Betileen luzaketa

Betileen luzapenak dira gaur egun gehien eskatzen diren tratamentu estetikoetako bat. Betile naturalen luzera, kurbatura, kantitatea eta lodiera hobetzeko erabiltzen dira.

Zalantzarik gabe, gehien eskatzen den tratamendu estetikoetako bat!

Zerbitzu hau gauzatzeko, bezeroaren ile natural bakoitzean, ile sintetiko edo naturaleko beste bat itsasten da bezeroaren begirada hobetuz. Lan oso teknikoa da.

Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleak, Peggy Sage etxe komertzialeko Mertxe teknikoarekin, hasierako prestakuntza jaso dute. Orain lanean jarraituko dugu teknika honetan espezializatuak izateko.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Tolosako Inmakulada lanbide ikastolara bisita

Ile apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 1. mailako ikasleak Tolosako Inmaculada Lanbide ikastola bisitatu dute.

Bisita benetan interesgarria eta hezitzailea!

Farmazia eta Parafarmazia zikloko ikasleekin elkalanean, buru larruazal eta ileko diagnosian oinarrituz, fitxa tekniko pertsonalizatu bat burutu dute. Bertan Balioak 4.0 landu dituzte Osasuna eta Ongizatearen alorrean.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen.

Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute.

Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena!

Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura dastatzea asko atsegin zuela ere aitortu digu.

Sugaring-a, eko-kosmetikako teknika abantailatsu bat da, azukrea erabiltzen da larruazala depilatu eta esfoliatzeko oinarri gisa.

Gaur egun, estetika munduan dagoen aukera ekonomiko eta osasungarria da, bereziki sumindu edo gorritu ohi diren larru alergiko edo sentikorrentzat.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun.

Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua!

Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen munduan murgiltzeko interesa eta jasotako formakuntzarekin eta lortutako lan esperientziarekin Sena Masaje Zentroa sortu du.

Proiektua gertuagotik ezagutzeko, Tolosan izan gara Rondilla kalea 25ean kokatuta dagoen zentruan.

Nor da Ane Zuloaga?

Bere ametsa errealitate bihurtu duen gazte bat naiz. Betidanik izan dut pertsonen ongizatean interesa, eta ikasketak aukeratu behar nituenean, Fisioterapia eta Estetika Integrala eta Ongizatea nituen buruan. Azkenik, Estetikako Goi Mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta esan dezaket aukeraketa ona egin nuela. Lehenengo mailan, masajeko moduluan, Lucía Telleria irakaslearekin, garbi ikusi nuen masajea gogoko nuela eta nire ibilbide profesionala arlo horretan jorratzea gustatuko litzaidakeela. Berak transmititu zidan masajearekiko “maitasuna” eta behin Zikloa amaitu nuenean Monte Albertia Ikastetxean, etengabe formatzen jarraitu dut. Arlo ezberdinetan jaso dut formakuntza: kiromasajean, drainatze linfatikoan (Vodder metodoa), oinetako erreflexologian… Teknika horien osagarri moduan, medikuntza Aiurbedikoan eta Bach loreetan nago espezializatua besteak-beste.

Noiz erabaki zenuen zure enpresa irekitzea?

Pandemia garaian lanik gabe gelditu nintzen, eta orduan hasi nintzen nire enpresa sortzeko aukera baloratzen. Aurrez, estetika zentru batean nenbilen lanean eta asko ikasi nuela esan behar dut. Hor hasi nintzen, enpresa nirea balitz, zerbitzuak nola eskainiko nituen irudikatzen. Prozesu guzti honetan asko ikasi dut, ondo irten diren gauzetatik eta baita gaizki irten direnetatik ere, agian azken hauetatik gehiago. Nire familiaren, Urratsbat programaren eta Tolosaldeako Garapen Agentziaren laguntza uneoro izan dudala esan behar dut. Nire enpresa propioa dudala eta pixkanaka pixkanaka leku bat egiten ari naizela masajearen alorrean esan dezaket. Orain, erabakiak nik hartzen ditut eta ni naiz nire denboraren jabe.

Zein da Sena Masaje Zentroak eskaintzen duen balio erantsia?

Pertsonekin konektatzea klabea dela deritzot, eta horretarako ezagutza prozesu bat egiten dut elkarrizketa baten bidez. Nire lana entzutea da, ulertzea. Bestalde, gorputzak hitz egiten du, eta ni, gorputzak diona ondorioztatzen saiatzen naiz. Masaje bakoitzaren atzean pertsona bat dago, bakoitza bere bizipenekin. Zentrora etortzen den orori, berezi sentiarazten laguntzen diot, barruan duen hori kanporatzen. Pertsonak ahalduntzen saiatzen naizela esan dezaket. Presarik gabeko espazio bat da Sena Masaje Zentroa, zentzumenen masajearen bidez norbera bere buruarekin  elkartzeko gunea.

Anek, berarekin egon garen tartean transmititu diguna, bere profesioarekiko pasioa eta pertsonak zaintzeko grina izan da. Hitzordu bat erreserbatzeko gogoz irten gara. Bejondeizula!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ate Irekien Jardunaldiak, aurrez-aurre apirilak 7 eta maiatzak 5, 18:00etan.

Gaur egungo egoera poliki-poliki normaltasunera bilakatzeko ahaleginak daudenez eta gure osasuna bermatu dezakegunez, aurten, 2022eko Ate Irekietako Jardunaldiak presentzialak izango dira, hau da, aurrez-aurreko topaketa egingo dugu.

Hala, ikastetxea ezagutu nahi baduzu edo Heziketa-zikloren bat egin nahi duen ikaslea bazara, apuntatu hurrengo Ate Irekietako data.

ETA ORAIN BESTE EGUN BAT JARRI DUGU! Hala, Ate Irekien Jardunaldiak modu presentzialean egingo dira Apirilak 7 eta Maiatzak 5ean 18:00etan Monte Albertiako instalazioetan.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Spainskills

Inko Oruesagasasti (Ileapainketa eta Kosmetika Kapilarra) eta Ekain Altuna (Estetika Integrala) eta Ongizateko zikloko ikasleak prest daude Spainskills txapelketari aurre egiteko.

Madrilen arituko dira biak froga ezberdinak gauzatzen 3 egunetan. ANIMO eta zorte on!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ikasenpresa Lehiaketa

2. mailako ikasleak Monte Albertiako Ikasenpresa lehiaketan parte hartu dute.

Gaia, salmenta puntua izan da, eta behin prestatuta, aurkezpen bat egin dute salmenta puntuaren nondik norakoak azaltzeko.

Erronketan txertatuta dagoen Ikasenpresa proiektuari amaiera emateko ekintza izan da eta salmeta puntu oso interesgarriak ikusi dira. Irabazleak, Ile-apainketa eta Kosmetika Kapilarreko ikasleak izan dira, “Forever Young” Ikasenpresarekin. ZORIONAK!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ate Irekien Jardunaldiak, aurrez-aurre maiatzak 5, 18:00etan.

Gaur egungo egoera poliki-poliki normaltasunera bilakatzeko ahaleginak daudenez eta gure osasuna bermatu dezakegunez, aurten, 2022eko Ate Irekietako Jardunaldiak presentzialak izango dira, hau da, aurrez-aurreko topaketa egingo dugu.

Hala, ikastetxea ezagutu nahi baduzu edo Heziketa-zikloren bat egin nahi duen ikaslea bazara, apuntatu hurrengo Ate Irekietako data.

Presentziala: Maiatzak 5, 18:00etan Monte Albertian.

Ez izan zalantzarik eta zatoz ikasturte berrian zain duzun guztia ikustera. Gure Ate Irekien Jardunaldietan MONTE ALBERTIAn gustuko duzun hori ikasteko aukera izateaz gain, gaur egungo lan-sektoreak eskatzen duen profesionala bilakatzeko bultzada jasoko duzula ikusiko duzu.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu.

Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean. Aurten, esteriotipoak puskatzearen beharra izan dugu hizpide.

Ikasleekin gaia jorratu ondoren, ekintzari bukaera eman diogu, ikastetxeko plazan berdintasunaren inguruko aldarrikapen leloak zintzilikatuz.

Aupa neskak!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan