Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna. Nork zaintzen du?

Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu.

Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean.

Aurtengo gaia, “nork zaintzen du?”, etxeko eginbeharretan eta zainketa-zereginetan parekidetasunaren beharra izan dugu hizpide.

Gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonek beraien ekimenean parte hartzeko konbitea luzatu digute, hartu txartel bat eta idatzi emakumearen egunean zure aldarrikapena. Ikasleekin gaia jorratu ondoren, ekintzari bukaera eman diogu, ikastetxearen sarreran berdintasunaren inguruko aldarrikapen txartelak zintzilikatuz.

Gu ere martxoak 8!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Shooting Sesioa

Destrucción, Eklipse Minimalista, Fantasy Seasons, The 80’s & Winter Glow

“Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleek mozketa, kolorea eta styling bilduma bikainak osatu dituzte.

Izugarriak, ezta? Eskerrik asko Nagore zure argazkiengatik! Zein da zuen look gustokoena?

Zuk ere horrela lan egiten ikasi dezakezu! Zatoz gu ezagutzera!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Iñauteriak Monte Albertian

Iñauteriak Monte Abertian! Otsailaren 17an, Monte Albertiako “Ileapainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. Mailako ikasleek 4. erronkari mozorro festa batekin eman zioten bukaera.

Asmatu duzue zein pertsonaietan bilakatu ziren?

Aupa neska mutilak!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Medikuntza-estetikoan dauden tratamenduen inguruko hitzaldia

Joan den astean, otsailaren 3an, medikuntza estetikoan aditua den Carla Isturitz doktoreak hitzaldia eman zien “Estetika Integrala eta Ongizatearen” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleei.

Carla Isturitzek bere klinikan egiten dituzten tratamendu berritzaileei buruz hitz egin zigun hitzaldian.

Oso aberasgarria izan zen aurpegia birgaztetzeko prozeduretarako erabiltzen diren azken teknologiak ezagutzea. Aldi berean, azido hialuroniko tratamenduetako, hari tenkatzailetako eta infiltrazio nahiz betegarrietako aurrerapenez ikastea ere eskertzen diogu Carlari.

Eskerrik asko Carla!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Gora 2021eko Iñauteriak!

Pandemiagatik bizi dugun egoera unetxo batez alde batera utziaz, ezin gara Iñauteriak ospatu gabe gelditu! “Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. Mailako ikasleek argi dute;

Ilusioa da garrantzitsuena.

Hori dela eta, erronka berri honi amaiera emanez, egun hauetan Monte Albertiako gelak kolorez bete dira mozorroen Total Look-aren prestakuntzekin batera. Jarraian, argazkietan aperitibo bat erakusten dizuegu.

Ezetz asmatu zertaz joango diren?

 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Pre-Shooting prestakuntzak

Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. mailako ikasleak ile mozketa, kolorea eta Styling-eko bildumak prestatzeko lanak egiten ari dira.

Ikasturte honetan, modu esklusiboan arituko dira beste baliabide ezberdin eta berritzaileekin lanean.

Zer iruditzen zaizu? Ez galdu! Jarrai gaitzazu eta ziur harritzen zarela!

TO BE CONTINUED…

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Germaine de Capucciniren erakustaldia Sandra Salgadoren eskutik

Argi dago, koronabirusaren ondorioz hartu ditugun ohitura berriek larruazalean aldaketak eragin dituztela eta hori dela eta, hau hobetu edota ekiditeko, zaintza espezifikoak beharrezkoak dira.

Hala, Sandra Salgadok, Germaine de Capuccini kosmetika-etxeko teknikariak, diagnosi-aparatuari buruzko prestakuntza ikastaroa eman die 1. Mailako Erdi-Mailako Estetika eta Edergintzako ikasleei.

Jardunaldi honetan, gainera, musukoaren erabilera etengabeak eragindako arazoak dituzten larruazaletan egin beharreko zaintza kosmetikoei buruzko aholkuak eman zizkigun Sandra Salgado teknikariak.

Zalantzarik gabe, bizi dugun garaira egokitzeko ezinbesteko ikastaroa

Eskerrik asko zure ekarpenagatik Sandra!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Orientazio Eta Urratsbat Sentsibilizazio Jardunaldiak

Urtarrilean zehar, Ekintzailetzaren Orientazio eta Sentsibilizazio Jardunaldiak egin dira Zarauzko  CIFP Monte Albertia LHII-n. Saio hauek ikastetxeko Orientazio Proiektuaren arduradunak, Ainhoa Urdangarinek eta ikastetxeko Urratsbat Programaren arduradunak, Amaya Oñederrak eman dituzte.

Saio hauetan Ile-apainketako eta Estetikako Erdi- eta Goi-Mailako Zikloetako 2. Mailako 61 ikaslek parte hartu dute.

COVID-19 pandemiak behartutako murrizketen ondorioz, egindako 7 saioetan segurtasun-neurri eta distantzia mantendu dira, gel hidroalkoholikoaren eta musukoen erabilera ere bermatu da hauetan.

Egoera ez-ohikoa alde batera utziz, ikasleek 8,75-eko puntuazioarekin baloratu dituzten saio interesgarriez gozatu ahal izan dute.

* EDP-ko 2. Mailako ikasleen eta saioetako irakasleen talde-argazkia.

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Eugenia Arrietaren bekain-tratamendu berriei buruzko Masterclass-a

“Bekainak hobetzeak fisionomia zehatz-mehatz ulertzea dakar”

Bekain masterclass hau ikasle berrientzat eta esperientzidun makillaje iraunkorren artistentzat egokia da.

Bekaineko ilea, ilearen lerroa eta direkzioa aurpegiaren parametroen eta fisionomiaren arabera antolatzen den egitura kaotiko batean orekatzen da. Egitura natural askok edertasuna, ordena, arkitektura eta geometria sor ditzakete prozesu kaotiko, ausazko eta kontrolaezinetatik abiatuta. Naturak kaosean ordena aurkitzeko gaitasuna du. Hau da, kaos desegituratuan ordena jartzean datza.

Natura desordena ederra izan daitekeen moduan aurki daiteke. Gure bekainek gure nortasuna markoztatzen dute, nolakoak garen azaltzen dute eta aurpegiaren fisionomiarekin erlazionatzen den formaren arabera modu batekoa edo bestekoa izan ohi dira. Horregatik, bekain bakoitza desberdina da, norekin doan, haren ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberakoa.

Ikastaro hau, bai ikasle berrientzat eta baita esperientziadun makillaje iraunkorreko artistentzat egokia da. Latexaren tratamenduari eta praktikari buruzko oinarrizko kontzeptu guztiak erakutsiko dizkizugu.

Programa:

  • Bekainen agendaren garapenaren aurkezpena
  • Bekainen bisagismoa (PPTrekin)
  • Bekainen maniobrak eta teknikak (PPTarekin)
  • Bekainak aplikatzea; erreferentzia-puntuak
  • Bekainak aplikatzea; erreferentzia-lerroak
  • Bekainak ilez-ile
  • Erakustaldien bideoa: bekainen pausoz pausoko gida
  • Praktika latexean
Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!

Tratamendu mediko-estetikoei buruzko hitzaldia

“Estetika integrala eta ongizatekoa. Estetika osasuna landu gabe ez dugulako ulertzen”

Joan den azaroaren 25ean, medikuntza estetikoan aditua den Carla Isturitz doktoreak “estetika Integral eta Ongizateko” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. mailako ikasleei beren klinikan egiten diren tratamendu berritzaileenei buruzko hitzaldia eman zuen. Oso aberasgarria izan da aurpegia gaztetzeko, azido hialuronikoaren bidezko tratamenduko, hari tenkatzaileetako, infiltrazioetako eta betelanetako prozeduren azken aurrerapenak ezagutzea.

EGUZKIPEAN DAUDEN LARRUEN TRATAMENDU BEREZIAK

Eguzkia hartu ondoren gure azala zaindu behar dugu, epe laburrera zein luzera izpi ultramoreen efektuak osasunarentzat kaltegarriak izan daitezke eta. Horregatik, zaintzeko eman ditzakegun urratsen artean, dutxa hotza, aftersun edo sérum baten erabilera edo likido asko edatea aurki ditzakegu.

Eguzkiak honela eragiten dio gure azalari: argaldu egiten du, amorratu, eta sentiberago eta lehorrago bilakatzen du. Hori dela eta, “Eguzki esposizioaren ondoren esfoliazioak kalte gehiago baino ez luke ekarriko, beraz, ez da gomendagarria”, nabarmendu du dermatologoak.

Eguzkitan egon ondoren egin beharreko lehen urratsa dutxatzea da, izan ere, “Ur freskoa duen dutxa batek eragin lasaigarria izango du azalean”, azaldu du Victoriano Morales Madrilgo Quirónsalud Unibertsitate Ospitaleko dermatologoak. Erabiltzen dugun gelaksyndet (detergenterik gabe) itxurakoa izan behar du, pH azidoarekin (5,5 baino gutxiago) eta lurrinik gabekoa, dutxa gure azalean suspergarria izan dadin”, adierazi du Moralesek. Bainatu ondoren, ordea, krema hidratatzailea erabili dezakegu.

Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!