Entries by Creatividad | Cabo de Marcas

60. Urteurrena ospatzen dugu

Monte Albertia Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, duela 60 urte ireki zituen ateak lehen aldiz. Zentroaren ibilbidea, ile-apainketako lehen promozioarekin hasi zen 1962. urtean. Espainiako hainbat probintziatatik etorritako neska aitzindarien talde hari esker, Irudi Pertsonalaren sektorean, erreferente izaten jarraitzen dugun Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bakarra gara Gipuzkoan. Hamarkada hauetan zehar, ikastetxea hazten joan da eta Irudi […]

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa eskolan “Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta” erdi-mailako prestakuntza-zikloko 2. mailako ikasleen bisita.

Izarraitz LH ikastetxeko Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko bigarren mailako ikasleen bisita izan dugu gaur. Elkarren arteko jakintza partekatu dugu; guk ultzerak zer diren eta nola prebenitu daitezkeen ikasi dugu eta beraiek masaiako teknika ezberdinak ikasi dituzte. Esperientzia oso aberasgarria izan da.      

Birziklapenaren inguruko sentsibilizazio tailerra

Urola Kostako Mankomunitateko teknikaria den Maiak, birziklapenaren inguruko sentsibilizazio tailerra eskaini die Monte Albertiako ikasle eta irakasle guztiei. Bertan, zalantzak argitzeaz gain, hondakinen sailkapen egokia nola egin behar den errepasatu dugu. Tailerretako hondakin berezien inguruan ere aritu gara. Ea denen artean, hondakinak murrizten, ongi birziklatzen eta gehiago berrerabiltzen ikasten dugun.      

AZAROAK 25. Hilabete honetan Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da

Hilabete honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko eguna. 1960. urteko Azaraoren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik. Ordutik, mundu mailan egun seinalatua dugu eta Monte Albertian ere begirada berezi bat eskaini nahi izaten diogu egunari eta baita […]

AGADELPRISE elkartearen hitzaldia

Estetika Integrala eta Ongizateko 2. Mailako ikasleek AGADELPRISE ELKARTEAREN eskutik Lipedema eta Linfedema patologiaren inguruko hitzaldia jaso zuten. AGADELPRISE Gipuzkoako Lipedema eta Linfedema Patologiak dituzten pertsonen elkartea da eta Leire Eldua izan zen hitzaldia eskaini zuen Fisioterapeuta. Ikasleak gustura entzun zuten. Eskerrik asko AGADELPRISE eta Leireri, elkarlanean jarraituko dugu!          

Ikus-entzunezko produkzioetarako ilez egindako osagarrien joera berriak

Monte Albertia LHIIk antolatutako ile apainketako ikastaroa bukatu berri du. Bertan gure irakasleez gain Santurtziko San Jorge LHII eta Gasteizko Mendizabala parte hartu dute. Formatzaileak Urban hair ile apaindegiko Leire Chouza eta Sheila Tejerina izan dira eta argazkietan ikusten den bezala, ikus-entzunezko produkzioetarako ilez egindako osagarrien joera berriak egiten ikasi dugu.      

Ilearen ekonomia zirkularra proiektu berritzailea

Martxan gaude, Don Bosco LHII-rekin batera, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako deialdian onartutako proiektu berritzailearekin: Ilearen ekonomia zirkularra. Lehenengo hiruhilabeterako ezarritako plangintza aurrera eramaten ari gara eta gaur egun esparru honetan daukagun abiapuntua ezagutzeko zaintza egiten hasi gara enpresa eta eragileekin batera. Horretaz gain, gure lehenengo saiakerak egiteko, ileapaindegiekin elkarlanean ilea jasotzen hasi gara.