URRIAK 19. BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA.

Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela aprobetxatuz, CIFP Monte Albertia LHIIren instalazioak apaindu genituen, hezkuntza-komunitate osoaren sentsibilizazioa sustatzeko.

Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da. Data horrek herritarrak sentsibilizatu nahi ditu funtsezko mezu batekin: detekzio goiztiarraren garrantzia, bularreko minbizi-kasuen pronostikoa eta biziraupena hobetzeko. Hori guztia garrantzitsua da gaixotasun horren aurkako borrokarako.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERRONKA 0, PROFESIONALEN BISITA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1. eta 2. mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta.

Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. Ile-apainketaren arloan, “L’oréal Professionaleko” Ángel Gil eta Borja Pérez izan ditugu ikastetxean, L’oréal  bezalako multinazional handi batean egin dezaketen lanaren eta beraien esperientziaren berri emanez. Olatz Hernandezek, EITBko makillaje saileko langile ohia eta gaur egun ikastetxeko irakaslea, arlo horretan egin dezaketen lana azaldu die. Amaya Oñederrak, irakaskuntzan esperientzia handia duena, Monte Albertian hain zuzen ere, bere ibilbidea eta bizipenak azaldu dizkie. Azkenik, Erika Satsumak, Secretos del Agua merkataritza-etxeko prestatzaileak, lanbidearen barruan beste lan-irteera baten berri eman die.

2.mailako ikasleek gaitasun ekintzaile eta komunikatzailea landu dituzte besteak beste eta egindako balio proposamenak aurkeztu dizkiete erronkako enpresa partehartzaileei. Hauek, era berean, beraienak aurkeztu dizkiete, erronka honen helburuetako bat enpresen beharren eta etorkizuneko langileen desioen artean dagoen hutsunea zein den ezagutzea baita, horrela, bi alderdien gogobetetzea asetzeko eta merkatuko beharrei erantzuna emateko.

Oraingo honetan, estetikaren arloan, alde batetik, Estetika eta Kinesologian espezializatuta dagoen Verónica Cazalis  izan dugu eta bestetik, Estetika Integralean aditua den Idaga Estetika Zentruko Mª Carmen Urdangarin. Horretaz gain, Lierni Osa, Monte Albertiako ikasle ohia eta estetikaren arloko hainbat lehiaketetan saritua, Lirain Estetika Zentruko arduraduna, Vicky Pareja, ikasle ohia eta Monte Albertiaren kolaboratzailea, VK estetika eta masaje zentruko buru eta Ana Oliva La Perla Talaso Sport Zentruko Osasun&Estetika Zuzendaria.

Ile-apainketa arloan, Maria Eizaguirre Zubelzu, Azpeitiko Maria Eizaguirre enpresako arduraduna, ikasle ohia eta ekintzaile berriaren ekarpenak izan ditugu. Marta G., ibilbide luze eta bikaineko profesionala, Donostiako Marta G Estilismo enpresako arduradunak ere lanbideari dagozkion berrikuntzak aurkeztu dizkigu.

Balio-proposamen onenak izan dituzten ikasleek bi egunetako egonaldia egiteko aukera izan dute enpresa hauetan, eta beraien eskutik egunerokotasuna bertatik bertara ezagutu dute .

Monte Albertiatik, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa partehartzaile guztiei, beraien lankidetzarik gabe erronka hau ez bailitzateke posible izango. Taldean lan egitea funtsezkoa dela uste dugu gure lanbidearen etorkizunerako, horregatik hezkuntza eta lan mundua uztartzen dituzten erronkak sustatzen jarraituko dugu.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Irakasleen formakuntza aurpegiko azalaren diagnostikoan

Monte Albertian, irakasleentzako trebakuntzak egin ditugu, aurpegiko diagnostikoan eta haren propietateetan sakontzeko.

Zer da aurpegiko diagnostikoa eta zergatik interesatzen zaigu?
Askotan, ez dugu sakonki ezagutzen zer azal mota dugun, eta, horren ondorioz, akatsak egiten ditugu erabiliko ditugun kosmetikoak aukeratzerakoan. Kasu gehienetan oso ohikoa da farmaziako edo supermerkatuko profesionalek krema motaren bat gomendatzea, azaleko azterketa bat ere egin gabe, zer azal mota dugun zehazteko gai dena.
Larruazal bakoitzaren berezitasunak eta izan ditzakeen arazo eta behar zehatzak ezagutzeko funtsezko aurpegi-diagnostiko zuzena.
@olasa_taldea
 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan