ARIMEN GAUA

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere…

ZERO ERRONKA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1.go eta 2.go mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta.

Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. Ile-apainketaren arloan, “L’oréal Professionaleko” Angel Gil eta Borja Pérez izan ditugu ikastetxean, L’oréal  bezalako multinazional handi batean egin dezaketen lanaren eta beraien esperientziaren berri emanez. Maialen Bereauk, EITBko makillaje sailean ikus-entzunezko kudeaketaren arduradun denak, arlo horretan egin dezaketen lana azaldu die. Azkenik, gizonezkoen ile-apainketan aditua den  Elivelimen Bizartegia, eta zainketa berezietara zuzendua dagoen Brotons Estilistas ileapaindegia bisitatu dituzte. Estetikaren esparruan berriz, perfil erabat desberdinak dituzten hiru enpresa ezagutu eta bisitatzeko aukera izan dute ikasleek. Alde batetik, “Verónica Cazalis, Estetika & Kinesiologia”  edertasun eta ongizate zentroa ezagutu dute non bere lanaren muina gorputza eta arimaren zainketa den, bestetik, “May Ongizate eta estetika zentroa” ezagutu dute non medikuntza estetikoa lantzen den eta azkenik, “Villa Antilla Thalasso” talasoterapia eta ongizate zentroa bisitatzeko aukera izan dute.

2.mailako ikasleek berriz, gaitasun ekintzaile eta komunikatzailea landu dituzte besteak beste eta egindako balio proposamenak aurkeztu dizkiete erronkako enpresa partehartzaileei. Hauek, era berean, beraienak aurkeztu dizkiete, erronka honen helburuetako bat enpresen beharren eta etorkizuneko langileen desioen arten dagoen hutsunea zein den ezagutzea baita, horrela, bi alderdien gogobetezea asetzeko eta merkatuko beharrei erantzuna emateko.

Oraingo honetan, estetikaren arloan, alde batetik, Estetika eta Kinesologian espezializatuta dagoen Verónica Cazalis  izan dugu eta bestetik, Estetika Integralean aditua den Idaga Estetika Zentruko Mª Carmen Urdangarin. Ile-apainketaren arloan berriz, Loretxu Gurrea, Zarauzko Queens apaindegiko arduraduna, eta Urban Hair apaindegiko arduraduna eta “Figaro Club” sarietako parte-hartzaile izan den Leire Chouza izan ditugu.

Balio-proposamen onenak izan dituzten ikasleek bi egunetako egonaldia egiteko aukera izan dute enpresa hauetan, eta beraien eskutik egunerokotasuna bertatik bertara ezagutu dute .

Monte Albertiatik, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa partehartzaile guztiei, beraien lankidetzarik gabe erronka hau ez bailitzateke posible izango. Taldean lan egitea funtsezkoa dela uste dugu gure lanbidearen etorkizunerako, horregatik hezkuntza eta lan mundua uztartzen dituzten erronkak sustatzen jarraituko dugu.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Eugenia Arrietaren Hitzaldia

Ikasturte honetan ere, atsegin handiz izan dugu gurean Eugenia Arrieta, Estetika Integrala eta Ongizatea GMHZko ikasleei mikropigmentazioari buruzko hitzaldia emanez. 25 urteetan egin duen ibilbide profesionalari buruz, mikropigmentazioko joerei buruz eta teknika berriei buruz hitz egin du. Ikasleak motibatzeko eta mikropigmentazio-moduluaren sarrera modurik onenean ekiteko balio izan die.

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan