ZATOZ! Lanbide heziketa eta enplegu azoka
«Urola Kosta eta Urola Erdia eskualdeko eskaintza ezagutzeko hitzordua, martxoaren 12an»
- Goizeko 10:00etatik 17:00ak bitartean Elkarguneko (Azkoitian) aretoan izango da azoka eta Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketen zein Garapen Agentzien eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua-ren eskaintza ezagutzeko aukera izango duzue.
- Azokaren helburu du aipatutako bi eskualdeetako Lanbide Heziketa, enplegurako prestakuntza eta enplegu eragileen eskaintza ezagutaraztea da.
Datorren martxoak 12an, Azkoitiko Elkargunea Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka. Aurtengoan, bigarren edizioa izango da. Aurreko urtean lehen edizioa Zarautzen ospatu zen.
ZATOZ! Azokako irudiak 2024
Azoka hau ere Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko.
Hori horrela, goizean, Lanbide Heziketan interesa duten ikasleek hartuko dute parte, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, berriz, langabe dauden edo lana hobetzekotan ari direnei zuzenduta egongo da, 17:00arte. Bi eskualdeetako Lanbide Heziketen zein Garapen Agentzien eta Lanbide-Enplegu Zerbitzuak eskaintza ezagutzeko aukera egongo da. Horretarako 8 eragile desberdin egongo direlarik.
Azoka herritar orori irekia izango da, horrenbestez, langabezian daudenak, lanean ari direnak edota informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonak gertura daitezke, gazte, heldu zein gurasoak.
ZATOZ! Azokako irudiak 2024
Gazteen parte-hartzea bermatuta
Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleak goizean zehar gerturatuko dira ; horretarako ikastetxeekin koordinazio lanak egin dira txandak eskainiz. Hori horrela, azokatik ia 600 gazte pasatzea aurreikusten da (Antoniano Ikastetxea, Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, La Salle Ikastetxea, Lizardi BHI, Orioko Herri Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Salbatore Mitxelena Ikastola, Zaragueta Herri Eskola, Zumaiena Ikastetxea, Zumaia BHI, Urola BHI).
Langile edo-ta lan bila dabiltzanentzat Etengabeko Prestakuntza Zerbitzua eta ikastaro eta lan eskaintza aukerak.
Era berean, azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza jaso ahal izango da. Bertan, Lanbideko ziurtagiriak eskuratzeko, Konpetentzien aitorpena egiteko, ikastaro ezberdinen eta lan eskaintzen informazioa jaso ahal izango da.
ZATOZ! Azokako irudiak 2024
Azokako parte-hartzaileak
- Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia
- Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentzia
- Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua
- Monte Albertia LHII
- Oteitza Lizeo Politeknikoa
- Zumaia BHI
- Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura
- Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
- Aiala Sukaldaritza ikastetxea
Informazio gehiagorako
Maialen Ituarte Alustiza
Email: enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus
Telf.: 943 85 11 00
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!