Maiatzak 17 LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna
Maiatzak 17an LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna dela eta gure zentruan Zarauzko eta Urola kostako ikastetxeekin batera sentsibilizazio lana egingo dugu ikasgeletan.
Horretarako gutun bat partekatuko dugu irakasle, ikasle eta gurasoen artean. Bertan jartzen duen moduan, egun hau 1990ean ospetsu bihurtu zen, osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun zerrendatik ofizialki ezabatu zuenean. Orohar hauek dira egun honi lotutako aldarrikapenak:
- Aniztasun sexual eta afektiboaren eta genero-identitatearen onarpena eta errespetua.
- Diskriminazioaren, indarkeriaren eta estigmatizazioaren aurkako jarrera irmoa, LGTBI+ kolektiboari oraindik ere eragiten diona arlo askotan: hezkuntzan, familian, lanean, gizartean…
- Ikusgarritasuna ematea aniztasunari, eta norberak bere burua askatasunez, segurtasunez eta duintasun osoz bizitzeko duen eskubidea
Gutun hau irakurri eta landuko dugu ikasgeletan eta horrez gain, irakurgai gomendagarria proposatuko diegu irakasle nahiz ikasle eta langileei: Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Minerrek (2019) idatzia. Liburu honek Hernaniko Aimar Elosegi <<Moio>> mutil transa eta idazlearen lagun minaren suizidioa eta ondorena kontatzen ditu. Bertan jasotzen diren hausnarketek LGTBIQ+fobiaren gaian sakontzen eta sentsibilizatzen lagunduko digute.
Beraz, aurten ere, beste behin Monte Albertiako hezkuntza komunitateak stop! esango diegu lgtbiq+ fobia adierazpen orori eta lanean jarraituko dugu gure ikastetxea genero adierazpen askotarikoek lekua eta kolorea izan dezaten, arnasgune izan dadin eta bakoitzak askatasunez adierazi ditzan bere genero adierazpenak nahiz orientazio sexuala.