SHOW-a erronka.

Bigarren erdi mailako estetikako ikasleak beraien sormena garatzeko aukera izan zuten Ikasturte amaierako Showa erronkan.

Helburua merkatuan egun tendentzia diren teknikekin taldeka sormena garatzea izan zen, horrela, ikasturteari amaiera hoberena emanez!!

Eskerrik asko!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

SPAINSKILLS-era goaz!

Martxoan ospatuko den Spainskills txapelketan emaitza onak lortzeko helburuarekin, CIFP IURRETA LHII-n burutu da 1. topaketa.

Bertan Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetako ikasleak, tutoreak eta koordinatzaileak dinamika ezberdinen bitartez elkar ezagutu eta txapelketari aurre egiteko gaitasunak identifikatu ditugu.

Zorte On Ekain eta Inko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

L’Oréal Masterclass-a

Borja Pérez, L´Oréal enpresako Institutu eta Lanbide Heziketako arduradunak, Ile-apainketako eta Kosmetika Kapilarrako Teknikaria eta Ile-apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako eta Teknikaria zikloko 2. mailako ikasleei hitzaldi bat eskeini zien.

Hala, honetan, gaur egungo ile-apainketako egoera eta sektoreak aurrez-aurre dituen erronkei buruz aritu zen.

Eskerrik asko Borja zure ezagutza partekatzeagatik!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Errusiako manikura erakustaldia CFGM Estetika eta Edertasuneko 1. mailako ikasleei

Elgoibarko KIMA BIOESTETIKA zentroko Julia QUINTANA eta AGURTZANE VALENCIANO, gure ikasle ohiak, ikastetxean izan dira Errusiar manikuraren teknika erakustaldia egiten Estetika eta Edergintzako 1. mailako ikasleei.

Teknika berria eta egungoa da, ekialdeko herrialdeetatik datorrena eta tornu elektrikoaren bidez esku eta oinen lanketa du oinarri.

Plazer bat izan da zuen esperientzia gurekin partekatzeko aukera izana.

Eskerrik asko zuen bisitagatik!

   

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

1 EDP Iñauterietan!

Gaur Ileapainketako estilismo eta zuzendaritzako lehen mailako ikasleek “GORA IÑAUTERIAK” izeneko erronka burutu dute.

Tolosako konpartsetan parte-hartzeko prest daude.

Ez zaizue iruditzen? Aupa zuek!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Editorial eta Avant Gardeko Bilduma

Hemen dugu Nagore Goñi argazkilariak egin digun aurtengo bildumaren aurrerapen bat. Gogoratu 2.mailako Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako eta 1.mailako Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleek elkarlanean egindako bilduma izan dela.

Zer iruditzen zaizue? Izugarria, ezta?

Zorionak gure ikasleei horrelako proiektu honengatik! Irrikitan gaude lan guztien argazkiak ikusteko!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

SANA-T

CIFP SAN JORGE LHII, CIFP MENDIZABALA LHII eta CIFP MONTE ALBERTIA LHII ikastetxeek parte hartu dute Laboratorios Serra Pamies eta Asociación Estética Oncológica de Santa Cruz de Tenerife-ko profesionalak eskaintzen ari diren formakuntzan.

Formakuntza saio hauetan asko ikasi dugu: tratamentu onkologikoen aurreko, bitarteko eta ondorengo tratamendu eta kosmetikoen egituren berri jaso ahal izan dugu.

Eskerrik asko Patricia, Virginia eta Angel zuen ezagutza gurekin partekatzeagatik!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

UrratsBat programaren aurkezpena Alex Muguruzaren eskutik

2. mailako Erdi Mailako Ile-apainketa eta Kosmetika eta Goi Mailako Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza zikloetako ikasleak, URRATSBAT-en (enpresak sortzen laguntzeko programa) aurkezpenean izan dira.

Saio honetan, Monte Albertian ikasketak amaitu ondoren, bere ile-apaindegia Eibarren ireki duen ikasle ohia den Alex Muguruzak hartu du parte.

Benetan pertsona ekintzailearen adibide bikaina da Alex.

Mila esker!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MA erronken aurkezpena

Estetika eta Edergintza eta Ile-Apainketa eta Kosmetika Kapilarreko 2. mailako ikasle taldeek burutu duten azken erronkaren emaitzetariko batzuk aurkezten dira.

Zer iruditzen zaizue? Zein da gehien gustoko duzuena?

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Colorful Shooting Day!

Ile-Apainketa Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 2.mailako ikasleak elkarlanean ari dira Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza zikloko 1.mailako ikasleekin,bertan inspirazio iturri desberdinak kontuan hartuta Editorial eta Avant Garde aldaera dituen Bilduma sortzen ari dira.

Eguberri oporren ondoren lan zehatzak ikusteko aukera izango dugu,hemen uzten dizuegu aurreikuspena.

TO BE CONTINUED…

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan