URRATSBAT Sentsibilizazio-Jardunaldia Monte Albertia LHII Lanbideko Ikasleentzat

2020-2021 ikasturterako URRATSBAT Programaren jardueren barruan, Ekintzailetzaren Sentsibilizazio Jardunaldia egin zen Zarauzko Monte Albertia LHIIean pasa den maitzaren 18an. Hala, ikastetxeko orientazio taldeak zerbitzu estetikoak gaitzeko ikastaroko bederatzi ikasleei Monte Albertia LHII LHIKren hezkuntza-eskaintzak proposatzen dizkien kurriculum-ibilbideak eta irteera profesionalak azaldu zizkien.

Jarraian, Ikastetxeko URRATSBAT Proiektuaren arduradunak Ekintzailetza Programa honen ezaugarriez hitz egin zien. Programa hau duela 20 urte baino gehiago sortu zen, Lanbide Heziketaren esparruan enpresak sortzeko prozesu bat garatu eta errazteko.

Urratsbat, Monte Albertian dago indarrean 2015etik. ile-apainketa eta estetika sektoreko 16 enpresarekin batera, eta tutoretza-zerbitzuak eskaintzen dizkie ideia ekintzaile bat garatzeko gogoa duten ikasle ohi guziei.

URRATSBAT Programari buruzko informazio gehiago: www.montealbertia.eus/eu/servicios/urratsbat

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Joana Mateoren Erakustaldia

Apirilaren 20ean Estetika eta Edergintzako 1go Mailako ikasleek, sektorean begiradaren diseinuan aditua den Joana Mateoren eskutik, hari bidezko depilazio eta betileen luzapenen tekniken inguruko erakustaldia izan dute.

Hari bidezko depilazio teknika eraginkor eta azkar hau, guztiz naturala den modalitate bat da eta, beraz, Monte Albertiako ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten larruazalari dakarzkion onurak. Era berean, betile-luzapenei esker begirada perfektua izateko moduari buruzko zuzeneko masterclass batez gozatzeko aukera izan zuten.

Mila esker Joana!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Iñauteriak Monte Albertian

Iñauteriak Monte Abertian! Otsailaren 17an, Monte Albertiako “Ileapainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. Mailako ikasleek 4. erronkari mozorro festa batekin eman zioten bukaera.

Asmatu duzue zein pertsonaietan bilakatu ziren?

Aupa neska mutilak!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Medikuntza-estetikoan dauden tratamenduen inguruko hitzaldia

Joan den astean, otsailaren 3an, medikuntza estetikoan aditua den Carla Isturitz doktoreak hitzaldia eman zien “Estetika Integrala eta Ongizatearen” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleei.

Carla Isturitzek bere klinikan egiten dituzten tratamendu berritzaileei buruz hitz egin zigun hitzaldian.

Oso aberasgarria izan zen aurpegia birgaztetzeko prozeduretarako erabiltzen diren azken teknologiak ezagutzea. Aldi berean, azido hialuroniko tratamenduetako, hari tenkatzailetako eta infiltrazio nahiz betegarrietako aurrerapenez ikastea ere eskertzen diogu Carlari.

Eskerrik asko Carla!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a

MA – Monte Albertiako “Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza” heziketa-zikloko 2. mailako ikasleek, gizonezko ile-mozketa nahiz bizar eta bibotea konpontzeko joera desberdinei buruzko Masterclass bat jaso dute Alex Muguruza ikasle ohiaren eskutik.

Profesionaltasuna, trebetasuna eta segurtasuna erakutsi ditu eredu errealean egindako degradatuen teknika ezberdinetan.

Alex, mila esker zure ekarpenagatik!!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Shooting Life

Shooting Life

Monte Albertiako Marta Orus irakaslearen eskutik proiektu ikusgarria. Sorkuntzaz beteriko lan honetan, argazki sesio bat egin genuen Martin De Brito argazkilariaren laguntzarekin. Gure zentro MA-ko ikasleek lehen pertsonan bizi ahal izan zuten Shooting saio bat.

“Pertsonak bezain biziak diren erretratuak egin nahi ditut” – Richard Avedon.

Esaldi horrekin argi eta garbi ulertzen dugu argazki on batek duen indarra. Ileapainketa, estilismo, makillaje eta moda onarekin nahasten badugu gainera, horrelako emaitza bat lor dezakegu.

Gozatu Marta eta Martinen lan honekin!

 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Eugenia Arrietaren bekain-tratamendu berriei buruzko Masterclass-a

“Bekainak hobetzeak fisionomia zehatz-mehatz ulertzea dakar”

Bekain masterclass hau ikasle berrientzat eta esperientzidun makillaje iraunkorren artistentzat egokia da.

Bekaineko ilea, ilearen lerroa eta direkzioa aurpegiaren parametroen eta fisionomiaren arabera antolatzen den egitura kaotiko batean orekatzen da. Egitura natural askok edertasuna, ordena, arkitektura eta geometria sor ditzakete prozesu kaotiko, ausazko eta kontrolaezinetatik abiatuta. Naturak kaosean ordena aurkitzeko gaitasuna du. Hau da, kaos desegituratuan ordena jartzean datza.

Natura desordena ederra izan daitekeen moduan aurki daiteke. Gure bekainek gure nortasuna markoztatzen dute, nolakoak garen azaltzen dute eta aurpegiaren fisionomiarekin erlazionatzen den formaren arabera modu batekoa edo bestekoa izan ohi dira. Horregatik, bekain bakoitza desberdina da, norekin doan, haren ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberakoa.

Ikastaro hau, bai ikasle berrientzat eta baita esperientziadun makillaje iraunkorreko artistentzat egokia da. Latexaren tratamenduari eta praktikari buruzko oinarrizko kontzeptu guztiak erakutsiko dizkizugu.

Programa:

  • Bekainen agendaren garapenaren aurkezpena
  • Bekainen bisagismoa (PPTrekin)
  • Bekainen maniobrak eta teknikak (PPTarekin)
  • Bekainak aplikatzea; erreferentzia-puntuak
  • Bekainak aplikatzea; erreferentzia-lerroak
  • Bekainak ilez-ile
  • Erakustaldien bideoa: bekainen pausoz pausoko gida
  • Praktika latexean
Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!