Sendabelar tailerra

Monte Albertiako erdi mailako ileapainketa eta estetikako ikasleek, sendabelarretan aditua den Sara Letamendiren bisita izan dute. Bertan, ikastetxe inguruko sendabelarrak identifikatu eta ezagutzeaz gain, kosmetiko natural ezberdinak gauzatu dituzte eta gainera, hauek beraien artean probatzeko aukera izan dute.

Goiz ederra pasatu dugu!!

Eskerrik asko Sara Letamendi!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute.

Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena!

Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura dastatzea asko atsegin zuela ere aitortu digu.

Sugaring-a, eko-kosmetikako teknika abantailatsu bat da, azukrea erabiltzen da larruazala depilatu eta esfoliatzeko oinarri gisa.

Gaur egun, estetika munduan dagoen aukera ekonomiko eta osasungarria da, bereziki sumindu edo gorritu ohi diren larru alergiko edo sentikorrentzat.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun.

Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua!

Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen munduan murgiltzeko interesa eta jasotako formakuntzarekin eta lortutako lan esperientziarekin Sena Masaje Zentroa sortu du.

Proiektua gertuagotik ezagutzeko, Tolosan izan gara Rondilla kalea 25ean kokatuta dagoen zentruan.

Nor da Ane Zuloaga?

Bere ametsa errealitate bihurtu duen gazte bat naiz. Betidanik izan dut pertsonen ongizatean interesa, eta ikasketak aukeratu behar nituenean, Fisioterapia eta Estetika Integrala eta Ongizatea nituen buruan. Azkenik, Estetikako Goi Mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta esan dezaket aukeraketa ona egin nuela. Lehenengo mailan, masajeko moduluan, Lucía Telleria irakaslearekin, garbi ikusi nuen masajea gogoko nuela eta nire ibilbide profesionala arlo horretan jorratzea gustatuko litzaidakeela. Berak transmititu zidan masajearekiko “maitasuna” eta behin Zikloa amaitu nuenean Monte Albertia Ikastetxean, etengabe formatzen jarraitu dut. Arlo ezberdinetan jaso dut formakuntza: kiromasajean, drainatze linfatikoan (Vodder metodoa), oinetako erreflexologian… Teknika horien osagarri moduan, medikuntza Aiurbedikoan eta Bach loreetan nago espezializatua besteak-beste.

Noiz erabaki zenuen zure enpresa irekitzea?

Pandemia garaian lanik gabe gelditu nintzen, eta orduan hasi nintzen nire enpresa sortzeko aukera baloratzen. Aurrez, estetika zentru batean nenbilen lanean eta asko ikasi nuela esan behar dut. Hor hasi nintzen, enpresa nirea balitz, zerbitzuak nola eskainiko nituen irudikatzen. Prozesu guzti honetan asko ikasi dut, ondo irten diren gauzetatik eta baita gaizki irten direnetatik ere, agian azken hauetatik gehiago. Nire familiaren, Urratsbat programaren eta Tolosaldeako Garapen Agentziaren laguntza uneoro izan dudala esan behar dut. Nire enpresa propioa dudala eta pixkanaka pixkanaka leku bat egiten ari naizela masajearen alorrean esan dezaket. Orain, erabakiak nik hartzen ditut eta ni naiz nire denboraren jabe.

Zein da Sena Masaje Zentroak eskaintzen duen balio erantsia?

Pertsonekin konektatzea klabea dela deritzot, eta horretarako ezagutza prozesu bat egiten dut elkarrizketa baten bidez. Nire lana entzutea da, ulertzea. Bestalde, gorputzak hitz egiten du, eta ni, gorputzak diona ondorioztatzen saiatzen naiz. Masaje bakoitzaren atzean pertsona bat dago, bakoitza bere bizipenekin. Zentrora etortzen den orori, berezi sentiarazten laguntzen diot, barruan duen hori kanporatzen. Pertsonak ahalduntzen saiatzen naizela esan dezaket. Presarik gabeko espazio bat da Sena Masaje Zentroa, zentzumenen masajearen bidez norbera bere buruarekin  elkartzeko gunea.

Anek, berarekin egon garen tartean transmititu diguna, bere profesioarekiko pasioa eta pertsonak zaintzeko grina izan da. Hitzordu bat erreserbatzeko gogoz irten gara. Bejondeizula!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Autoerretratu saioa Joseba Patrón argazkilariarekin

Irudi Pertsonaleko eta Aholkularitzako 1.mailako ikasleek Sorginlore Gizarte Elkartea eta Ikertze Kultura Elkartearekin batera ikastetxean lantzen ari garen hezkidetza planaren barruan emozioak lantzeko autoretratu saioa egin dute Joseba Patrón San Sebastian argazkilariaren laguntzarekin.

Saioak arrakasta itzela izan du. Eskerrik asko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ekain Altuna, en el programa de ‘Biba Zuek!’

Ekain Altuna azpeitiarra izan zen joan den egunean Biba Zuek! Magazineko gonbidatuetako bat. Saioan genero jakin batekin lotura estua duten lanbideekin izandako esperientziaz hitz egin zuten.

Altuna Zarauzko Monte Albertia eskolan estetikako ikaslea da eta joan den udazkenean EuskoSkills estetika txapelketa irabazi zuen, eta Espainiako txapelketan hirugarren postua lortu du aurten.

AUPA EKAIN!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Inko Oruesagasti: Zilarrezko domina Espainiako Ile-apainketako ‘Spainskills’ txapelketan bigarren.

Inko Oruesagasti, duela egun batzuetatik, Gipuzkoako ile-apaindegiaren munduko promesarik handiena da. ‘Spainskills’ -eko txapeldunorde izan da!

Amezketatik Espainiako Ile-apainketa Txapelketan zilarrezko domina irabazi du.

Amezketan jaioatako 17 urteko gazteak etorkizun oparoa du aurretik. Horrelakoa da Inko Oruesagasti, gaur egun ile-apaindegi kategorian Espainiako Trebetasun Txapelketan zilarrezko domina irabazi ondoren arreta mediatiko osoa bereganatzen duen talentu gaztea.

AUPA INKO! ZORIONAK TXAPELDUNA!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ezkontza simulazioa

Irudi Pertsonaleko eta Aholkularitzako 1.mailako ikasleek bi ezkontza ezberdin landu dituzte: bat, eguneko ezkontza klasikoa eta bestea, arratsaldeko ezkontza zibila.

Dotore geratu da eta ikasleek asko gozatu dute.

Talentuz beteriko bi simulazioak hemen ikusgai!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERASMUS+ 2021/2022 Ikasturtea

Martxoaren 2. asteazkenean, CIFP Monte Albertia LHII-ko Mugikortasun Taldea ERASMUS+ programan parte hartzeko interesa duten ikasleekin bildu zen, atzerriko enpresetan egingo dituzten praktikak eta egonaldiei buruzko azken xehetasunak zehazteko.

Ikasleek 30 eguneko egonaldia egingo dute honako hiri hauetan: Wroclaw (Polonia), Bologna (Italia) eta Porto (Portugal).

Ikasleek positiboki baloratu dute bilera honetan jasotako informazioa, beraz, kalitatezko ERASMUS+ proiektua bermatzeko bide honetan jarraitzea erabaki da.

Gozatzera!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

“La Fábrica Artiagianale” kosmetiko berrien aurkezpena

Merkatuan dauden berrikuntzak aztertzen dabiltza Estetika Integrala eta Ongizatea zikloko ikasleak, “Azkenengoa nahi dut” erronkan, eta bertan, hainbat profesionalen erakustaldietan parte hartzeko aukera izaten ari dira. Erronka honen helburutako bat, ikasleen espiritu kritikoa sustatzea da.

Martxoak 15ean, kosmetika holistikoaren inguruko saio bat eskaini zuen DISAna Calvo banatzailearen taldeak.

Artigianale” marka izan zen aurkeztutako linea eta aipatzekoa da, nola lortu duen merkatuan desberdintzea, produktu naturalak eta estraktu kontzentratuak erabiliz.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

SHOW-a erronka.

Bigarren erdi mailako estetikako ikasleak beraien sormena garatzeko aukera izan zuten Ikasturte amaierako Showa erronkan.

Helburua merkatuan egun tendentzia diren teknikekin taldeka sormena garatzea izan zen, horrela, ikasturteari amaiera hoberena emanez!!

Eskerrik asko!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan