Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute.
Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena!
Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura dastatzea asko atsegin zuela ere aitortu digu.

Sugaring-a, eko-kosmetikako teknika abantailatsu bat da, azukrea erabiltzen da larruazala depilatu eta esfoliatzeko oinarri gisa.
Gaur egun, estetika munduan dagoen aukera ekonomiko eta osasungarria da, bereziki sumindu edo gorritu ohi diren larru alergiko edo sentikorrentzat.
Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan