Entries by Creatividad | Cabo de Marcas

Ilearen ekonomia zirkularra proiektu berritzailea

Martxan gaude, Don Bosco LHII-rekin batera, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako deialdian onartutako proiektu berritzailearekin: Ilearen ekonomia zirkularra. Lehenengo hiruhilabeterako ezarritako plangintza aurrera eramaten ari gara eta gaur egun esparru honetan daukagun abiapuntua ezagutzeko zaintza egiten hasi gara enpresa eta eragileekin batera. Horretaz gain, gure lehenengo saiakerak egiteko, ileapaindegiekin elkarlanean ilea jasotzen hasi gara.    

60 urte betetzen ditugu!

1962an Monte Albertiak ateak ireki zizkion ikasleen lehen promozioari. Orduz geroztik etengabeko aldaketa-prozesu batean murgilduta egon gara: aldaketa politkoak eta hezkuntzakoak. Gure erronka, eskola gisa, beti izan da, eta izango da, gure inguruneari eta ikasleei hezkuntza-erantzunik onena eskeintzea. 60 urte hauetan, zentroaren eginkizuna aldatzen eta merkatuaren eta gizartearen beharretara egokitzen joan da. Gaur egun, irudi […]

Lankidetza Las Idias LHII eta Monte Albertia LHIIren artean

Monte Albertian erabitzen dugun metodologia aktibo kolaboratiboek piztu duten jakin mina medio, Ethazi taldeko bi kideren eskutik formakuntza jaso dute Santa Cruz de Tenerifeko CIFP Las Indiaseko irakasleek. Las Indias ikastetxeak Irudi Pertsonala eta Ehungintza eta Jantzigintza familietako zikloak eskaintzen ditu. Duela 2 ikasturte Monte Albertiara etorri ziren bixitan, eta oraingoan ETHAZI metodogia nola aplikatzen […]

Hizkelan jardunaldiak lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin lotu ditu

Hizkelan Jardunaldia izan da, Euskara, batzen gaituena! lelopean, Gazteizen dagoen Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzean dauden egitasmoak ezagutu dira, ideia berri eta praktika onak partekatu dira, eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri eman da. Bertan izan gara Monte Albertiako Zuzendari eta normalkuntza arduraduna ere.    

ZERO ERRONKA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1.go eta 2.go mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta. Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. […]

Eugenia Arrietaren Hitzaldia

Ikasturte honetan ere, atsegin handiz izan dugu gurean Eugenia Arrieta, Estetika Integrala eta Ongizatea GMHZko ikasleei mikropigmentazioari buruzko hitzaldia emanez. 25 urteetan egin duen ibilbide profesionalari buruz, mikropigmentazioko joerei buruz eta teknika berriei buruz hitz egin du. Ikasleak motibatzeko eta mikropigmentazio-moduluaren sarrera modurik onenean ekiteko balio izan die.