Entries by cabodemarcas

Errusiako manikura erakustaldia CFGM Estetika eta Edertasuneko 1. mailako ikasleei

Elgoibarko KIMA BIOESTETIKA zentroko Julia QUINTANA eta AGURTZANE VALENCIANO, gure ikasle ohiak, ikastetxean izan dira Errusiar manikuraren teknika erakustaldia egiten Estetika eta Edergintzako 1. mailako ikasleei. Teknika berria eta egungoa da, ekialdeko herrialdeetatik datorrena eta tornu elektrikoaren bidez esku eta oinen lanketa du oinarri. Plazer bat izan da zuen esperientzia gurekin partekatzeko aukera izana. Eskerrik […]

Editorial eta Avant Gardeko Bilduma

Hemen dugu Nagore Goñi argazkilariak egin digun aurtengo bildumaren aurrerapen bat. Gogoratu 2.mailako Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako eta 1.mailako Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleek elkarlanean egindako bilduma izan dela. Zer iruditzen zaizue? Izugarria, ezta? Zorionak gure ikasleei horrelako proiektu honengatik! Irrikitan gaude lan guztien argazkiak ikusteko!  

Onkologia Estetikako Tailerra

Joan den urtarrilaren 27an, estetikako goi mailako ikasleak, onkologia estetikari buruzko tailer batean parte hartu zuten. Virginia,  “Amate” Espainiako onkologia estetikako elkarteko arduradun teknikoaren eskutik, minbiziaren tratamendu medikuak sortzen dituen ondorioei aurre egiteko irtenbide estetiko desberdinak ezagutu ditugu. Bertan prozesu honen barruan dauden gaixoen esku eta oinen zainketa lantzeaz gain larruazalaren tratamendu eta kosmetiko espezifikoak […]

Peggy Sage Erakustaldia

Noelia Moragues Peggy Sage etxe komertzialaren teknikariak Estetika eta Edergintzako bigarren mailako ikasleei Azazkal Artifizialetako azken tendentziak aurkeztu dizkiete. Encaksulatu Amerikarra eta 3D dekorazioak burutzen irakastea izanda gaurko aurkezpen- erakuskaldiaren xedea. Eskerrik asko Noelia!    

SANA-T

CIFP SAN JORGE LHII, CIFP MENDIZABALA LHII eta CIFP MONTE ALBERTIA LHII ikastetxeek parte hartu dute Laboratorios Serra Pamies eta Asociación Estética Oncológica de Santa Cruz de Tenerife-ko profesionalak eskaintzen ari diren formakuntzan. Formakuntza saio hauetan asko ikasi dugu: tratamentu onkologikoen aurreko, bitarteko eta ondorengo tratamendu eta kosmetikoen egituren berri jaso ahal izan dugu. Eskerrik […]

FP Dual Berria

2022-2023 ikasturtean sartuko da indarrean Lanbide Heziketa Dualaren Estatuko lege berria. MONTE ALBERTIAn ikasturte honetan bertan (2021-2022tik) araudi berri hau ezartzeko lan eta ahaleginak egingo ditugu. Badakizutenez, asko dira enpresak dituen abantailak LH Dualeko ikasleak izateagatik. Abantaila hauen artean, honako hauek ditugu: Bere beharretara egokitutako pertsona kualifikatuak prestatzen ditu. Sistema horrek enpresari laguntzen dio pertsonak […]

UrratsBat programaren aurkezpena Alex Muguruzaren eskutik

2. mailako Erdi Mailako Ile-apainketa eta Kosmetika eta Goi Mailako Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza zikloetako ikasleak, URRATSBAT-en (enpresak sortzen laguntzeko programa) aurkezpenean izan dira. Saio honetan, Monte Albertian ikasketak amaitu ondoren, bere ile-apaindegia Eibarren ireki duen ikasle ohia den Alex Muguruzak hartu du parte. Benetan pertsona ekintzailearen adibide bikaina da Alex. Mila esker!  

Colorful Shooting Day!

Ile-Apainketa Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 2.mailako ikasleak elkarlanean ari dira Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza zikloko 1.mailako ikasleekin,bertan inspirazio iturri desberdinak kontuan hartuta Editorial eta Avant Garde aldaera dituen Bilduma sortzen ari dira. Eguberri oporren ondoren lan zehatzak ikusteko aukera izango dugu,hemen uzten dizuegu aurreikuspena. TO BE CONTINUED…