Monte Albertiako Marta Orus irakaslearen eskutik proiektu ikusgarria. Sorkuntzaz beteriko lan honetan, argazki sesio bat egin genuen Martin De Brito argazkilariaren laguntzarekin. Gure zentro MA-ko ikasleek lehen pertsonan bizi ahal izan zuten Shooting saio bat.
“Pertsonak bezain biziak diren erretratuak egin nahi ditut” – Richard Avedon.
Esaldi horrekin argi eta garbi ulertzen dugu argazki on batek duen indarra. Ileapainketa, estilismo, makillaje eta moda onarekin nahasten badugu gainera, horrelako emaitza bat lor dezakegu.
Gozatu Marta eta Martinen lan honekin!
Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan
https://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2020/12/Shooting-Life.jpg687687cabodemarcashttps://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2025/01/Monte-albertia-Logo-vers-negro-WEB-2.pngcabodemarcas2020-12-13 19:04:492020-12-13 22:20:36Shooting Life
2.Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako ikasleek ikus-entzunezko baliabideetarako orrazkerak sortu dituzte, frutak inspirazio gisa hartuta.
Dastatzeko moduko emaitza izugarria
Aurreko edizioetan ikus-entzunezko proiektua modelo errealetan gauzatu da. Ikasturte honetan, COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, ikasleek aukera desberdinak bilatu dituzte proiektua gauzatzeko.
Eskerrik asko partehartzaile guztioi!
Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan
https://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2020/12/20201204_16445-1.jpg8682224cabodemarcashttps://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2025/01/Monte-albertia-Logo-vers-negro-WEB-2.pngcabodemarcas2020-12-10 09:48:282020-12-11 16:44:14Fruta Kasting-a, Sortu eta Gozatu
Gaur azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, gai honen inguruko lanketa berezia egin dugu ikasleekin.
Gelan landutako proposamena “Zuk nori lagunduko diozu”, lekukoen paperari garrantziari buruz sentsibilizatzea eta gure inguruan gertatzen diren hainbat egoera erasotzaile normaltzat hartzearen inguruko hausnarketa eta egoera horretan parte hartzean dugun paperaz ohartaraztea izan du helburu.
Bukatzeko Urola kostako beste ikastetxeekin batera elkartaratze birtual bat egin dugu, Urola-Kostako Hezkidetza Foroak Emakumeenganako Indarkeriaren aurka, hezkidetza eta tratu onean oinarritutako hezkidetzaren alde aldarria eginez, manifestu bat irakurriz eta bertso bat abestuz bukatu dugu eguna.
Aurten, gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonekin lankidetzan aritzeko plazerra izan dugu, borroka honetan lagun izan ditugu. Izan ere, haiek egindako txapa moreak oparitu dizkigute, gaur harrotasun handiz soinean daramazkigunak.
Gogorarazi nahi dizuegu borroka hau guztiona dela eta denok batera lortuko dugula.
Mila esker!
Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan
https://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2020/11/Diseno_sin_titulo.jpg788940cabodemarcashttps://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2025/01/Monte-albertia-Logo-vers-negro-WEB-2.pngcabodemarcas2020-11-25 16:59:592020-11-26 14:34:06Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna
“Ileapainketako estilismoko eta zuzendaritzako” Goi-Mailako heziketa-zikloko 1. mailako ikasleek, “LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA“-ren 1. erronkan, gorputzeko ergonomia landu dute “TKT Pilates” zentroko Saioa eta Maria irakasleen eskutik PILATES-eko saio batean.
Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!
Gaur egungo osasun-egoera dela eta, gure Ate Irekien Jardunaldien egutegia eta formatua aldatu behar izan ditugu.
Horregatik, ikastetxeko heziketa-zikloren bat egin nahi duten ikasleetako bat bazara, Online Ate Irekien egunetara apuntatzeko gonbita egiten dizugu: maiatzaren 18ra (astelehena), 19ra (asteartea), 20ra (asteazkena) eta 21era (osteguna).
Hala, Online Topaketak antolatu ditugu Monte Albertiako prestakuntza-proiektua, ikastetxeko zuzendariak, komunikazio-arduradunak eta heziketa-zikloetako irakasleek osatutako taldea ezagutzeko aukera izan dezazuen. Talde horrek nor garen eta nola egiten dugun lan azalduko dizu eta zure zalantzak argitzeko aukera izango duzu ere. Izan ere, hastear duzun ikasle-etapa berri honi buruz dituzun galdera guztiak egin ahal izango dituzu.
Zatoz eta ikasturte berrian zain duzun guztia ikusi ahalko duzu. Gure Ate Irekien Jardunaldietan Monte Albertiak ikasi nahi izan duzun horretan presta zaitzakeela eta gaur egun lan-sektoreak eskatzen duen profesionala izateko behar duzun bultzada eman diezazukeela ikusiko duzu.
ATE IREKIETARA joateko, interneteko konexioa besterik ez duzu behar. Software ireki batekin lan egiten dugu eta esteka baten bidez sartu ahal izango zara. Esteka hau izena ematean emango dizugu.
Ate Irekien Egutegia:
ERDI-MAILAKO ZIKLOA: Ile-apeinketako eta kosmetikako teknikaria > Astelehena 05/18/, 18:00h
ERDI-MAILAKO ZIKLOA: Estetika eta edergintza teknikaria > Asteartea 05/19/, 18:00h
GOI-MAILAKO ZIKLOA: Estetika integral eta ongizateko goi mailako teknikaria > Asteazkena 05/20, 18:00h
GOI-MAILAKO ZIKLOA: Ile-apainketako estilismoko eta zuzendaritzako goi mailako teknikaria > Osteguna 05/21, 18:00h.
https://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2020/05/slide-jornadas-abiertas-2.jpg15402560cabodemarcashttps://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2025/01/Monte-albertia-Logo-vers-negro-WEB-2.pngcabodemarcas2020-05-06 10:22:132020-11-03 20:21:522020ko Monte Albertiako Online Ate Irekien Jardunaldiak
Joan den irailaren 24an, Zarautzen Surf ekitaldia egon zen eta bertako nahiz urtero hurbiltzen diren bisitari guztientzat tradizio batean bilakatu da. Eguna egun bakar batean ospatzen bada ere, asteburu osoan zehar jarduera eta festa giroa bizi daiteke.
Monte Albertia kirol-egunaren ondorengo gaueko festan kolaboratzaile moduan laguntzeko gonbidatu gintuzten. Eguzkiaren eta itsasoko gatzunaren zigorraren eraginpean daudenen larruazala modu jarraituan nola tratatu behar den ezagutarazteko aukera izan da ekitaldia.
EGUZKIPEAN DAUDEN LARRUEN TRATAMENDU BEREZIAK
Eguzkia hartu ondoren gure azala zaindu behar dugu, epe laburrera zein luzera izpi ultramoreen efektuak osasunarentzat kaltegarriak izan daitezke eta. Horregatik, zaintzeko eman ditzakegun urratsen artean, dutxa hotza, aftersun edo sérum baten erabilera edo likido asko edatea aurki ditzakegu.
Eguzkiak honela eragiten dio gure azalari: argaldu egiten du, amorratu, eta sentiberago eta lehorrago bilakatzen du. Hori dela eta, “Eguzki esposizioaren ondoren esfoliazioak kalte gehiago baino ez luke ekarriko, beraz, ez da gomendagarria”, nabarmendu du dermatologoak.
Eguzkitan egon ondoren egin beharreko lehen urratsa dutxatzea da, izan ere, “Ur freskoa duen dutxa batek eragin lasaigarria izango du azalean”, azaldu du Victoriano MoralesMadrilgo Quirónsalud Unibertsitate Ospitaleko dermatologoak. Erabiltzen dugun gelak “syndet (detergenterik gabe) itxurakoa izan behar du, pH azidoarekin (5,5 baino gutxiago) eta lurrinik gabekoa, dutxa gure azalean suspergarria izan dadin”, adierazi du Moralesek. Bainatu ondoren, ordea, krema hidratatzailea erabili dezakegu.
Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan!
https://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2020/03/Surf-Pro-Zarautz-02.jpg876585cabodemarcashttps://montealbertia.eus/wp-content/uploads/2025/01/Monte-albertia-Logo-vers-negro-WEB-2.pngcabodemarcas2020-03-13 07:58:022020-11-04 13:15:02Asko gozatu dugu Surf-Pro Zarautz ekitaldiaren ospakizunean