Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna. Nork zaintzen du?
Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu.
Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean.
Aurtengo gaia, “nork zaintzen du?”, etxeko eginbeharretan eta zainketa-zereginetan parekidetasunaren beharra izan dugu hizpide.
Gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonek beraien ekimenean parte hartzeko konbitea luzatu digute, hartu txartel bat eta idatzi emakumearen egunean zure aldarrikapena. Ikasleekin gaia jorratu ondoren, ekintzari bukaera eman diogu, ikastetxearen sarreran berdintasunaren inguruko aldarrikapen txartelak zintzilikatuz.
Gu ere martxoak 8!
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!