ELISA ROJASen erakustaldia

Estetika eta Edergintza zikloko 2. mailako ikasleek azazkal artifizialetako azken joerei buruz ikasteko aukera izan dute, Elisa Rojas Artistic etxe komertzialeko teknikariaren eskutik. Tailerrean azazkalak eraikitzeko teknika aurreratuak landu dira, hala nola ballerinak, stilettoak, kapsularatzeak eta dekorazioak.

Beste behin ere, plazerra izan da estatu mailan horrelako ospea duen teknikaria gurean izatea.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ONGIZATEA ETA TERMALISMOA GOI MAILAKO ZIKLO BERRIA MARTXAN DA!

Ongizate eta Termalismoko goi mailako teknikari tituluak ireki ditu bere ateak Monte Albertian, eta hasiak gara bide berria urratzen. Hasiera guztiek duten urduritasun eta kezkekin bada ere, motibazio handiarekin ari gara elkarlanean irakasle eta ikasle taldea.

Ongizatea da gure ortzi muga eta lurzorua termalismoa. Hori dela eta, salto egin dugu uretara eta murgil egin gorputz eta buru! Gustu, mimo eta ilusio bereziarekin ari gara saioak, lan erronkak nahiz ikas egoera baliagarriak diseinatzen eta aurrera eramaten: ingelesa, egokitzapen fisikoa uretan, masaje estetikoa edota mendekotasun egoeran dauden pertsonen behar eta premiak ezagutzen.

Gorputz hezkuntzako saioei esker erdi lo zeuden gorputz atalak esnatzen ari dira, eta pixkanaka gorputza, eta berarekin batera doan burua, indartzen eta trebatzen.

Hasi besterik ez da egin, baina bidaia aberatsa eta emankorra izango dela sentitzen dugu!

Hasi besterik ez da egin, baina bidaia aberatsa eta emankorra izango dela sentitzen dugu!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MIKROPLASTIKOEN AZTERKETA ZARAUZKO HONDARTZAN

Joan den urriaren 31n, Monte Albertiako Ileapainketa eta Estetikako lehen mailako ikasleak mikroplastikoak aztertzera atera ziren Zarauzko hondartzara. Mater Museoak eta LHA30ek antolatutako jardueran, ikasleek aktiboki parte hartu zuten eta oso gustora aritu ziren, goiz atsegina pasatuz.

Ekintza honek hondartzak eta gure bazterrak zaintzea eta errespetatzea sustatu nahi du, baita maitasuna indartzea eta hondakinek sortzen dituzten ondorioetaz jabetzea ere.

Lan ederra egin duzue! Eskerrik asko!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan