Entries by cabodemarcas

2020-21 ikasturteko hasierako data eta ordutegi berriak

Zalantzarik gabe, ikasturte hasiera hau berezia da. Denok ezagutzen ditugun COVID-19ari buruzko inguruabarrak direla eta, ahalegin handia egin behar izan dugu dinamika berriak sortzeko eta ikastetxera joaten garen guztiontzat espazioa ahalik eta seguruen bilakatzeko. Horregatik, ikasturtearen hasiera mailaka egingo da, prestakuntza-motaren eta mailen arabera. Jarraian dagoen taula honetan, talde bakoitzaren ordutegiak eta aurkezpen-lekuak ikusiko dituzu. […]

2020ko XIV. Urratsbat Sariak

“MIMAI” estetika zentroak zerbitzu-enpresa onenaren saria irabazi ostean, Caixa Fundazioaren eskutik 2.500 euro jaso ditu. Lanbide Heziketako Ekintzailetzaren esparruan, Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloak Urratsbat programaren barruan sortutako enpresentzako sariak antolatzen ditu urtero. COVID 19ren egoeraren aurrean, parte hartu dituzten enpresen 18 sustatzaileek beren Enpresa Planaren deskribapena eta defentsa egin dute bideo-konferentzia bidez. Donostiako […]

2020ko Monte Albertiako Online Ate Irekien Jardunaldiak

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, gure Ate Irekien Jardunaldien egutegia eta formatua aldatu behar izan ditugu. Horregatik, ikastetxeko heziketa-zikloren bat egin nahi duten ikasleetako bat bazara, Online Ate Irekien egunetara apuntatzeko gonbita egiten dizugu: maiatzaren 18ra (astelehena), 19ra (asteartea), 20ra (asteazkena) eta 21era (osteguna). Hala, Online Topaketak antolatu ditugu Monte Albertiako prestakuntza-proiektua, ikastetxeko zuzendariak, komunikazio-arduradunak […]

Zein abantailak ditu Europako enpresetan praktikak egiteak?

“Pertsona baten bizitza alda dezakeen esperientzia” Ikasleek Lanbide Heziketa hastea erabakitzen dutenean, askotan zaila izaten da karreraren zer ibilbide aukeratu behar duten jakitea eta esperientzia errealago bat behar izaten da bizitza osoa zertan eman nahi duten erabakitzeko. Horregatik, beste herrialde bateko bizimoduan erabat murgiltzea aukera ikaragarria da, jende berria, kultura desberdinak eta bizimodu liluragarria ezagutzeko […]

Eugenia Arrietaren bekain-tratamendu berriei buruzko Masterclass-a

“Bekainak hobetzeak fisionomia zehatz-mehatz ulertzea dakar” Bekain masterclass hau ikasle berrientzat eta esperientzidun makillaje iraunkorren artistentzat egokia da. Bekaineko ilea, ilearen lerroa eta direkzioa aurpegiaren parametroen eta fisionomiaren arabera antolatzen den egitura kaotiko batean orekatzen da. Egitura natural askok edertasuna, ordena, arkitektura eta geometria sor ditzakete prozesu kaotiko, ausazko eta kontrolaezinetatik abiatuta. Naturak kaosean ordena […]

Tratamendu mediko-estetikoei buruzko hitzaldia

“Estetika integrala eta ongizatekoa. Estetika osasuna landu gabe ez dugulako ulertzen” Joan den azaroaren 25ean, medikuntza estetikoan aditua den Carla Isturitz doktoreak “estetika Integral eta Ongizateko” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. mailako ikasleei beren klinikan egiten diren tratamendu berritzaileenei buruzko hitzaldia eman zuen. Oso aberasgarria izan da aurpegia gaztetzeko, azido hialuronikoaren bidezko tratamenduko, hari tenkatzaileetako, infiltrazioetako eta […]

Asko gozatu dugu Surf-Pro Zarautz ekitaldiaren ospakizunean

“Itsas-usaindun jardunaldi bizia” Joan den irailaren 24an, Zarautzen Surf ekitaldia egon zen eta bertako nahiz urtero hurbiltzen diren bisitari guztientzat tradizio batean bilakatu da. Eguna egun bakar batean ospatzen bada ere, asteburu osoan zehar jarduera eta festa giroa bizi daiteke. Monte Albertia kirol-egunaren ondorengo gaueko festan kolaboratzaile moduan laguntzeko gonbidatu gintuzten. Eguzkiaren eta itsasoko gatzunaren […]