Entries by cabodemarcas

Urriak 19, Bularreko minbiziaren aurkako eguna | Instalazioak berriz apainduko ditugu.

Bularreko Minbiziaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Monte Albertia LHIIko instalazioak apaindu ditugu, hezkuntza-komunitate osoaren kontzientzia sustatzeko. Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren egun internazionala ospatzen da. Data horren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira funtsezko mezu batekin: detekzio goiztiarraren garrantzia, bularreko minbiziaren kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko helburuarekin,  hori garrantzitsua da gaixotasun honi aurre egiteko.   […]

ERASMUS+ 21/22 irakasleentzako bekak

Ekainaren 18an , CIFP Monte Albertia LHII-ko hiru irakasle Milan-eko ile-apaindegi eta estetikako enpresak ezagutzera abiatu ziren. Horretarako, irakasleentzako ERASMUS+ Mugikortasun programa eskaintzen duen beka aprobetxatu zuten. Irakasleak 5 eguneko egonaldia egin dute Milanen, eta HERMES CLINIQUE estetika zentroaren eta ESSENCE HAIR SPA ile-apainketaren funtzionamendua eta teknika berritzaileak ezagutu dituzte. Egonaldi honek gure ikastetxeak atzerrian […]

Ongi Etorri Itxaso! Jadanik hilabete gurekin! Benetan plazer bat da guretzat!

Ekainaren 24an, Itxasok bere praktikak hasi zituen Monte Albertia LHIKn, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan. Egun batzuk lehenago, zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten. Itxaso urduri agertu zen, baina gogo biziz esperientzia berri hau hasi eta trebatzen jarraitzeko. Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola fotokopiatzea, eskaneatzea, liburuak […]

Lotzen sariak Donostiako Aquariumean

Maiatzaren 20an Donostiako Aquarium- en 2022 Lotzen Saria ospatu zen, eta gure ikastetxeak honetan parte hartzeko aukera izan zuen. Izan ere, partaideak Estetika eta Edergintzako lehenengo kurtsoko zazpi ikasle izan ziren eta lehiaketa honetarako bi grabaketa prestatu zituzten. Nahiz eta sariaren irabazleak ez izan, oso lan duinak eta ideia politak prestatu zituzten. Ea hurrenngoan! AUPA […]

Ekintzailetza Monte Albertian

Maiatza ekintzailearen hilabetea izanik, Monte Albertiak ekimenarekin bat egin du, Marta Arribas ekintzailea gonbidatuz. Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleekin elkartu da bere ibilbide pertsonal eta profesionala partekatzera. Marta, moda diseinatzaile zarauztarra, bainujantzietan espezializatu da bere marka propioa, MARMA, eta bere denda propioa sortuz (Zigordia kalea 12, Zarautz). Ekintzaile gazte baten testigantza paregabea. Mila esker […]

Sendabelar tailerra

Monte Albertiako erdi mailako ileapainketa eta estetikako ikasleek, sendabelarretan aditua den Sara Letamendiren bisita izan dute. Bertan, ikastetxe inguruko sendabelarrak identifikatu eta ezagutzeaz gain, kosmetiko natural ezberdinak gauzatu dituzte eta gainera, hauek beraien artean probatzeko aukera izan dute. Goiz ederra pasatu dugu!! Eskerrik asko Sara Letamendi!  

Betileen luzaketa

Betileen luzapenak dira gaur egun gehien eskatzen diren tratamentu estetikoetako bat. Betile naturalen luzera, kurbatura, kantitatea eta lodiera hobetzeko erabiltzen dira. Zalantzarik gabe, gehien eskatzen den tratamendu estetikoetako bat! Zerbitzu hau gauzatzeko, bezeroaren ile natural bakoitzean, ile sintetiko edo naturaleko beste bat itsasten da bezeroaren begirada hobetuz. Lan oso teknikoa da. Estetika eta Edergintzako erdi […]

Tolosako Inmakulada lanbide ikastolara bisita

Ile apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 1. mailako ikasleak Tolosako Inmaculada Lanbide ikastola bisitatu dute. Bisita benetan interesgarria eta hezitzailea! Farmazia eta Parafarmazia zikloko ikasleekin elkalanean, buru larruazal eta ileko diagnosian oinarrituz, fitxa tekniko pertsonalizatu bat burutu dute. Bertan Balioak 4.0 landu dituzte Osasuna eta Ongizatearen alorrean.

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen. Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute. Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena! Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura […]