Irakasleak Atzerrian

Aste honetan Monte Albertia LHII-ko ileapainketako irakasle talde bat Portugalen egon da. Bertan, Viana do Casteloko ETAP ikastetxea ezagutu dute, eta ileapainketako irakasle taldearekin lanean aritu dira etorkizunean elkarrekin proiektu desberdinak burutzeko.

Portugaleko ikastalde batekin ilearen diagnostiko protokoloak burutu dituzte tailerretan.

Ikastetxean erabiltzen duten irakaskuntza metodologia erronketan oinarritzen den ETHAZI metodologia da, eta ikuspuntu desberdinak bateratu dituzte.

Bestade, Caminha-ko eta Viana do Castelo-ko bi ileapaindegi bisitatu dituzte eta sektoreko puntako tekniken berri jakin dute.

Oso probetxugarria izan da. Alde batetik, irakasleek profesionalki gaitasun desberdinen transferentzia partekatu dutelako. Eta bestetik, bertako kultura eta hezkuntza sistema ezagutu dutelako.

Azkenik, Monte Albertia eta ETAP ikastetxearen arteko harremanak sendotzeko balio izan digu.

¿Tienes dudas? ¿Quieres venir a conocernos? Contáctanos

LHA30 Koordinazio Bilera Monte Albertian

Maiatzean, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Agenda 30eko Koordinazio Bilera egin genuen Monte Albertian. Bertan, lanean aritu ginen Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako A30eko arduradunak Ingurugelako Edurne Ugarterekin batera. LHA30eko proiektuari bukaera emateko azken pausuak landu genituen eta oso aberasgarri izan zen ikastetxe bakoitzeko esperientzi eta proiektuak partekatzea. Giro ederrean pasatu genuen goiza, eskerrik asko bertaratu zineten guztiei!!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Erasmus+ etik bueltan

Aste honetan, Monte Albertia LHII-ko Goi mailako sei ikasle itzuli dira ERASMUS+ proiektuak burututa. Ikasle bakoitzak hiru hilabete igaro ditu atzerrian.

Estetika eta Ongizateko lau ikasle Pragan izan dira. Aldiz, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza”ko goi-mailako bi teknikari eta Estetika eta edergintza”ko teknikari bat Milanen izan dira.

Esperientzia honek asko aberastu ditu hainbat esparrutan. Batetik, beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die. Ez hori bakarrik,  beste hizkuntza batean trebatu beharra ere bai. Azkenik, bertako enpresetako teknika berri eta aurreratuak ezagutu dituzte.

Zorionak  denoi! Ziur gaude esperientzia hau ahaztezina  izango dela zuen bizitzetan. Eta etorkizunean praktika profesionalerako balioko dizuetela!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERASMUSETIK BUELTAN

Aste honetan Monte Albertia LHII-ko erdi mailako sei ikasle itzuli dira ERASMUS+ proiektuak burutu ondoren. Italiako bi hirietan igaro dituzte 45 egun. Ileapainketako ikasleek Florentziako  ileapainketetan egin dituzte praktikak, eta estetikakoek berriz, Milaneko estetika zentru batean.

Esperientzia honek beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die ikasleei eta beste hizkuntza bat ikasteaz gain, beste hiri eta herrialdetako jendea ezagutu, eta hango enpresetako teknika berriak eta aurreratuak ezagutu dituzte.

Zorionak  denoi! Ziur gaude esperientzia hau ahaztezina  izango dela zuen bizitzetan. Eta etorkizunean praktika profesionalerako balioko dizuela!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

“NAIZENA NAIZELA ONARTUA”

Maiatzaren 17an,  LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez,  Monte Albertian,  eskualdeko gainerako ikastetxeetan bezala, aurten landuko den gaia familia-eredu anitzei buruzkoa da.

Egungo gizartean,familia anitzak ditugu.Familia-eredu bat bera  ere ez da bestea baino hobea. Garrantzitsuena da beren seme-alabentzako familia-giro eta hezkuntza-estilo egokia sustatzea, afektuan, errespetuan eta ulermenean oinarrituta.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Añarbeko urak bisitatzen

Ile-apainketa eta kosmetika  erdi-mailako heziketa-zikloko lehen mailako ikasleak Monte Albertiatik Añarbeko presa bisitatzera joan dira. Añarbeko presak edateko ura hornitzen du,  Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Asigarragako udalerrietan.

Ura da ziurrenik, bizitzarako sustantziarik garrantzitsuena eta ezinbestekoa da baliabide honen kudeaketa ezagutzea, gizartean duen garrantziaz jabetzeko.

Hauek izan dira bisitaren helburuak: uraren erabilera arduratsua egiteko sentsibilizazio-kontzientzia sustatzea; uraren zikloak ezagutaraztea, bai naturalak, zein hirikoak; eguneroko bizitzarako baliabide moduan ura modu jasangarrian erabiltzeko baliabideak eskaintzea.

Bisita hau oso  aberasgarria izan da urak gure lanbidean duen garrantziaz eta haren kudeaketaz hausnartzeko. Datorren ikasturtean errepikatuko dugu!

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

SENDABELAR TAILERRAK

Sara Letamendi, sendabelarretan aditua den Zestoarra, izan dugu ikastetxean sendabelarren eta kosmetika naturalaren inguruan tailer praktiko bat ematen.

Bertan, estetika eta ileapainketako erdi mailako ikasleak sendabelarren inguruan ezagutza handitzeaz gain, kosmetika ezberdinak ekoiztu dituzte eta hauekin masaje eta tratamentu ezberdinak egin dituzte.

Asko ikasteaz gain ederki pasatu dugu, milesker Sara!

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularreko elkarlan proiektuan lanean.

Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleak jasangarritasuna eta ekonomia zirkularreko elkarlan proiektuan lanean hasi dira.
Gure ikastetxean erabiltzen ditugun eta puskatuak dauden ur-lurrunak, besaulkiak…konpontzen ari dira.
Gure ikasleak datozen hilabetetetan estetika eta ileapainketako zerbitzuak eskeiniko dizkiete.
Animo, lan bikaina egiten ari zarete!

 

 

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Martxan da lehiaketa.

Gure ikastetxean, BALIOEN TXOKO ikusgarri bat izateko, lehiaketa bat dago martxan.

Ikasleek taldeka, Txoko ikusgarri bat izateko sormenez betetako proposamenak aurkeztu behar dituzte.

Ikasleak proposamenak lantzen

Oraingo honetan, gaia emakumeen ahalduntzea da.

Epea Martxoaren 20an bukatzen da. Ondoren, aurkezten diren lan guztiak egun batzuetan ikastetxean ikusgarri egongo dira. Bi sari egongo dira, Epaimahaiaren saria eta Ikuslearen saria. Irabazleak Martxoaren 30ean argitaratuko dira.

 

 

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Belaunaldiateko lankidetza

Gure ikasleak  Lanbide Heziketakoko Belaunaldiarteko Lankidetzan eginiko tailerretan parte hartu dute.

Tailer hauen helburua belaunaldien arteko lankidetza sustatzea da eta horretarako ikastetxean izan ditugu Amaya Oñederra, Monte Albertiako irakasle eta zuzendari ohia eta sektorean lanean aritu den profesionala eta Pilar Samper Monte Albertiako ikasle ohia eta 44 urteko esperientzia duna ilepainketako sektorean.

Tailer hauetan garai bateko eta oraingo sektorearen inguruko informazioa elkarbanatzeko aukera izan dute.

 

 

 

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan