MONTE ALBERTIA LHIIko estetika ikasleek depilazio elektrikoa ikasi dute Cristina Oñateren esperientziarekin

MONTE ALBERTIA LHIIko Estetika Integral eta Ongizateko goi-mailan dauden 1. mailako ikasleek, depilazio elektrikoaren teknikaren inguruko saio teoriko-praktikoa jaso dute CRISTINA OÑATE enpresaren eskutik.

Monte Albertia eta Osamen, balioak lantzen

Monte Albertian, ikasgeletatik eta entrenamenduetatik haratago, lankidetzaren magian eta gure komunitateari egindako ekarpenean sinesten dugu.

Ile-apainketako ikasleen proiektu berria, Osamen errehabilitazio psikosozialeko zentroarekin lankidetzan burutua, gure trebetasunek besteen bizitzan eragin positiboa izan dezaketela erakusten duen testigantza da.

Ile-apainketako ikasleek beren denbora eta talentua eskaini diete Osamen zentroko kideei aukerako lanak egiteko. Ile-mozketa modernoetatik hasi eta kolore-aldaketa sortzaile eta orrazkera dotoreetaraino, zerbitzu bakoitza maitasunez eta dedikazioz eman zen. Baina guraizeez eta eskuilez haratago, benetan sortu zena inklusio eta elkarrekiko estimu giro berezia izan zen.

Jardunaldia esperientzia estetiko bat izateaz gain, benetako konexioak eraikitzeko aukera ere izan zen. Ikasleek eta Osameneko kideek barreak eta istorioak partekatu zituzten, eta, garrantzitsuena, etorkizuneko topaketetarako planak eraiki zituzten. Interakzio hori ile-apaindegiaren azaleratik haratago doa, eta giza konexioaren eta inklusioaren garrantziaren oroigarri gisa balio du.

Lankidetza horren alderdirik nabarmenena ez da soilik kanpoko irudia aldatzea, baizik eta gure ikasleei funtsezko balioak lantzeko eman zien aukera. Enpatia, pazientzia eta irekitasuna esperientzia paregabe horretan landu ziren, ile-apainketa arte estetikoa ez ezik garapen pertsonal eta sozialerako plataforma ere badela erakutsiz.

Monte Albertian, ikasgelaren mugak gainditzen dituzten ekimenak ospatu eta babesten ditugu, eta harro gaude gure ile-apaindegiko ikasleekin, Osamen zentroan egin duten lan bikainagatik. Proiektu honek, kanpoaldea edertzeaz gain, bihotzak ukitu zituen eta marka iraunkor bat utzi zuen bi aldeetan. Gure ikasle talentudunen proiektu esanguratsu eta enpatiko gehiagoren hasiera besterik ez da!

Monte Albertia Begiradak 2023

Monte Albertia 2AIPCeko ikasleen gogo bizia eta dedikazioa argi eta garbi nabarmendu ziren Begiradak Jaialdi Amateurra antolatu zenean. Ekitaldi hau mugarri bat da tokiko kulturaren esparruan, eta gure ikasleei esperientzia paregabea eskaini zien jaialdiak eta ekitaldiak antolatzeko munduan.

Gure ikasleek jaialdiaren plangintzan eta exekuzioan modu aktiboan parte hartzeak, konpromisoa ez ezik, lan konplexuak modu koordinatuan egiteko trebetasuna ere erakutsi zuen.

Logistikatik hasi eta ekitaldiaren promozioraino, xehetasun bakoitza ikasle talde trebeak kontu handiz maneiatu zuen.

Esperientzia horren une gorenetako bat abenduaren 1ean Donostiako Antzoki Zaharrean egin zen jaialdiaren itxiera ekitaldira joan izana izan zen. Ekitaldi honetan, gure ikasleek espazioa partekatu ahal izan zuten arte eta kultur munduko profesional nabarmenekin.

Monte Albertiaren presentziak are gehiago nabarmentzen du ikasleek kultur ekitaldietan parte har dezaten sustatzen dugun papera. Lorpen horrek gure ikasleen prestakuntza aberasteaz gain, Donostiako kultura-eszena biziarekin dugun lotura ere indartzen du.

Laburbilduz, Monte Albertiako 2AIPCeko ikasleek Begiradak Jaialdi Amateurrean parte hartzea bertako kultur komunitatean bikaintasun akademikoarekin eta parte-hartze aktiboarekin dugun konpromisoaren lekuko da. Gure ikasleak zoriondu nahi ditugu beren jarduera nabarmenagatik, eta etorkizuneko abentura kulturaletan laguntzen jarraitzea espero dugu.

ELISA ROJASen erakustaldia

Estetika eta Edergintza zikloko 2. mailako ikasleek azazkal artifizialetako azken joerei buruz ikasteko aukera izan dute, Elisa Rojas Artistic etxe komertzialeko teknikariaren eskutik. Tailerrean azazkalak eraikitzeko teknika aurreratuak landu dira, hala nola ballerinak, stilettoak, kapsularatzeak eta dekorazioak.

Beste behin ere, plazerra izan da estatu mailan horrelako ospea duen teknikaria gurean izatea.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ONGIZATEA ETA TERMALISMOA GOI MAILAKO ZIKLO BERRIA MARTXAN DA!

Ongizate eta Termalismoko goi mailako teknikari tituluak ireki ditu bere ateak Monte Albertian, eta hasiak gara bide berria urratzen. Hasiera guztiek duten urduritasun eta kezkekin bada ere, motibazio handiarekin ari gara elkarlanean irakasle eta ikasle taldea.

Ongizatea da gure ortzi muga eta lurzorua termalismoa. Hori dela eta, salto egin dugu uretara eta murgil egin gorputz eta buru! Gustu, mimo eta ilusio bereziarekin ari gara saioak, lan erronkak nahiz ikas egoera baliagarriak diseinatzen eta aurrera eramaten: ingelesa, egokitzapen fisikoa uretan, masaje estetikoa edota mendekotasun egoeran dauden pertsonen behar eta premiak ezagutzen.

Gorputz hezkuntzako saioei esker erdi lo zeuden gorputz atalak esnatzen ari dira, eta pixkanaka gorputza, eta berarekin batera doan burua, indartzen eta trebatzen.

Hasi besterik ez da egin, baina bidaia aberatsa eta emankorra izango dela sentitzen dugu!

Hasi besterik ez da egin, baina bidaia aberatsa eta emankorra izango dela sentitzen dugu!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MIKROPLASTIKOEN AZTERKETA ZARAUZKO HONDARTZAN

Joan den urriaren 31n, Monte Albertiako Ileapainketa eta Estetikako lehen mailako ikasleak mikroplastikoak aztertzera atera ziren Zarauzko hondartzara. Mater Museoak eta LHA30ek antolatutako jardueran, ikasleek aktiboki parte hartu zuten eta oso gustora aritu ziren, goiz atsegina pasatuz.

Ekintza honek hondartzak eta gure bazterrak zaintzea eta errespetatzea sustatu nahi du, baita maitasuna indartzea eta hondakinek sortzen dituzten ondorioetaz jabetzea ere.

Lan ederra egin duzue! Eskerrik asko!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

URRIAK 19. BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA.

Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela aprobetxatuz, CIFP Monte Albertia LHIIren instalazioak apaindu genituen, hezkuntza-komunitate osoaren sentsibilizazioa sustatzeko.

Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da. Data horrek herritarrak sentsibilizatu nahi ditu funtsezko mezu batekin: detekzio goiztiarraren garrantzia, bularreko minbizi-kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko. Hori guztia garrantzitsua da gaixotasun horren aurkako borrokarako.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERRONKA 0, PROFESIONALEN BISITA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1. eta 2. mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta.

Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. Ile-apainketaren arloan, “L’oréal Professionaleko” Ángel Gil eta Borja Pérez izan ditugu ikastetxean, L’oréal  bezalako multinazional handi batean egin dezaketen lanaren eta beraien esperientziaren berri emanez. Olatz Hernandezek, EITBko makillaje saileko langile ohia eta gaur egun ikastetxeko irakaslea, arlo horretan egin dezaketen lana azaldu die. Amaya Oñederrak, irakaskuntzan esperientzia handia duena, Monte Albertian hain zuzen ere, bere ibilbidea eta bizipenak azaldu dizkie. Azkenik, Erika Satsumak, Secretos del Agua merkataritza-etxeko prestatzaileak, lanbidearen barruan beste lan-irteera baten berri eman die.

2.mailako ikasleek gaitasun ekintzaile eta komunikatzailea landu dituzte besteak beste eta egindako balio proposamenak aurkeztu dizkiete erronkako enpresa partehartzaileei. Hauek, era berean, beraienak aurkeztu dizkiete, erronka honen helburuetako bat enpresen beharren eta etorkizuneko langileen desioen artean dagoen hutsunea zein den ezagutzea baita, horrela, bi alderdien gogobetetzea asetzeko eta merkatuko beharrei erantzuna emateko.

Oraingo honetan, estetikaren arloan, alde batetik, Estetika eta Kinesologian espezializatuta dagoen Verónica Cazalis  izan dugu eta bestetik, Estetika Integralean aditua den Idaga Estetika Zentruko Mª Carmen Urdangarin. Horretaz gain, Lierni Osa, Monte Albertiako ikasle ohia eta estetikaren arloko hainbat lehiaketetan saritua, Lirain Estetika Zentruko arduraduna, Vicky Pareja, ikasle ohia eta Monte Albertiaren kolaboratzailea, VK estetika eta masaje zentruko buru eta Ana Oliva La Perla Talaso Sport Zentruko Osasun&Estetika Zuzendaria.

Ile-apainketa arloan, Maria Eizaguirre Zubelzu, Azpeitiko Maria Eizaguirre enpresako arduraduna, ikasle ohia eta ekintzaile berriaren ekarpenak izan ditugu. Marta G., ibilbide luze eta bikaineko profesionala, Donostiako Marta G Estilismo enpresako arduradunak ere lanbideari dagozkion berrikuntzak aurkeztu dizkigu.

Balio-proposamen onenak izan dituzten ikasleek bi egunetako egonaldia egiteko aukera izan dute enpresa hauetan, eta beraien eskutik egunerokotasuna bertatik bertara ezagutu dute .

Monte Albertiatik, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa partehartzaile guztiei, beraien lankidetzarik gabe erronka hau ez bailitzateke posible izango. Taldean lan egitea funtsezkoa dela uste dugu gure lanbidearen etorkizunerako, horregatik hezkuntza eta lan mundua uztartzen dituzten erronkak sustatzen jarraituko dugu.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Irakasleen formakuntza aurpegiko azalaren diagnostikoan

Monte Albertian, irakasleentzako trebakuntzak egin ditugu, aurpegiko diagnostikoan eta haren propietateetan sakontzeko.

Zer da aurpegiko diagnostikoa eta zergatik interesatzen zaigu?
Askotan, ez dugu sakonki ezagutzen zer azal mota dugun, eta, horren ondorioz, akatsak egiten ditugu erabiliko ditugun kosmetikoak aukeratzerakoan. Kasu gehienetan oso ohikoa da farmaziako edo supermerkatuko profesionalek krema motaren bat gomendatzea, azaleko azterketa bat ere egin gabe, zer azal mota dugun zehazteko gai dena.
Larruazal bakoitzaren berezitasunak eta izan ditzakeen arazo eta behar zehatzak ezagutzeko funtsezko aurpegi-diagnostiko zuzena.
@olasa_taldea
 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MINBIZIAREN AURKAKO SENTSIBILIZAZIOA

Ile-apainketako goi mailako ikasleek minbiziaren aurkako sentsibilizazio hitzaldia izan dute.

“Minbiziaren aurka Gipuzkoan” taldeak sentsibilizazio pilulak eskaini zituen, ikerkuntzari buruzko sentikortasuna izateko beharra azalduz, eta Monte Albertia ikastetxean baloreak landu eta ongizatea areagotzeko konpromisoarekin bat eginez.

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan