Fruta Kasting-a, Sortu eta Gozatu

Sortu eta Gozatu

2.Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako ikasleek ikus-entzunezko baliabideetarako orrazkerak sortu dituzte, frutak inspirazio gisa hartuta.

Dastatzeko moduko emaitza izugarria

Aurreko edizioetan ikus-entzunezko proiektua modelo errealetan gauzatu da. Ikasturte honetan, COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, ikasleek aukera desberdinak bilatu dituzte proiektua gauzatzeko.

Eskerrik asko partehartzaile guztioi!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Gaur azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, gai honen inguruko lanketa berezia egin dugu ikasleekin.

Gelan landutako proposamena “Zuk nori lagunduko diozu”, lekukoen paperari garrantziari buruz sentsibilizatzea eta gure inguruan gertatzen diren hainbat egoera erasotzaile normaltzat hartzearen inguruko hausnarketa eta egoera horretan parte hartzean dugun paperaz ohartaraztea izan du helburu.

Bukatzeko Urola kostako beste ikastetxeekin batera elkartaratze birtual bat egin dugu, Urola-Kostako Hezkidetza Foroak Emakumeenganako Indarkeriaren aurka, hezkidetza eta tratu onean oinarritutako hezkidetzaren alde aldarria eginez, manifestu bat irakurriz eta bertso bat abestuz bukatu dugu eguna.

Aurten, gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonekin lankidetzan aritzeko plazerra izan dugu, borroka honetan lagun izan ditugu. Izan ere, haiek egindako txapa moreak oparitu dizkigute, gaur harrotasun handiz soinean daramazkigunak.

Gogorarazi nahi dizuegu borroka hau guztiona dela eta denok batera lortuko dugula.


Mila esker!

 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Hizkelan V Jardunaldia

Hizkelanek V jardunaldia burutu zuen asteartean, aurten online formatuan.

Aurtengo honetan, “lanbide heziketan lana euskaraz” gaiari eutsi zioten.

Hau landu ahal izateko gure ikastetxera etorri ziren komunikazio gaitasuna Ethazin nola lantzen dugun grabatzera.

Jardunaldi honetan gure ikastetxeari dagokion bideoaren zatia duzue denok hemen ikusgai:

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Bularreko minbiziaren aurkako eguna

Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren omenez, CIFP Monte Albertia LHII zentroko ikastaro berezi honetan, ikasle nahiz langileek gizartea kontzientzia bideo hau sortu dute:

 

 

Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!

2020-21 ikasturteko hasierako data eta ordutegi berriak

Zalantzarik gabe, ikasturte hasiera hau berezia da. Denok ezagutzen ditugun COVID-19ari buruzko inguruabarrak direla eta, ahalegin handia egin behar izan dugu dinamika berriak sortzeko eta ikastetxera joaten garen guztiontzat espazioa ahalik eta seguruen bilakatzeko. Horregatik, ikasturtearen hasiera mailaka egingo da, prestakuntza-motaren eta mailen arabera. Jarraian dagoen taula honetan, talde bakoitzaren ordutegiak eta aurkezpen-lekuak ikusiko dituzu.

ORDUA TALDEA ZIKLOA GELA
9:30 GOI MAILAKO ZIKLOA 2EDP 2.GOI MAILAKO ILEAPAINKETA (ILE-APAINKETAKO ZUZENDARITZA ETA ESTILISMOA) IT2-G6
10:00 2EIO 2.GOI MAILAKO ESTETIKA “D” EREDUA (ESTETIKA  INTEGRALA ETA ONGIZATEA) ET1
10:30 2EIB 2.GOI MAILAKO ESTETIKA  “A” EREDUA (ESTETIKA INTEGRALA ETA ONGIZATEA) ET3
9:30 GOI MAILAKO ZIKLOA 1EDP 1.GOI MAILAKO ILEAPAINKETA (ILE-APAINKETAKO ZUZENDARITZA ETA ESTILISMOA) IT2-G6
10:00 1EIO 1.GOI MAILAKO ESTETIKA “D” EREDUA (ESTETIKA  INTEGRALA ETA ONGIZATEA) ET1
10:30 1EIB 1.GOI MAILAKO ESTETIKA  “A” EREDUA (ESTETIKA INTEGRALA ETA ONGIZATEA) ET3
9:30 ERDI  MAILAKO ZIKLOA 2IK 2.ERDI MAILAKO ILEAPAINKETA “D” EREDUA (ILE-APAINKETA ETA KOSMETIKA) G1
10:00 2PCC 2.ERDI MAILAKO ILEAPAINKETA “A” EREDUA (ILE-APAINKETA ETA KOSMETIKA) G4
10:30 2EE 2.ERDI MAILAKO ESTETIKA  “D” EREDUA (ESTETIKA ETA EDERGINTZA) ET1
11:00 2EB 2.ERDI MAILAKO ESTETIKA  “A” EREDUA (ESTETIKA ETA EDERGINTZA) ET3
9:30 ERDI  MAILAKO ZIKLOA 1PCC 1.ERDI MAILAKO ILEAPAINKETA “A” EREDUA (ILE-APAINKETA ETA KOSMETIKA) IT1-G4
10:00 1EE 1.ERDI MAILAKO ESTETIKA  “D” EREDUA (ESTETIKA ETA EDERGINTZA) ARETOA
12:00 1IK 1.ERDI MAILAKO ILEAPAINKETA “D” EREDUA (ILE-APAINKETA ETA KOSMETIKA) IT1-G4
12:30 1EB 1.ERDI MAILAKO ESTETIKA  “A” EREDUA (ESTETIKA ETA EDERGINTZA) ARETOA