Masaje Estetikoaren Erakustaldia

CIFP MONTE ALBERTIA LHIIko Estetika Integrala eta Ongizatea Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. mailako ikasleek solasaldi bat jaso dute erlaxazio profesionalerako eta txakra puntuen ezagutzari buruz, Lucia Telleria Ayurvedicaren naturopataren eskutik.

Mila esker Lucia erakustaldiagatik eta konfiantzagatik!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Bitxigintza tailerra

Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitza-zikloko 1. mailako ikaslei, BIDEBERRI BHI-n Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako zikloan irakasle den Juan Cruz Ayestaranek bitxigintzako tailerra eskaini die.

Benetan plazer handia izan da Juan Cruz Ayestaran profesionalaren eskutik arte honi buruz gehiago ikasteko aukera eduki izana.

Eskerrik asko!

   

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Martxan da Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua Monte Albertian

Aurreko ikasturtean bezala, Ikaslan Gipuzkoak Urola Kostako Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua jarri du martxan. Zarautzen eskainiko da, zehazki gazte Informazioko Bulegotan eta zerbitzu hau 2021eko abendutik martxan dagoen arren, aurtengo uztailaren amaierara arte egongo da denon eskura.

Guztiz doakoa da eta helburua herritarrei Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren ikastaroen berri ematea eta bizialdi osoko ikaskuntza sustatzea da.

Ikastaro ugari eskainiko dira Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan, eta eskualdeko bizilagunen eskura jarriko da honen inguruko informazio guztia. Izan ere, prestakuntza mota guztiei buruzko informazioa eskainiko da, bai formala eta egiaztagarria, ez-formala eta egiaztaezina, bai etengabeko ikaskuntzaren prozesuari buruzkoa, etab.

Informazio gehiagorako jo hona.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Mikropigmentazioari buruzko Hitzaldia

MONTE ALBERTIA LHIIko “Estetika Integrala eta Ongizatea” goi mailako zikloko 2. mailako ikasleek mikropigmentazioak izan duen bilakaerari buruzko hitzaldia jaso dute MARIA EUGENIA ARRIETA profesional ezagunaren eskutik.

Mila esker 2EIO talde guztiari eta Maria Eugenia profesionalari!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

L’Oréal Masterclass-a

Borja Pérez, L´Oréal enpresako Institutu eta Lanbide Heziketako arduradunak, Ile-apainketako eta Kosmetika Kapilarrako Teknikaria eta Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako eta Teknikaria zikloko 2. mailako ikasleei hitzaldi bat eskeini zien.

Hala, honetan, gaur egungo ile-apainketako egoera eta sektoreak aurrez-aurre dituen erronkei buruz aritu zen.

Eskerrik asko Borja zure ezagutza partekatzeagatik!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Errusiako manikura erakustaldia CFGM Estetika eta Edertasuneko 1. mailako ikasleei

Elgoibarko KIMA BIOESTETIKA zentroko Julia QUINTANA eta AGURTZANE VALENCIANO, gure ikasle ohiak, ikastetxean izan dira Errusiar manikuraren teknika erakustaldia egiten Estetika eta Edergintzako 1. mailako ikasleei.

Teknika berria eta egungoa da, ekialdeko herrialdeetatik datorrena eta tornu elektrikoaren bidez esku eta oinen lanketa du oinarri.

Plazer bat izan da zuen esperientzia gurekin partekatzeko aukera izana.

Eskerrik asko zuen bisitagatik!

   

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

1 EDP Iñauterietan!

Gaur Ileapainketako estilismo eta zuzendaritzako lehen mailako ikasleek “GORA IÑAUTERIAK” izeneko erronka burutu dute.

Tolosako konpartsetan parte-hartzeko prest daude.

Ez zaizue iruditzen? Aupa zuek!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Editorial eta Avant Gardeko Bilduma

Hemen dugu Nagore Goñi argazkilariak egin digun aurtengo bildumaren aurrerapen bat. Gogoratu 2.mailako Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako eta 1.mailako Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleek elkarlanean egindako bilduma izan dela.

Zer iruditzen zaizue? Izugarria, ezta?

Zorionak gure ikasleei horrelako proiektu honengatik! Irrikitan gaude lan guztien argazkiak ikusteko!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Onkologia Estetikako Tailerra

Joan den urtarrilaren 27an, estetikako goi mailako ikasleak, onkologia estetikari buruzko tailer batean parte hartu zuten.

Virginia,  “Amate” Espainiako onkologia estetikako elkarteko arduradun teknikoaren eskutik, minbiziaren tratamendu medikuak sortzen dituen ondorioei aurre egiteko irtenbide estetiko desberdinak ezagutu ditugu.

Bertan prozesu honen barruan dauden gaixoen esku eta oinen zainketa lantzeaz gain larruazalaren tratamendu eta kosmetiko espezifikoak ere ezagutu ditugu

Mila esker!

   

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Peggy Sage Erakustaldia

Noelia Moragues Peggy Sage etxe komertzialaren teknikariak Estetika eta Edergintzako bigarren mailako ikasleei Azazkal Artifizialetako azken tendentziak aurkeztu dizkiete.

Encaksulatu Amerikarra eta 3D dekorazioak burutzen irakastea izanda gaurko aurkezpen- erakuskaldiaren xedea.

Eskerrik asko Noelia!

   

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan