Lotzen sariak Donostiako Aquariumean

Maiatzaren 20an Donostiako Aquarium- en 2022 Lotzen Saria ospatu zen, eta gure ikastetxeak honetan parte hartzeko aukera izan zuen. Izan ere, partaideak Estetika eta Edergintzako lehenengo kurtsoko zazpi ikasle izan ziren eta lehiaketa honetarako bi grabaketa prestatu zituzten.

Nahiz eta sariaren irabazleak ez izan, oso lan duinak eta ideia politak prestatu zituzten.

Ea hurrenngoan! AUPA ZUEK! Eskerrik asko partehartzaileei!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ekintzailetza Monte Albertian

Maiatza ekintzailearen hilabetea izanik, Monte Albertiak ekimenarekin bat egin du, Marta Arribas ekintzailea gonbidatuz.

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleekin elkartu da bere ibilbide pertsonal eta profesionala partekatzera. Marta, moda diseinatzaile zarauztarra, bainujantzietan espezializatu da bere marka propioa, MARMA, eta bere denda propioa sortuz (Zigordia kalea 12, Zarautz).

Ekintzaile gazte baten testigantza paregabea.

Mila esker Marta Arribas!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Sendabelar tailerra

Monte Albertiako erdi mailako ileapainketa eta estetikako ikasleek, sendabelarretan aditua den Sara Letamendiren bisita izan dute. Bertan, ikastetxe inguruko sendabelarrak identifikatu eta ezagutzeaz gain, kosmetiko natural ezberdinak gauzatu dituzte eta gainera, hauek beraien artean probatzeko aukera izan dute.

Goiz ederra pasatu dugu!!

Eskerrik asko Sara Letamendi!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Betileen luzaketa

Betileen luzapenak dira gaur egun gehien eskatzen diren tratamentu estetikoetako bat. Betile naturalen luzera, kurbatura, kantitatea eta lodiera hobetzeko erabiltzen dira.

Zalantzarik gabe, gehien eskatzen den tratamendu estetikoetako bat!

Zerbitzu hau gauzatzeko, bezeroaren ile natural bakoitzean, ile sintetiko edo naturaleko beste bat itsasten da bezeroaren begirada hobetuz. Lan oso teknikoa da.

Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleak, Peggy Sage etxe komertzialeko Mertxe teknikoarekin, hasierako prestakuntza jaso dute. Orain lanean jarraituko dugu teknika honetan espezializatuak izateko.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Tolosako Inmakulada lanbide ikastolara bisita

Ile apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 1. mailako ikasleak Tolosako Inmaculada Lanbide ikastola bisitatu dute.

Bisita benetan interesgarria eta hezitzailea!

Farmazia eta Parafarmazia zikloko ikasleekin elkalanean, buru larruazal eta ileko diagnosian oinarrituz, fitxa tekniko pertsonalizatu bat burutu dute. Bertan Balioak 4.0 landu dituzte Osasuna eta Ongizatearen alorrean.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen.

Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Jadiya Abba, ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako cfgsko 1. mailako gure ikasleak, azukrearekin depilatzeari buruzko tailer praktiko bat eman du

Erdi mailako 1go mailako Estetika eta Edergintzako ikasleek, egun, Ile-Apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako gure ikasle den Jadiya Abba-ren eskutik, azukre bidezko depilazioaren inguruko tailer praktiko bat burutu dute.

Teknika oso gozoa, benetako interesa pizten duena!

Uste denez, teknika Antzinako Egipton sortu bazen ere, Jadiyak Saharan ikasi zuen teknika bere amak irakatsita. Haurra zelarik gozoki modura dastatzea asko atsegin zuela ere aitortu digu.

Sugaring-a, eko-kosmetikako teknika abantailatsu bat da, azukrea erabiltzen da larruazala depilatu eta esfoliatzeko oinarri gisa.

Gaur egun, estetika munduan dagoen aukera ekonomiko eta osasungarria da, bereziki sumindu edo gorritu ohi diren larru alergiko edo sentikorrentzat.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun.

Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua!

Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen munduan murgiltzeko interesa eta jasotako formakuntzarekin eta lortutako lan esperientziarekin Sena Masaje Zentroa sortu du.

Proiektua gertuagotik ezagutzeko, Tolosan izan gara Rondilla kalea 25ean kokatuta dagoen zentruan.

Nor da Ane Zuloaga?

Bere ametsa errealitate bihurtu duen gazte bat naiz. Betidanik izan dut pertsonen ongizatean interesa, eta ikasketak aukeratu behar nituenean, Fisioterapia eta Estetika Integrala eta Ongizatea nituen buruan. Azkenik, Estetikako Goi Mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta esan dezaket aukeraketa ona egin nuela. Lehenengo mailan, masajeko moduluan, Lucía Telleria irakaslearekin, garbi ikusi nuen masajea gogoko nuela eta nire ibilbide profesionala arlo horretan jorratzea gustatuko litzaidakeela. Berak transmititu zidan masajearekiko “maitasuna” eta behin Zikloa amaitu nuenean Monte Albertia Ikastetxean, etengabe formatzen jarraitu dut. Arlo ezberdinetan jaso dut formakuntza: kiromasajean, drainatze linfatikoan (Vodder metodoa), oinetako erreflexologian… Teknika horien osagarri moduan, medikuntza Aiurbedikoan eta Bach loreetan nago espezializatua besteak-beste.

Noiz erabaki zenuen zure enpresa irekitzea?

Pandemia garaian lanik gabe gelditu nintzen, eta orduan hasi nintzen nire enpresa sortzeko aukera baloratzen. Aurrez, estetika zentru batean nenbilen lanean eta asko ikasi nuela esan behar dut. Hor hasi nintzen, enpresa nirea balitz, zerbitzuak nola eskainiko nituen irudikatzen. Prozesu guzti honetan asko ikasi dut, ondo irten diren gauzetatik eta baita gaizki irten direnetatik ere, agian azken hauetatik gehiago. Nire familiaren, Urratsbat programaren eta Tolosaldeako Garapen Agentziaren laguntza uneoro izan dudala esan behar dut. Nire enpresa propioa dudala eta pixkanaka pixkanaka leku bat egiten ari naizela masajearen alorrean esan dezaket. Orain, erabakiak nik hartzen ditut eta ni naiz nire denboraren jabe.

Zein da Sena Masaje Zentroak eskaintzen duen balio erantsia?

Pertsonekin konektatzea klabea dela deritzot, eta horretarako ezagutza prozesu bat egiten dut elkarrizketa baten bidez. Nire lana entzutea da, ulertzea. Bestalde, gorputzak hitz egiten du, eta ni, gorputzak diona ondorioztatzen saiatzen naiz. Masaje bakoitzaren atzean pertsona bat dago, bakoitza bere bizipenekin. Zentrora etortzen den orori, berezi sentiarazten laguntzen diot, barruan duen hori kanporatzen. Pertsonak ahalduntzen saiatzen naizela esan dezaket. Presarik gabeko espazio bat da Sena Masaje Zentroa, zentzumenen masajearen bidez norbera bere buruarekin  elkartzeko gunea.

Anek, berarekin egon garen tartean transmititu diguna, bere profesioarekiko pasioa eta pertsonak zaintzeko grina izan da. Hitzordu bat erreserbatzeko gogoz irten gara. Bejondeizula!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan