Entries by Creatividad | Cabo de Marcas

MINBIZIAREN AURKAKO SENTSIBILIZAZIOA

Ile-apainketako goi mailako ikasleek minbiziaren aurkako sentsibilizazio hitzaldia izan dute. “Minbiziaren aurka Gipuzkoan” taldeak sentsibilizazio pilulak eskaini zituen, ikerkuntzari buruzko sentikortasuna izateko beharra azalduz, eta Monte Albertia ikastetxean baloreak landu eta ongizatea areagotzeko konpromisoarekin bat eginez.        

Ezagutu zure estiloa, adiskidetu zure irudiarekin

Monte Albertiak zerbitzu berria eskaintzen du. Irudi pertsonala tresna indartsua da besteek nor garen eta nola hauteman nahi gaituzten adierazteko. Denok dugu estiloa eta glamorosoak izan gaitezke gure eguneroko bizitzan nola adierazi ikasten badugu. Zure irudi pertsonalean aholkulari batekin lan egiteko urratsa ematea inbertsio baliotsua izan daiteke zure autokonfiantzan eta ongizatean. Anima zaitez zure estilo […]

Irakasleak Atzerrian

Aste honetan Monte Albertia LHII-ko ileapainketako irakasle talde bat Portugalen egon da. Bertan, Viana do Casteloko ETAP ikastetxea ezagutu dute, eta ileapainketako irakasle taldearekin lanean aritu dira etorkizunean elkarrekin proiektu desberdinak burutzeko. Portugaleko ikastalde batekin ilearen diagnostiko protokoloak burutu dituzte tailerretan. Ikastetxean erabiltzen duten irakaskuntza metodologia erronketan oinarritzen den ETHAZI metodologia da, eta ikuspuntu desberdinak […]

LHA30 Koordinazio Bilera Monte Albertian

Maiatzean, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Agenda 30eko Koordinazio Bilera egin genuen Monte Albertian. Bertan, lanean aritu ginen Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako A30eko arduradunak Ingurugelako Edurne Ugarterekin batera. LHA30eko proiektuari bukaera emateko azken pausuak landu genituen eta oso aberasgarri izan zen ikastetxe bakoitzeko esperientzi eta proiektuak partekatzea. Giro ederrean pasatu genuen goiza, eskerrik asko bertaratu zineten guztiei!!

Erasmus+ etik bueltan

Aste honetan, Monte Albertia LHII-ko proiektuak burututa. Ikasle bakoitzak hiru hilabete igaro ditu atzerrian. lau ikasle Pragan izan dira. Aldiz, goi-mailako bi teknikari eta teknikari bat Milanen izan dira. Esperientzia honek asko aberastu ditu hainbat esparrutan. Batetik, beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die. Ez hori bakarrik,  beste hizkuntza batean trebatu beharra ere bai. Azkenik, […]

ERASMUSETIK BUELTAN

proiektuak burutu ondoren. Italiako bi hirietan igaro dituzte 45 egun. Ileapainketako ikasleek Florentziako  ileapainketetan egin dituzte praktikak, eta estetikakoek berriz, Milaneko estetika zentru batean. Esperientzia honek beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die ikasleei eta beste hizkuntza bat ikasteaz gain, beste hiri eta herrialdetako jendea ezagutu, eta hango enpresetako teknika berriak eta aurreratuak ezagutu dituzte. […]

LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

“NAIZENA NAIZELA ONARTUA” Maiatzaren 17an,  LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez,  Monte Albertian,  eskualdeko gainerako ikastetxeetan bezala, aurten landuko den gaia familia-eredu anitzei buruzkoa da. Egungo gizartean,familia anitzak ditugu.Familia-eredu bat bera  ere ez da bestea baino hobea. Garrantzitsuena da beren seme-alabentzako familia-giro eta hezkuntza-estilo egokia sustatzea, afektuan, errespetuan eta ulermenean oinarrituta.  

Añarbeko urak bisitatzen

Ile-apainketa eta kosmetika  erdi-mailako heziketa-zikloko lehen mailako ikasleak Monte Albertiatik Añarbeko presa bisitatzera joan dira. Añarbeko presak edateko ura hornitzen du,  Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Asigarragako udalerrietan. Ura da ziurrenik, bizitzarako sustantziarik garrantzitsuena eta ezinbestekoa da baliabide honen kudeaketa ezagutzea, gizartean duen garrantziaz jabetzeko. Hauek izan dira bisitaren helburuak: […]

SENDABELAR TAILERRAK

Sara Letamendi, sendabelarretan aditua den Zestoarra, izan dugu ikastetxean sendabelarren eta kosmetika naturalaren inguruan tailer praktiko bat ematen. Bertan, estetika eta ileapainketako erdi mailako ikasleak sendabelarren inguruan ezagutza handitzeaz gain, kosmetika ezberdinak ekoiztu dituzte eta hauekin masaje eta tratamentu ezberdinak egin dituzte. Asko ikasteaz gain ederki pasatu dugu, milesker Sara!