Entries by cabodemarcas

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen. Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute. Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena! Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura […]

Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun. Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua! Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen […]

Ekain Altuna, en el programa de ‘Biba Zuek!’

Ekain Altuna azpeitiarra izan zen joan den egunean Biba Zuek! Magazineko gonbidatuetako bat. Saioan genero jakin batekin lotura estua duten lanbideekin izandako esperientziaz hitz egin zuten. Altuna Zarauzko Monte Albertia eskolan estetikako ikaslea da eta joan den udazkenean EuskoSkills estetika txapelketa irabazi zuen, eta Espainiako txapelketan hirugarren postua lortu du aurten. AUPA EKAIN!

Inko Oruesagasti: Zilarrezko domina Espainiako Ile-apainketako ‘Spainskills’ txapelketan bigarren.

Inko Oruesagasti, duela egun batzuetatik, Gipuzkoako ile-apaindegiaren munduko promesarik handiena da. ‘Spainskills’ -eko txapeldunorde izan da! Amezketatik Espainiako Ile-apainketa Txapelketan zilarrezko domina irabazi du. Amezketan jaioatako 17 urteko gazteak etorkizun oparoa du aurretik. Horrelakoa da Inko Oruesagasti, gaur egun ile-apaindegi kategorian Espainiako Trebetasun Txapelketan zilarrezko domina irabazi ondoren arreta mediatiko osoa bereganatzen duen talentu gaztea. […]

ERASMUS+ 2021/2022 Ikasturtea

Martxoaren 2. asteazkenean, CIFP Monte Albertia LHII-ko Mugikortasun Taldea ERASMUS+ programan parte hartzeko interesa duten ikasleekin bildu zen, atzerriko enpresetan egingo dituzten praktikak eta egonaldiei buruzko azken xehetasunak zehazteko. Ikasleek 30 eguneko egonaldia egingo dute honako hiri hauetan: Wroclaw (Polonia), Bologna (Italia) eta Porto (Portugal). Ikasleek positiboki baloratu dute bilera honetan jasotako informazioa, beraz, kalitatezko […]

“La Fábrica Artiagianale” kosmetiko berrien aurkezpena

Merkatuan dauden berrikuntzak aztertzen dabiltza Estetika Integrala eta Ongizatea zikloko ikasleak, “Azkenengoa nahi dut” erronkan, eta bertan, hainbat profesionalen erakustaldietan parte hartzeko aukera izaten ari dira. Erronka honen helburutako bat, ikasleen espiritu kritikoa sustatzea da. Martxoak 15ean, kosmetika holistikoaren inguruko saio bat eskaini zuen DISAna Calvo banatzailearen taldeak. “Artigianale” marka izan zen aurkeztutako linea eta […]