Martxoak 8 emakumearen nazioarteko eguna
M8, nazioarteko emakume langileen eguna aitzaki hartuta ikastetxean feminismo antiarrazistaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu aurten. Emakundeko kanpainak dion moduan “Ni feminista naiz” leloarekin bat egiten dugu eta azken urteotan antiarrazistak diren feministen ahotsak, ideiak nahiz hausnarketak eskolara ekarri nahi izan ditugu. Feminismoa egiteko bide, begirada eta ulermen ugari baitaude.