Tag Archive for: peluqueria

Erasmus+ etik bueltan

Aste honetan, Monte Albertia LHII-ko Goi mailako sei ikasle itzuli dira ERASMUS+ proiektuak burututa. Ikasle bakoitzak hiru hilabete igaro ditu atzerrian.

Estetika eta Ongizateko lau ikasle Pragan izan dira. Aldiz, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza”ko goi-mailako bi teknikari eta Estetika eta edergintza”ko teknikari bat Milanen izan dira.

Esperientzia honek asko aberastu ditu hainbat esparrutan. Batetik, beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die. Ez hori bakarrik,  beste hizkuntza batean trebatu beharra ere bai. Azkenik, bertako enpresetako teknika berri eta aurreratuak ezagutu dituzte.

Zorionak  denoi! Ziur gaude esperientzia hau ahaztezina  izango dela zuen bizitzetan. Eta etorkizunean praktika profesionalerako balioko dizuetela!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERASMUSETIK BUELTAN

Aste honetan Monte Albertia LHII-ko erdi mailako sei ikasle itzuli dira ERASMUS+ proiektuak burutu ondoren. Italiako bi hirietan igaro dituzte 45 egun. Ileapainketako ikasleek Florentziako  ileapainketetan egin dituzte praktikak, eta estetikakoek berriz, Milaneko estetika zentru batean.

Esperientzia honek beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die ikasleei eta beste hizkuntza bat ikasteaz gain, beste hiri eta herrialdetako jendea ezagutu, eta hango enpresetako teknika berriak eta aurreratuak ezagutu dituzte.

Zorionak  denoi! Ziur gaude esperientzia hau ahaztezina  izango dela zuen bizitzetan. Eta etorkizunean praktika profesionalerako balioko dizuela!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

“NAIZENA NAIZELA ONARTUA”

Maiatzaren 17an,  LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez,  Monte Albertian,  eskualdeko gainerako ikastetxeetan bezala, aurten landuko den gaia familia-eredu anitzei buruzkoa da.

Egungo gizartean,familia anitzak ditugu.Familia-eredu bat bera  ere ez da bestea baino hobea. Garrantzitsuena da beren seme-alabentzako familia-giro eta hezkuntza-estilo egokia sustatzea, afektuan, errespetuan eta ulermenean oinarrituta.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Añarbeko urak bisitatzen

Ile-apainketa eta kosmetika  erdi-mailako heziketa-zikloko lehen mailako ikasleak Monte Albertiatik Añarbeko presa bisitatzera joan dira. Añarbeko presak edateko ura hornitzen du,  Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Asigarragako udalerrietan.

Ura da ziurrenik, bizitzarako sustantziarik garrantzitsuena eta ezinbestekoa da baliabide honen kudeaketa ezagutzea, gizartean duen garrantziaz jabetzeko.

Hauek izan dira bisitaren helburuak: uraren erabilera arduratsua egiteko sentsibilizazio-kontzientzia sustatzea; uraren zikloak ezagutaraztea, bai naturalak, zein hirikoak; eguneroko bizitzarako baliabide moduan ura modu jasangarrian erabiltzeko baliabideak eskaintzea.

Bisita hau oso  aberasgarria izan da urak gure lanbidean duen garrantziaz eta haren kudeaketaz hausnartzeko. Datorren ikasturtean errepikatuko dugu!

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan