Entries by cabodemarcas

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a

Gizonezko Estilismoko Masterclass-a MA – Monte Albertiako “Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza” heziketa-zikloko 2. mailako ikasleek, gizonezko ile-mozketa nahiz bizar eta bibotea konpontzeko joera desberdinei buruzko Masterclass bat jaso dute Alex Muguruza ikasle ohiaren eskutik. Profesionaltasuna, trebetasuna eta segurtasuna erakutsi ditu eredu errealean egindako degradatuen teknika ezberdinetan. Alex, mila esker zure ekarpenagatik!!  

Shooting Life

Shooting Life Monte Albertiako Marta Orus irakaslearen eskutik proiektu ikusgarria. Sorkuntzaz beteriko lan honetan, argazki sesio bat egin genuen Martin De Brito argazkilariaren laguntzarekin. Gure zentro MA-ko ikasleek lehen pertsonan bizi ahal izan zuten Shooting saio bat. “Pertsonak bezain biziak diren erretratuak egin nahi ditut” – Richard Avedon. Esaldi horrekin argi eta garbi ulertzen dugu […]

Fruta Kasting-a, Sortu eta Gozatu

Sortu eta Gozatu 2.Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako ikasleek ikus-entzunezko baliabideetarako orrazkerak sortu dituzte, frutak inspirazio gisa hartuta. Dastatzeko moduko emaitza izugarria Aurreko edizioetan ikus-entzunezko proiektua modelo errealetan gauzatu da. Ikasturte honetan, COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, ikasleek aukera desberdinak bilatu dituzte proiektua gauzatzeko. Eskerrik asko partehartzaile guztioi!

Ikaslaneko Lanerako Prestakuntza Ikastaroak

Ikaslaneko lanerako prestakuntza ikastaro berriak aurkezten dizkizuegu. Gipuzkoako hainbat eskola eta zentroetan emango diren esparru ezberdinetako ikastaroak topatuko dituzu. Aukeratu zure lanerako gehien egokitzen den prestakuntza eta igo maila bat gora.  Azaroa-Abendua artean 200 ikastarotik gora, zure herritik hurbil! Eman zure izena hurrengo link-ean: Apuntatu zaitez! Ez galdu aukera hau!  

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Gaur azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, gai honen inguruko lanketa berezia egin dugu ikasleekin. Gelan landutako proposamena “Zuk nori lagunduko diozu”, lekukoen paperari garrantziari buruz sentsibilizatzea eta gure inguruan gertatzen diren hainbat egoera erasotzaile normaltzat hartzearen inguruko hausnarketa eta egoera horretan parte hartzean dugun paperaz ohartaraztea izan du helburu. Bukatzeko Urola kostako beste ikastetxeekin […]

LANBIDE Doako Ikastaroa: “Betile eta bekainen diseinua”

Lanbidek langileentzat antolatutako “IMPE017PO – DISEÑO DE PESTAÑAS Y CEJAS” doako ikastaroan izena emateko epea zabalik da jada.    Ikastaro hau Joana Mateo-k (betileen luzapeneko tekniken aditua) eta Leire Garzo-k (mikropigmentazio tekniketan aditua) emango dute. Hasiera data 2020/11/30 izango da. Hemen duzu izena emateko esteka. Ez galdu aukera paregabe hau eta animatu zaitez!     

Urratsbat sentsibilizazio-jardunaldia Lanbideko ikasleentzat

Urriaren 21ean, 2020-2021 ikasturterako Urratsbat Programaren jardueren barruan, Ekintzailetzaren Sentsibilizazio Jardunaldia egin zen Zarauzko Monte Albertia LHIIean. Ikastetxeko Orientazio Taldeak Zerbitzu Estetikoak ziurtagiriko ikasleei, hezkuntza-eskaintzak proposatzen dizkien curriculum-ibilbideak eta irteera profesionalak azaldu zizkien. Ondoren, Ikastetxeko Urratsbat Proiektuaren arduradunak Ekintzailetza Programa honen ezaugarriez hitz egin zien. Programa hau duela 20 urte baino gehiago sortu zen, Lanbide […]

Hizkelan V Jardunaldia

Hizkelanek V jardunaldia burutu zuen asteartean, aurten online formatuan. Aurtengo honetan, “lanbide heziketan lana euskaraz” gaiari eutsi zioten. Hau landu ahal izateko gure ikastetxera etorri ziren komunikazio gaitasuna Ethazin nola lantzen dugun grabatzera. Jardunaldi honetan gure ikastetxeari dagokion bideoaren zatia duzue denok hemen ikusgai:  

Gorputzeko ergonomia lantzen

“Ileapainketako estilismoko eta zuzendaritzako” Goi-Mailako heziketa-zikloko 1. mailako ikasleek, “LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA“-ren 1. erronkan, gorputzeko ergonomia landu dute “TKT Pilates” zentroko Saioa eta Maria irakasleen eskutik PILATES-eko saio batean.