Tag Archive for: contra la violencia machista

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Egun honetan, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzen da. 1960ko azaroaren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik.

Aske bizi nahi dugu gure ikasgeletan, kalean eta baita beste edozein txokotan ere. Baina, oraindik ere, matxismoa errotuta dago gure jarreretan eta bizitzeko moduetan, eta gure espazioak ere horren isla dira.

Sistema matxista batean bizi gara eta guztiok ditugu jarrera matxistak barneratuta. Ez da nahikoa hausnarketa hori banaka egitea, behar-beharrezkoa da kolektiboki egitea.

Indarkeria matxistaren berezko ezaugarriei tresna berriak batu zaizkie: sare sozialak, internet… Kontuan izan behar dugu mundu birtual hori pertsonok elikatzen dugula.

Horregatik, urtero bezala  Monte Albertian, gure ikasleen artean egun seinalatu honen garrantzia azpimarratu eta BALIOAK 4.0 lantzen jarraitzeko ikasleekin dinamikak egin ditugu.

Lanketa hau ezin da egun soil batean geratu, ez da nahikoa. Gaurtik hasita guztioi dagokigu eguneroko jarrerak eraikitzea, baita beste hainbeste deseraikitzea ere, horrek eramango baikaitu helburu dugun etorkizuneko hezkuntza feminista lortzera.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan