Entries by cabodemarcas

Spainskills

Inko Oruesagasasti (Ileapainketa eta Kosmetika Kapilarra) eta Ekain Altuna (Estetika Integrala) eta Ongizateko zikloko ikasleak prest daude Spainskills txapelketari aurre egiteko. Madrilen arituko dira biak froga ezberdinak gauzatzen 3 egunetan. ANIMO eta zorte on!

Ikasenpresa Lehiaketa

2. mailako ikasleak Monte Albertiako Ikasenpresa lehiaketan parte hartu dute. Gaia, salmenta puntua izan da, eta behin prestatuta, aurkezpen bat egin dute salmenta puntuaren nondik norakoak azaltzeko. Erronketan txertatuta dagoen Ikasenpresa proiektuari amaiera emateko ekintza izan da eta salmeta puntu oso interesgarriak ikusi dira. Irabazleak, Ile-apainketa eta Kosmetika Kapilarreko ikasleak izan dira, “Forever Young” Ikasenpresarekin. […]

Ate Irekien Jardunaldiak, aurrez-aurre maiatzak 5, 18:00etan.

Gaur egungo egoera poliki-poliki normaltasunera bilakatzeko ahaleginak daudenez eta gure osasuna bermatu dezakegunez, aurten, 2022eko Ate Irekietako Jardunaldiak presentzialak izango dira, hau da, aurrez-aurreko topaketa egingo dugu. Hala, ikastetxea ezagutu nahi baduzu edo Heziketa-zikloren bat egin nahi duen ikaslea bazara, apuntatu hurrengo Ate Irekietako data. Presentziala: Maiatzak 5, 18:00etan Monte Albertian. Ez izan zalantzarik eta […]

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu. Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean. Aurten, esteriotipoak puskatzearen beharra izan dugu hizpide. Ikasleekin gaia jorratu ondoren, ekintzari bukaera eman diogu, ikastetxeko plazan berdintasunaren […]

Bitxigintza tailerra

Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitza-zikloko 1. mailako ikaslei, BIDEBERRI BHI-n Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako zikloan irakasle den Juan Cruz Ayestaranek bitxigintzako tailerra eskaini die. Benetan plazer handia izan da Juan Cruz Ayestaran profesionalaren eskutik arte honi buruz gehiago ikasteko aukera eduki izana. Eskerrik asko!      

SPAINSKILLS-era goaz!

Martxoan ospatuko den Spainskills txapelketan emaitza onak lortzeko helburuarekin, CIFP IURRETA LHII-n burutu da 1. topaketa. Bertan Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetako ikasleak, tutoreak eta koordinatzaileak dinamika ezberdinen bitartez elkar ezagutu eta txapelketari aurre egiteko gaitasunak identifikatu ditugu. Zorte On Ekain eta Inko!

Martxan da Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua Monte Albertian

Aurreko ikasturtean bezala, Ikaslan Gipuzkoak Urola Kostako Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua jarri du martxan. Zarautzen eskainiko da, zehazki gazte Informazioko Bulegotan eta zerbitzu hau 2021eko abendutik martxan dagoen arren, aurtengo uztailaren amaierara arte egongo da denon eskura. Guztiz doakoa da eta helburua herritarrei Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren ikastaroen berri ematea eta bizialdi osoko ikaskuntza sustatzea […]

L’Oréal Masterclass-a

Borja Pérez, L´Oréal enpresako Institutu eta Lanbide Heziketako arduradunak, Ile-apainketako eta Kosmetika Kapilarrako Teknikaria eta Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako eta Teknikaria zikloko 2. mailako ikasleei hitzaldi bat eskeini zien. Hala, honetan, gaur egungo ile-apainketako egoera eta sektoreak aurrez-aurre dituen erronkei buruz aritu zen. Eskerrik asko Borja zure ezagutza partekatzeagatik!