Tag Archive for: mujeres

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Egun honetan, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzen da. 1960ko azaroaren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik.

Aske bizi nahi dugu gure ikasgeletan, kalean eta baita beste edozein txokotan ere. Baina, oraindik ere, matxismoa errotuta dago gure jarreretan eta bizitzeko moduetan, eta gure espazioak ere horren isla dira.

Sistema matxista batean bizi gara eta guztiok ditugu jarrera matxistak barneratuta. Ez da nahikoa hausnarketa hori banaka egitea, behar-beharrezkoa da kolektiboki egitea.

Indarkeria matxistaren berezko ezaugarriei tresna berriak batu zaizkie: sare sozialak, internet… Kontuan izan behar dugu mundu birtual hori pertsonok elikatzen dugula.

Horregatik, urtero bezala  Monte Albertian, gure ikasleen artean egun seinalatu honen garrantzia azpimarratu eta BALIOAK 4.0 lantzen jarraitzeko ikasleekin dinamikak egin ditugu.

Lanketa hau ezin da egun soil batean geratu, ez da nahikoa. Gaurtik hasita guztioi dagokigu eguneroko jarrerak eraikitzea, baita beste hainbeste deseraikitzea ere, horrek eramango baikaitu helburu dugun etorkizuneko hezkuntza feminista lortzera.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Azoka Kanibal

CIFP Monte Albertia LHIIk Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. astean parte hartu du, Donostiako Boulevardean

ARIMEN GAUA

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere…

Eugenia Arrietaren Hitzaldia

Ikasturte honetan ere, atsegin handiz izan dugu gurean Eugenia Arrieta, Estetika Integrala eta Ongizatea GMHZko ikasleei mikropigmentazioari buruzko hitzaldia emanez. 25 urteetan egin duen ibilbide profesionalari buruz, mikropigmentazioko joerei buruz eta teknika berriei buruz hitz egin du. Ikasleak motibatzeko eta mikropigmentazio-moduluaren sarrera modurik onenean ekiteko balio izan die.

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Urriak 19, Bularreko minbiziaren aurkako eguna | Instalazioak berriz apainduko ditugu.

Bularreko Minbiziaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Monte Albertia LHIIko instalazioak apaindu ditugu, hezkuntza-komunitate osoaren kontzientzia sustatzeko.

Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren egun internazionala ospatzen da. Data horren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira funtsezko mezu batekin: detekzio goiztiarraren garrantzia, bularreko minbiziaren kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko helburuarekin,  hori garrantzitsua da gaixotasun honi aurre egiteko.

 

Monte Albertian, ikasleen eta irakasleen % 98 emakumeak gara; hemendik, egunez egun gaixotasun horren aurka borrokatzen duten lagun guztiei babes-mezu bat bidali nahi diegu, eta, aldi berean, emakume guztiei garaiz detektatzearen garrantziaz kontzientziatu. Zurekin gaude.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan