
Ile-apainketa eta kosmetika erdi-mailako heziketa-zikloko lehen mailako ikasleak Monte Albertiatik Añarbeko presa bisitatzera joan dira. Añarbeko presak edateko ura hornitzen du, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Asigarragako udalerrietan.

Ura da ziurrenik, bizitzarako sustantziarik garrantzitsuena eta ezinbestekoa da baliabide honen kudeaketa ezagutzea, gizartean duen garrantziaz jabetzeko.

Hauek izan dira bisitaren helburuak: uraren erabilera arduratsua egiteko sentsibilizazio-kontzientzia sustatzea; uraren zikloak ezagutaraztea, bai naturalak, zein hirikoak; eguneroko bizitzarako baliabide moduan ura modu jasangarrian erabiltzeko baliabideak eskaintzea.

Bisita hau oso aberasgarria izan da urak gure lanbidean duen garrantziaz eta haren kudeaketaz hausnartzeko. Datorren ikasturtean errepikatuko dugu!
Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan