Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleek belaunaldien arteko lotura sustatu dute Zarautzeko San Ana Egoitzan manikura solidarioak eskainiz.

«Balanauldien arteo laturak sustatzen»

Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleek belaunaldien arteko lotura sustatu dute Zarautzeko San Ana Egoitzan manikura solidarioak eskainiz.

Jarduera honi esker, ikasleek beren trebetasunak praktikan jartzeaz gain, belaunaldien arteko truke baliotsua ere sustatu dute.

Ikasleek egoiliarrei eskuak edertzea aitzakia hartuta balioetan murgildu ziren generazioen arteko lotura sustatuz. Bertan bizitako elkarrizketa eta maitasun partekatua nabarmentzekoa izan zen. Egoiliarrek erlaxazio- eta ongizate-une batez gozatu zuten, eta ikasleak, aldiz, beren istorioetatik eta bizitza-esperientzietatik ikasteko aukera izan zuten.

“Esperientzia aberasgarria izan da bi aldeentzat. Gure teknikak hobetzeaz gain, adinekoei laguntzeko eta entzuteko poza ere sentitu dugu”, adierazi du ikasleetako batek.

Horrelako ekimenek edertasuna giza konexiorako zubia izan daitekeela erakusten dute, belaunaldien arteko elkartasuna eta errespetua sustatuz. Zalantzarik gabe, jarduera honek guztioi utzi digu arrastoa. Itzuliko gara!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleak Monte Albertiaren izen aldaketan parte hartu dute

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako heziketa-zikloko ikasleek modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dute Monte Albertia ikastetxearen izen aldaketako prozesuan. Proiektu hau Ekintzailetza Gelak programaren parte da, Europar Batasunak – NextGeneration EU – finantzatutako ekimena, ikasleengan sormena, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea helburu duena.

Ikasleek Sorland komunikazio agentziarekin lankidetzan lan egin dute, marka sortzen adituak baitira eta identitate korporatiboa garatzeko eta diseinatzeko esperiantzia hau prozesu aberatsa izan da. Hiru saiotan zehar, ikasleek brandingari, irudi korporatiboari eta komunikazio-estrategiei buruzko ezagutzak aplikatu dituzte, ikastetxearen norabide berrian ekarpena eginez.

Lehenengo saioan informazioa lortu eta egoera aztertu zen, eta ikasleek erakundearen nortasuna eta balioak sakon ezagutzeko aukera izan zuten. Bigarren saioan, ikasleek taldean lan egin zuten ikastetxearen funtsa islatuko zuten sormen-proposamenak sortzeko, eta hirugarren eta azken saioan, berriz, marka berria definitu zen, ideia nabarmenenak sendotuz.

Proiektu horri esker, ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, erakundeak eraldatzeko eta berritzeko prozesu erreal batean zuzenean parte hartu ahal izan dute ikasleek.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Monte Albertia |Erasmus+ Bekak

Monte Albertia LHIIko ikasle talde bat atzerrira doa praktikaldia egitera Erasmus+ beka baten bidez.

Erdi maila egiten ari diren bost ikaslek Narbonako ile-apainketa eta estetika zentroetan egingo dute praktikaldia, lau astez. Goi mailako beste bederatzi ikasle hiru hilabeterako joango dira Estonia eta Pragara, hango estetika zentroetan eta irudi pertsonaleko enpresetan praktikaldia egitera.

Esperientzia honek, beste herrialde batean bizitzeko, beste hizkuntza bat ikasteko eta beste hiri eta herrialdeetako jendea ezagutzeko aukera emateaz gain, hango enpresetako teknika berriak eta aurreratuak ezagutzeko aukera emango die.

Ziur gaude esperientzia hori ahaztezina izango dela zuen bizitzako garapen pertsonalari dagokionez, eta oso baliagarria izango zaizuela zuen etorkizun profesionalerako. Gozatu aukera honetaz!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

San Sebastián eguna

Gure ikastetxeko erdi mailako Ile-apainketako  taldeekin Azpeitian izan gara San Sebastian eguneko haurren danborradarako apainketa lanak egiten udaletxeko aretoan. Inklusibitatea eta partaide guztiek apaintzeko aukera berdinak izateko helburuarekin sortu da ekintza hau Azpeitiko Udalarekin, Iraurgi Ikastetxearekin, Karmelo Etxegarai Ikastolarekin, Azpeitiko Ikastola Ikasberrirekin, Azpeitiko Musika Eskolarekin eta Itsasi Dantza Taldearekin elkarlanean.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Termalismoko eta ongizateko goi-mailako ternikaria

2024-2025 ikasturte honetan, Monte Albertiako Termalismo eta Ongizateko goi-mailako zikloklo ikasleen lehen promozioak bukatuko du.

Ziklo hau ongizatearen, osasunaren eta termal baliabideen arloko profesionalak prestatzeko zuzenduta dago, spa, bainuetxe, osasun eta ongizate zentroetan lan egiteko gaitasuna emanez.

Irailetik hasita, gure ikasleek prestakuntza gehigarriak egin dituzte yoga, nutrizioa eta zoru pelbikoan, dagozkien moduluez gain.

Era berean, herritarrentzat tailerrak ireki dira masejeekin zein drainatzen linfatikoarekin.

Eta nabarmentzekoa da urtarrilaren amaieran erronka bat egin dutela/egingo dutela, orientazio-proba batekin amaituko dena.

Zergatik ikasi Termalismo eta Ongizatea?

Osasun eta ongizate turismoa hazkuntzan dagoen sektorea da, bai gure inguruan baita nazioartean. Jendeak gero eta gehiago bilatzen ditu tratamendu natural eta eraginkorrak, bere gorputza zein ongizate emozioanal zaindu ahal izateko, eta horrek sektore honetan lan egiteko aukera ugari eskaintzen dizkie profesionalei.

Izena eman orain!

Ongizatea maite baduzu eta sektore hazkor batean profesional gisa garatzeko aukera nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta izena eman ziklo honetan. Plaza mugatuak dira, beraz, ziurtatu zure matrikula ahalik eta azkarren egitea.

Programa eta izen-emate prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu gure webgunea edo jarri gurekin harremanetan.

Animatu zaitez eta hasi zure bidea termalismo eta ongizatearen munduan!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Aurrematrikula irekia lanbide heziketako “mikropigmentazio” ikastarorako

Aurrematrikula irekita dago mikropigmentazioko lanbide-heziketako ikastarorako, langileentzat. 120 orduko ikastaro hau Nahikari Goyenecheak emango du astelehenetan , 15:30etatik 20:30etara.

Hasiera > 2024/11/18
Amaiera > 2025/04/28

Ez utzi aukera hau pasatzen zure trebetasunak hobetzeko eta zure lan-aukerak zabaltzeko!

Enplegurako prestakuntza-ikastaro gehiago ikusi nahi dituzu?

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

Zure enpresarako gure zentroko profesional bat behar duzu?

«Irudi pertsonalaren sektoreko enpresa eta profesionalentzako lan-poltsa»

Monte Albertian aurten ere martxan du lan-poltsa. Zerbitzu honen helburua irudi pertsonaleko enpresak dituzten lan eskaintzak gure ikasle ohien artean saretzea da. Eta beste urtebetez gure ikastetxean ikasi duten ikasleak lan merkatuarekin konektatzea.

 

Nortzuk har dezakete parte?

Lan-poltsa sektorean esperientzia duten profesional eta enpresa guztientzat zabalik dago. Urte askoan izan ditugun Estetika eta Ile-apainketa zikloez gain, gogoratu azkenengo urteetan ziklo berriak ditugula, hala nola, Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala, Termalismoa eta Ongizatea eta Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza. Beraz, ziklo berri hauei lotuta egon daitezkeen enpresak ere animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera.

 

Nola funtzionatzen du?

Langileak kontratatu nahi dituzten enpresek gure plataforman erregistratu ahal izango dute, eta bertan argitaratu ahal izango dituzte beren lan-eskaintzak. Guk, gure baliabideen bitartez, lan eskaintzak ikasleen eta ikasle ohien artean zabalduko ditugu.

Irudi pertsonaleko sektoreko enpresa eta profesional guztiak gonbidatzen ditugu gure inguruan lan-merkatua indartzea helburu duen zerbitzu honekin bat egitera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gure webgunearen edo sare sozialen bidez.

Ez utzi pasatzen zure lan talde profesionala hazteko aukera hau!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ongizatea eta termalismo goi mailako zixlo berria martxan da!

Ongizate eta Termalismoko goi mailako teknikari tituluak ireki ditu bere ateak Monte Albertian, eta hasiak gara bide berria urratzen. Hasiera guztiek duten urduritasun eta kezkekin bada ere, motibazio handiarekin ari gara elkarlanean irakasle eta ikasle taldea.

Ongizatea da gure ortzi muga eta lurzorua termalismoa. Hori dela eta, salto egin dugu uretara eta murgil egin gorputz eta buru! Gustu, mimo eta ilusio bereziarekin ari gara saioak, lan erronkak nahiz ikas egoera baliagarriak diseinatzen eta aurrera eramaten: ingelesa, egokitzapen fisikoa uretan, masaje estetikoa edota mendekotasun egoeran dauden pertsonen behar eta premiak ezagutzen.

Gorputz hezkuntzako saioei esker erdi lo zeuden gorputz atalak esnatzen ari dira, eta pixkanaka gorputza, eta berarekin batera doan burua, indartzen eta trebatzen.

Hasi besterik ez da egin, baina bidaia aberatsa eta emankorra izango dela sentitzen dugu!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Sendabelarren eta kosmetika naturalen tailerra

Urteroko bisita egin digu sendabelar eta kosmetika naturaletan aditua den Sara Letamendiak Monte Albertiara. Estetikako ikasleak oso gustura aritu dira sendabelar ezberdinak identifikatzen eta hauekin kosmetikoak sortzen. Goiza biribiltzeko, beraiek sortutako kosmetikoak probatzen ere aritu dira. Oso jardunaldi interesgarria izan da. Eskerrik asko, Sara!                                                                                              

Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu? Kontaktatu

IKASTOLAKO LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEAK BEZERO MONTE ALBERTIAN

Martxoak 11n eta 13an, Monte Albertiako goi eta erdi mailako ile-apainketako ikasleek Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak hartu zituzten bezero gisa, elkarlanean, “Zu zeu zuzendari” erronkari aurre egiteko. Giro ederrean aritu ziren guztiak.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan