Tag Archive for: Termalismoa

Zure enpresarako gure zentroko profesional bat behar duzu?

«Irudi pertsonalaren sektoreko enpresa eta profesionalentzako lan-poltsa»

Monte Albertian aurten ere martxan du lan-poltsa. Zerbitzu honen helburua irudi pertsonaleko enpresak dituzten lan eskaintzak gure ikasle ohien artean saretzea da. Eta beste urtebetez gure ikastetxean ikasi duten ikasleak lan merkatuarekin konektatzea.

 

Nortzuk har dezakete parte?

Lan-poltsa sektorean esperientzia duten profesional eta enpresa guztientzat zabalik dago. Urte askoan izan ditugun Estetika eta Ile-apainketa zikloez gain, gogoratu azkenengo urteetan ziklo berriak ditugula, hala nola, Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala, Termalismoa eta Ongizatea eta Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza. Beraz, ziklo berri hauei lotuta egon daitezkeen enpresak ere animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera.

 

Nola funtzionatzen du?

Langileak kontratatu nahi dituzten enpresek gure plataforman erregistratu ahal izango dute, eta bertan argitaratu ahal izango dituzte beren lan-eskaintzak. Guk, gure baliabideen bitartez, lan eskaintzak ikasleen eta ikasle ohien artean zabalduko ditugu.

Irudi pertsonaleko sektoreko enpresa eta profesional guztiak gonbidatzen ditugu gure inguruan lan-merkatua indartzea helburu duen zerbitzu honekin bat egitera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gure webgunearen edo sare sozialen bidez.

Ez utzi pasatzen zure lan talde profesionala hazteko aukera hau!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan