Masaje Estetikoaren Erakustaldia

CIFP MONTE ALBERTIA LHIIko Estetika Integrala eta Ongizatea Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. mailako ikasleek solasaldi bat jaso dute erlaxazio profesionalerako eta txakra puntuen ezagutzari buruz, Lucia Telleria Ayurvedicaren naturopataren eskutik.

Mila esker Lucia erakustaldiagatik eta konfiantzagatik!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Bitxigintza tailerra

Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitza-zikloko 1. mailako ikaslei, BIDEBERRI BHI-n Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako zikloan irakasle den Juan Cruz Ayestaranek bitxigintzako tailerra eskaini die.

Benetan plazer handia izan da Juan Cruz Ayestaran profesionalaren eskutik arte honi buruz gehiago ikasteko aukera eduki izana.

Eskerrik asko!

   

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

SPAINSKILLS-era goaz!

Martxoan ospatuko den Spainskills txapelketan emaitza onak lortzeko helburuarekin, CIFP IURRETA LHII-n burutu da 1. topaketa.

Bertan Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetako ikasleak, tutoreak eta koordinatzaileak dinamika ezberdinen bitartez elkar ezagutu eta txapelketari aurre egiteko gaitasunak identifikatu ditugu.

Zorte On Ekain eta Inko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

UrratsBat programaren aurkezpena Alex Muguruzaren eskutik

2. mailako Erdi Mailako Ile-apainketa eta Kosmetika eta Goi Mailako Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza zikloetako ikasleak, URRATSBAT-en (enpresak sortzen laguntzeko programa) aurkezpenean izan dira.

Saio honetan, Monte Albertian ikasketak amaitu ondoren, bere ile-apaindegia Eibarren ireki duen ikasle ohia den Alex Muguruzak hartu du parte.

Benetan pertsona ekintzailearen adibide bikaina da Alex.

Mila esker!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MA erronken aurkezpena

Estetika eta Edergintza eta Ile-Apainketa eta Kosmetika Kapilarreko 2. mailako ikasle taldeek burutu duten azken erronkaren emaitzetariko batzuk aurkezten dira.

Zer iruditzen zaizue? Zein da gehien gustoko duzuena?

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Colorful Shooting Day!

Ile-Apainketa Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 2.mailako ikasleak elkarlanean ari dira Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza zikloko 1.mailako ikasleekin,bertan inspirazio iturri desberdinak kontuan hartuta Editorial eta Avant Garde aldaera dituen Bilduma sortzen ari dira.

Eguberri oporren ondoren lan zehatzak ikusteko aukera izango dugu,hemen uzten dizuegu aurreikuspena.

TO BE CONTINUED…

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Atzo, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan zen eta horregatik, ikasleekin gaia lantzeko dinamika bat egin genuen.

Gure ikasgeletan matxismo ezkutua edo mikromatxismoa gaiak landu genituen eta honi buruzko hausnarketa sakon bat egiteko aukera izan genuen. Batez ere, emakumeek egunero bizi izan duten indarkeria ikusezinaren onarpen eta normalizazioan nola eragiten duen aztertu genuen.

Era berean, Urola Kostako beste ikastetxe batzuekin egindako topaketa birtual bati esker, gure hausnarketa partekatu ahal izan genuen. Ekitaldi honetan manifestu bat irakurtzeaz gain, bertso bat abestu genuen emakumeenganako indarkeriaren, hezkidetzaren eta tratu onaren aurkako deialdi gisa.

Monte Albertiatik borroka gau guztiona dela eta denok batera lortuko dugula gogorarazi nahi dizuegu.

Mila esker!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Euskoskills ileapainketa

Garazi Alberdi, Manex Gonzalez-Etxabarri eta Inko Oruesagasti ikasleak selekzionatuak izan dira aste hontan Ficoban ospatuko diren Euskoskills txapelketan parte hartzeko.

Zorte on eta animo hirurei!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Chillida Lekun Kutxa Kulturreko desfilea

Irailaren 12an izandako Kutxakultur desfilean egon ziren Goi Mailako estetika eta ileapainketako ikasleak, non bertako modeloak makilatzeko eta orrazteko aukera izan zuten Chillida Lekun emandako jardunaldian.

Esperientzia oso polita izan da eta bertan Andrea Sagarzazu makilatzaile profesionalarekin elkar lanean aritu ginen gainera.

Eskerrik asko antolatzaile guztiei egun hori posible egiteagatik! Eta noski, zuei ere zuen profesionaltasunagatik!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Gure Ikasleak Trebatzen

Covid 19ak ekarri dituen neurri bereziak aurre eginez, ikasle taldeen arteko elkarlana sustatzeko bideo bat egiteko proposamena luzatu dute.

Erronkaren helburua, euskararen erabilera bultzatzea, horretarako euskaraz egindako bezeroaren harreraren bideo grabatu dute eta beste taldeei eurena egitera bultzatu ere.

Zorionak egindako lan bikainagatik!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan