Goi-mailako ziklo berria martxan: Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala

Monte Albertian lehen aldiz ematen ari den ziklo hau efektu berezietan, pertsonaia-diseinuan eta makillaje eszenikoan espezializatuko diren etorkizuneko adituentzat diseinatuta dago. Zinemarako, antzerkirako, telebistarako eta ekitaldietarako goi-mailako profesionalak prestatzea du helburu. Ziklo berri honekin zentroak dagoeneko “Irudi Pertsonala” familiako heziketa-ziklo guztiak eskaintzen ditu.

Ikasleak teknika aurreratuak eta praktika berritzaileak ikasten ari dira, gero eta espezialista gehiago eskatzen dituen sektorean sartzeko. Ziklo honek sormenaren eta ikus-entzunezkoen industriarako aukera profesionalak irekitzea du helburu, Gipuzkoan goraka doan eskaera bati erantzunez.

Etorkizuneko talentua martxan da jada!

Onkologia 360º proiektua

Gurekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe elkarlanean ari dira gaixo onkologikoen bizi-kalitatea hobetzeko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako Onkologia 360º proiektu berritzailean burubelarri gabiltza lanean.

Ekimen aitzindari batean, espezialitate ezberdinak dituzten Lanbide Heziketako lau ikastetxek, Monte Albertia LHII, Plaiaundi LHII, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola eta Zinema eta Bideo Eskola, indarrak batu ditugu minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala hobetzeko diseinatutako proiektu berritzaile batean. Proiektu anbiziotsu honen helburua, pazienteen behar fisiko, nutrizional, psikologiko eta estetikoei erantzutea da, gaixoen bizi-kalitatean lagunduko duen laguntza-sarea eta baliabideak sortuz. Proiektu honetan, Ikastetxeekin elkarlanean, onkologiaren ekosistema osatzen duten AECC Gipuzkoa, Asgicer, Aspanogi, Izan Iñurri eta Katxalin elkarteak daude, eta baita Donostiako Onkologikoa ere.

Gure helburu nagusia, gaixo onkologikoei beren burua zaintzen eta prozesuan zehar hobeto sentitzen lagunduko dieten informazioa eta tresna baliagarriak eskaintzea da. Horretarako, baliabide digitalak garatzen ari dira, hala nola profesional espezializatuek egindako tutorialak eta aurrez aurreko tailer eta hitzaldiak bilduko dituen webgune bat. Jarduera horiek funtsezko gaiei buruzko orientazioa emango dute, hala nola elikadura osasungarriari, egokitutako jarduera fisikoari, ongizate emozionalari eta autozainketa estetikoari buruzkoa.

Gainera, eskuratutako ezagutza, Euskadiko Lanbide Heziketako sarea osatzen duten ikastetxeetara transferitzea ahalbidetuko duen prestakuntza-materiala sortzea ere bada proiektuaren helburua. Horrela, aurrera eramaten diren ekintzetatik eratorritako ezagutzak eta praktika onak ikasgelara iristea ahalbidetuko da. Inpaktua biderkatu egingo da eta kolektibo honi arreta emateko etorkizuneko profesionalak konpetenteagoak izango ditugu.

Proiektuak urte beteko iraupena duen arren, plataformaren eta sortutako baliabideen iraunkortasuna bermatzeko funtsezkoak diren elkarte eta eragileen trebakuntza ere barne hartzen du. Horrela, ekimenak gaixo onkologikoei eta haien familiei laguntzen jarraitzea espero da, baita proiektua amaitu ondoren ere.

Ahalegin kolektibo honek, espezialitate desberdinetako ikastetxeen arteko lankidetzak, pertsonen bizitzan eragin dezakeen onura nabarmentzen du, ezagutza eta berrikuntza ongizatearen zerbitzura jarriz.

 

LHko Izarraitz Institutuaren bisita

Joan den azaroaren 28an, Lanbide Heziketako Izarraitz Institutoko ikasleen bisita izan genuen ikastetxean. Diabetesari eta haren zainketei buruzko azalpenak aurkeztu ziguten. Erdi Mailako Estetikako gure ikasleek zaintza horien garrantzia ikasteko aukera izan zuten eta, ikasitakoa indartzeko, oinetan masajeak egiten irakatsi zieten.

Etorkizunean horrelako jarduerak egiten jarraitzea espero dugu!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan