Entries by Creatividad | Cabo de Marcas

60 urte betetzen ditugu!

1962an Monte Albertiak ateak ireki zizkion ikasleen lehen promozioari. Orduz geroztik etengabeko aldaketa-prozesu batean murgilduta egon gara: aldaketa politkoak eta hezkuntzakoak. Gure erronka, eskola gisa, beti izan da, eta izango da, gure inguruneari eta ikasleei hezkuntza-erantzunik onena eskeintzea. 60 urte hauetan, zentroaren eginkizuna aldatzen eta merkatuaren eta gizartearen beharretara egokitzen joan da. Gaur egun, irudi […]

Lankidetza Las Idias LHII eta Monte Albertia LHIIren artean

Monte Albertian erabitzen dugun metodologia aktibo kolaboratiboek piztu duten jakin mina medio, Ethazi taldeko bi kideren eskutik formakuntza jaso dute Santa Cruz de Tenerifeko CIFP Las Indiaseko irakasleek. Las Indias ikastetxeak Irudi Pertsonala eta Ehungintza eta Jantzigintza familietako zikloak eskaintzen ditu. Duela 2 ikasturte Monte Albertiara etorri ziren bixitan, eta oraingoan ETHAZI metodogia nola aplikatzen […]

Hizkelan jardunaldiak lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin lotu ditu

Hizkelan Jardunaldia izan da, Euskara, batzen gaituena! lelopean, Gazteizen dagoen Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzean dauden egitasmoak ezagutu dira, ideia berri eta praktika onak partekatu dira, eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri eman da. Bertan izan gara Monte Albertiako Zuzendari eta normalkuntza arduraduna ere.    

ZERO ERRONKA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1.go eta 2.go mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta. Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. […]

Eugenia Arrietaren Hitzaldia

Ikasturte honetan ere, atsegin handiz izan dugu gurean Eugenia Arrieta, Estetika Integrala eta Ongizatea GMHZko ikasleei mikropigmentazioari buruzko hitzaldia emanez. 25 urteetan egin duen ibilbide profesionalari buruz, mikropigmentazioko joerei buruz eta teknika berriei buruz hitz egin du. Ikasleak motibatzeko eta mikropigmentazio-moduluaren sarrera modurik onenean ekiteko balio izan die.      

LANKIDETZAN TOLOSAKO DON BOSCOREKIN

1EDP-ko ikasleek, beraien gustokoenak diren osagaiekin osatutako txanpuak egin nahi dituzte, horrez gain txanpuek jasangarritasunarekin loturiko ezaugarriak ere izango dituzte. Proiektu hau aurrera eramateko Tolosako Don Boscoko Kimikako ikasleak izango dituzte lagun, ikasle guztien elkarlanaren ondorioz txanpu ezberdinak lortuko ditugu.    

Hondartza Garbitzen

Monte Albertiako Estetika eta Edergintzako eta Ileapainketa eta Kosmetikako 1.mailako ikasleak, Zarauzko hondartza garbitzen egon dira goizean zehar. Bertan bildutako mikroplastikoak aztertu dituzte eta gaiaren inguruko hausnarketa momentua izan dute eguneroko errutinatik aterata. Monte Albertiako Lanbide Heziketako Agenda 30 taldeak eta Mater Museoak antolatutako ekintza izan da hau, ikasleei izugarri gustatu zaie eta espero dugu […]