Hondartza Garbitzen

Monte Albertiako Estetika eta Edergintzako eta Ileapainketa eta Kosmetikako 1.mailako ikasleak, Zarauzko hondartza garbitzen egon dira goizean zehar. Bertan bildutako mikroplastikoak aztertu dituzte eta gaiaren inguruko hausnarketa momentua izan dute eguneroko errutinatik aterata. Monte Albertiako Lanbide Heziketako Agenda 30 taldeak eta Mater Museoak antolatutako ekintza izan da hau, ikasleei izugarri gustatu zaie eta espero dugu hurrengo urtean berriz errepikatzea.

Mila esker!

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Urriak 19, Bularreko minbiziaren aurkako eguna

Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren egun internazionala ospatzen da. Data horren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira funtsezko mezu batekin: detekzio goiztiarraren garrantzia, bularreko minbiziaren kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko helburuarekin,  hori garrantzitsua da gaixotasun honi aurre egiteko.

MINBIZIAREN AURKAKO SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIAK

CIFP Monte Albertian, bai Estetikako bai Ile-apainketako heziketa-zikloetan, minbiziari buruzko hainbat gai jorratu genituen. Horregatik, urtero bezala, urrian, egunak ematen ditugu gaixotasun honen sentsibilizazioan. Jarraian, GIPUZKOAKO KANTZERAREN AURKAKO ELKARTEAK gizarteak egiten dituen galderei emandako erantzunekin bat gatoz.

 

Pertsona guztiek berdinak izan beharko lukete minbiziaren aurrean, eta ez da horrela. Bularreko minbizian ere, ikerketagatiko, gizarte-babesagatiko eta detekzio goiztiarragatiko paradigmatikoan, desberdintasunak daude oraindik bularreko minbizia duten emakumeen artean.

90eko hamarkadatik, gizarte-mobilizaziotik gatoz, non kolore arrosa, feminitatearekin lotua, bularreko minbiziaren konpromisoaren eta kontzientziazioaren sinbolo bihurtu zen. ‑ Konpromiso horri esker, detekzio goiztiarrean eta ikerketan aurrerapausoak eman ziren, eta gaur egun, batez besteko biziraupena % 85ekoa da 5 urtera.

Zer antzeman dugu Minbiziaren Kontrako Elkartetik?

Denboraren poderioz, higidura horrek bere jatorrizko esentzia galdu du, eta 90eko hamarkadako izpirituarekin berriro lotu beharra dago, asko baitago egiteko. Arrosa bularreko minbizia sinbolizatzen duen kolore bat baino gehiago da.

Bularreko minbizia duten emakumeei eragiten dieten desberdintasunak daude, izan ere:

  • Bularreko minbizi metastasikoak ia ez du 5 urterako biziraupenik, % 25 inguru, eta ikerketa handiagoa behar da eta behar gehiago bete.
  • Bularreko minbizia duten emakumeen % 15 oso egoera ahulean dago.

Zer nahi dugu?

Mugimendu arrosaren jatorriarekin berriz lotu behar da, bide luzea baitago egiteko. Ikerketa gehiago egin behar da bularreko minbizi metastasikoaren aurka.

Horregatik, Minbiziaren Aurkako Elkartetik honela erantzuten dugu:

  • 17 M €baino gehiago bideratzen ditugu bularreko minbizia ikertzera, bularreko minbizi metastasikoan eraginez
  • Elkarteak bularreko minbizia duten emakumeei laguntzen die, tumore mota horrek eragiten dituen desberdintasunak zuzentzeko beren beharrak asetzen. 2021ean ia 000 emakume artatu zituen Espainia osoan

Zehazki, Minbiziaren Kontrako Gipuzkoako Elkartean ikerketaren aldeko apustua egiten dugu, hori bizitza dela jakitun. Horregatik, 2016tik 3,8 milioi euro bideratu ditugu 17 ikerketa-proiektutara, bularreko minbiziaren aurkako proiektuak barne.

Gure jardueraren helburua pazienteei eta haien senideei laguntzea da. Ikerketako finantzaketaz gain, doako hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: arreta psikologikoa eta psikosoziala, ortopedia-materialaren maileguak, harrera-etxeak eta tailerrak Gipuzkoa osoan ditugun zazpi egoitzetan (Donostia, Irun, Tolosa, Zarautz, Zumarraga, Azpeitia eta Eibar).

Behar bagaituzu, bazkide, boluntario edo lankide izan nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke telefonoaren bidez. 943 45 77 22 edo mezu elektroniko bat bidali gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera.

 

Monte Albertian, ikasleen eta irakasleen % 98 emakumeak gara; hemendik, egunez egun gaixotasun horren aurka borrokatzen duten lagun guztiei babes-mezu bat bidali nahi diegu, eta, aldi berean, emakume guztiei garaiz detektatzearen garrantziaz kontzientziatu. Zurekin gaude.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERASMUS+ 21/22 irakasleentzako bekak

Ekainaren 18an , CIFP Monte Albertia LHII-ko hiru irakasle Milan-eko ile-apaindegi eta estetikako enpresak ezagutzera abiatu ziren. Horretarako, irakasleentzako ERASMUS+ Mugikortasun programa eskaintzen duen beka aprobetxatu zuten.

Irakasleak 5 eguneko egonaldia egin dute Milanen, eta HERMES CLINIQUE estetika zentroaren eta ESSENCE HAIR SPA ile-apainketaren funtzionamendua eta teknika berritzaileak ezagutu dituzte.

Egonaldi honek gure ikastetxeak atzerrian kontaktu berriak egiteko aukera eman digu, zalantzarik gabe interesgarria etorkizunean gure ikastetxean izango ditugun Erasmus plus-eko ikasleak bidaltzeko .

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ongi Etorri Itxaso! Jadanik hilabete gurekin! Benetan plazer bat da guretzat!

Ekainaren 24an, Itxasok bere praktikak hasi zituen Monte Albertia LHIKn, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan. Egun batzuk lehenago, zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten.

Itxaso urduri agertu zen, baina gogo biziz esperientzia berri hau hasi eta trebatzen jarraitzeko.

Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola fotokopiatzea, eskaneatzea, liburuak forratzea, koadernatzea edo dokumentazioa suntsitzea idazkaritza-sailerako, eta ile-apainketako eta estetikako tailerretan irakasleei laguntzen ere ibiliko da.

CIFP Monte Albertia LHHI Gipuzkoako ikastetxe publiko bakarra da ile-apainketako eta estetikako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntzan espezializatua. Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxe sareko parte da CIFP Monte Albertia LHII eta Pauso Berriak Programara (Atzegi + Gureak) batu da, aurrez beste ikastetxe batzuk egin zuten moduan: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutoa, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII , CIFP Don Bosco LHII eta CIFP Blas de Lezo LHII Programarekin, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin eta Jean Carlosen esperientzien bidez parte hartuz, hurrenez hurren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Norari eta Mireni eman diguten bultzadagatik eta CIFP Monte Albertia LHHIko taldeko kide guztiei, Itxasori egindako harreran erakutsi duten ilusio eta maitasunagatik.

Eta zuri Itxaso esperientzia berri honetan zorterik onena opa dizugu!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ekintzailetza Monte Albertian

Maiatza ekintzailearen hilabetea izanik, Monte Albertiak ekimenarekin bat egin du, Marta Arribas ekintzailea gonbidatuz.

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleekin elkartu da bere ibilbide pertsonal eta profesionala partekatzera. Marta, moda diseinatzaile zarauztarra, bainujantzietan espezializatu da bere marka propioa, MARMA, eta bere denda propioa sortuz (Zigordia kalea 12, Zarautz).

Ekintzaile gazte baten testigantza paregabea.

Mila esker Marta Arribas!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Betileen luzaketa

Betileen luzapenak dira gaur egun gehien eskatzen diren tratamentu estetikoetako bat. Betile naturalen luzera, kurbatura, kantitatea eta lodiera hobetzeko erabiltzen dira.

Zalantzarik gabe, gehien eskatzen den tratamendu estetikoetako bat!

Zerbitzu hau gauzatzeko, bezeroaren ile natural bakoitzean, ile sintetiko edo naturaleko beste bat itsasten da bezeroaren begirada hobetuz. Lan oso teknikoa da.

Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleak, Peggy Sage etxe komertzialeko Mertxe teknikoarekin, hasierako prestakuntza jaso dute. Orain lanean jarraituko dugu teknika honetan espezializatuak izateko.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Tolosako Inmakulada lanbide ikastolara bisita

Ile apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 1. mailako ikasleak Tolosako Inmaculada Lanbide ikastola bisitatu dute.

Bisita benetan interesgarria eta hezitzailea!

Farmazia eta Parafarmazia zikloko ikasleekin elkalanean, buru larruazal eta ileko diagnosian oinarrituz, fitxa tekniko pertsonalizatu bat burutu dute. Bertan Balioak 4.0 landu dituzte Osasuna eta Ongizatearen alorrean.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen.

Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute.

Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena!

Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura dastatzea asko atsegin zuela ere aitortu digu.

Sugaring-a, eko-kosmetikako teknika abantailatsu bat da, azukrea erabiltzen da larruazala depilatu eta esfoliatzeko oinarri gisa.

Gaur egun, estetika munduan dagoen aukera ekonomiko eta osasungarria da, bereziki sumindu edo gorritu ohi diren larru alergiko edo sentikorrentzat.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun.

Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua!

Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen munduan murgiltzeko interesa eta jasotako formakuntzarekin eta lortutako lan esperientziarekin Sena Masaje Zentroa sortu du.

Proiektua gertuagotik ezagutzeko, Tolosan izan gara Rondilla kalea 25ean kokatuta dagoen zentruan.

Nor da Ane Zuloaga?

Bere ametsa errealitate bihurtu duen gazte bat naiz. Betidanik izan dut pertsonen ongizatean interesa, eta ikasketak aukeratu behar nituenean, Fisioterapia eta Estetika Integrala eta Ongizatea nituen buruan. Azkenik, Estetikako Goi Mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta esan dezaket aukeraketa ona egin nuela. Lehenengo mailan, masajeko moduluan, Lucía Telleria irakaslearekin, garbi ikusi nuen masajea gogoko nuela eta nire ibilbide profesionala arlo horretan jorratzea gustatuko litzaidakeela. Berak transmititu zidan masajearekiko “maitasuna” eta behin Zikloa amaitu nuenean Monte Albertia Ikastetxean, etengabe formatzen jarraitu dut. Arlo ezberdinetan jaso dut formakuntza: kiromasajean, drainatze linfatikoan (Vodder metodoa), oinetako erreflexologian… Teknika horien osagarri moduan, medikuntza Aiurbedikoan eta Bach loreetan nago espezializatua besteak-beste.

Noiz erabaki zenuen zure enpresa irekitzea?

Pandemia garaian lanik gabe gelditu nintzen, eta orduan hasi nintzen nire enpresa sortzeko aukera baloratzen. Aurrez, estetika zentru batean nenbilen lanean eta asko ikasi nuela esan behar dut. Hor hasi nintzen, enpresa nirea balitz, zerbitzuak nola eskainiko nituen irudikatzen. Prozesu guzti honetan asko ikasi dut, ondo irten diren gauzetatik eta baita gaizki irten direnetatik ere, agian azken hauetatik gehiago. Nire familiaren, Urratsbat programaren eta Tolosaldeako Garapen Agentziaren laguntza uneoro izan dudala esan behar dut. Nire enpresa propioa dudala eta pixkanaka pixkanaka leku bat egiten ari naizela masajearen alorrean esan dezaket. Orain, erabakiak nik hartzen ditut eta ni naiz nire denboraren jabe.

Zein da Sena Masaje Zentroak eskaintzen duen balio erantsia?

Pertsonekin konektatzea klabea dela deritzot, eta horretarako ezagutza prozesu bat egiten dut elkarrizketa baten bidez. Nire lana entzutea da, ulertzea. Bestalde, gorputzak hitz egiten du, eta ni, gorputzak diona ondorioztatzen saiatzen naiz. Masaje bakoitzaren atzean pertsona bat dago, bakoitza bere bizipenekin. Zentrora etortzen den orori, berezi sentiarazten laguntzen diot, barruan duen hori kanporatzen. Pertsonak ahalduntzen saiatzen naizela esan dezaket. Presarik gabeko espazio bat da Sena Masaje Zentroa, zentzumenen masajearen bidez norbera bere buruarekin  elkartzeko gunea.

Anek, berarekin egon garen tartean transmititu diguna, bere profesioarekiko pasioa eta pertsonak zaintzeko grina izan da. Hitzordu bat erreserbatzeko gogoz irten gara. Bejondeizula!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan