Goi-mailako ziklo berria martxan: Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala
Monte Albertian lehen aldiz ematen ari den ziklo hau efektu berezietan, pertsonaia-diseinuan eta makillaje eszenikoan espezializatuko diren etorkizuneko adituentzat diseinatuta dago. Zinemarako, antzerkirako, telebistarako eta ekitaldietarako goi-mailako profesionalak prestatzea du helburu. Ziklo berri honekin zentroak dagoeneko “Irudi Pertsonala” familiako heziketa-ziklo guztiak eskaintzen ditu. Ikasleak teknika aurreratuak eta praktika berritzaileak ikasten ari dira, gero eta espezialista […]