketak eragin dituztela eta hori dela eta, hau hobetu edota ekiditeko, zaintza espezifikoak beharrezkoak dira. Hala, Sandra Salgadok, Germaine de Capuccini kosmetika-etxeko teknikariak, diagnosi-aparatuari buruzko prestakuntza ikastaroa eman die 1. Mailako Erdi-Mailako Estetika eta Edergintzako ikasleei. Jardunaldi honetan, gainera, musukoaren erabilera etengabeak eragindako arazoak dituzten larruazaletan […]

Orientazio Eta Urratsbat Sentsibilizazio Jardunaldiak

Urtarrilean zehar, Ekintzailetzaren Orientazio eta Sentsibilizazio Jardunaldiak egin dira Zarauzko  CIFP Monte Albertia LHII-n. Saio hauek ikastetxeko Orientazio Proiektuaren arduradunak, Ainhoa Urdangarinek eta ikastetxeko Urratsbat Programaren arduradunak, Amaya Oñederrak eman dituzte. Saio hauetan Ile-apainketako eta Estetikako Erdi- eta Goi-Mailako Zikloetako 2. Mailako 61 ikaslek parte hartu dute. COVID-19 pandemiak behartutako murrizketen ondorioz, egindako 7 saioetan […]

2021 Lanbideren Doako Ikastaro Berriak

Lanbidek langabetuentzat doan eskeiniko dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik da. Ikastaro hauek Monte Albertia ikastetxeko irakasle adituek emango dituzte. “IMPP0108 – Esku eta oinen zainketa estetikoak” eta “IMPQ0208 – Ileapainketa” Izena emateko sakatu esteka honetan Ez galdu aukera paregabe hau!    Lanbidek langileentzat doan eskeiniko duen hurrengo ikastaroan izena emateko epea zabalik da. Ikastaro hau Monte […]

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a MA – Monte Albertiako “Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza” heziketa-zikloko 2. mailako ikasleek, gizonezko ile-mozketa nahiz bizar eta bibotea konpontzeko joera desberdinei buruzko Masterclass bat jaso dute Alex Muguruza ikasle ohiaren eskutik. Profesionaltasuna, trebetasuna eta segurtasuna erakutsi ditu eredu errealean egindako degradatuen teknika ezberdinetan. Alex, mila esker zure ekarpenagatik!!  

Shooting Life

Shooting Life Monte Albertiako Marta Orus irakaslearen eskutik proiektu ikusgarria. Sorkuntzaz beteriko lan honetan, argazki sesio bat egin genuen Martin De Brito argazkilariaren laguntzarekin. Gure zentro MA-ko ikasleek lehen pertsonan bizi ahal izan zuten Shooting saio bat. “Pertsonak bezain biziak diren erretratuak egin nahi ditut” – Richard Avedon. Esaldi horrekin argi eta garbi ulertzen dugu […]