On-kologia 360º jardunaldi zientifikoa: Lanbide heziketa onkologia-ongizatearen zerbitzura
Donostia, 2025eko martxoaren 10a. On-kologia 360º: Minbizia zaintzen eta bizitzen jardunaldi zientifikoak aditu ugari bildu ditu gaur Donostiako Eraikin Onkologikoan, minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala lantzeko. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatu du ekimena, eta Monte Albertia, Plaiaundi, Inmakulada eta ESCIVI Lanbide Heziketako ikastetxeek garatu dute. Jardunaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Katxalin, Asgicer, Aspanogi, Agadelprise, Iñurri eta Osakidetza bezalako elkarteen lankidetza izan da.
Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Eraldaketa Digital eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendari Inge Gorostiagak, Osasun Sailburuordetzako Osasun Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazio Zuzendari Gontzal Tamayok eta Gizarte Zerbitzuen, Komunitate Ekintzaren eta Auzoen Zinegotzi Ordezkaria Maria Jesus Idoetak egin dute, eta jardunaldiaren antolatzaileei eskerrak eman dizkiete, minbizia duten pazienteen ongizatea ardatz duen ekimen bat aurrera eramateagatik.
Jarraian, Laura Basterretxea Badiolak, Gipuzkoako Onkologiako GKUko onkologoak, gaixotasuna testuinguruan jarri du, eta horri buruzko datuak eman ditu.
Jardunaldia lau bloke nagusitan egituratu da, pazienteen ongizatea hobetzeko helburuarekin:
◦ Ongizate psikologikoa: Maite Arrillaga psikiatrak, Paula Reguera psikologoak eta Alazne Apalantza fisioterapeutak minbiziari aurre egiteko emozionalki erresilienteak izateko gakoak azaldu dituzte.
◦ Ongizate fisikoa: Silvia Lobato erizainak, Garbiñe Aizpuru nutrizionistak, Olatz Etxebeste eta Jurgi Zulaika fisioterapeutek, eta Jon Madinabeitia kirol hezitzaileak ariketa fisiko egokitua, elikadura eta tratamenduetan zehar gorputzaren zaintza nola egin azaldu dute.
◦ Irudi pertsonala: Verónica Cazalis estetistak, Patxi Díaz Luis Díaz ileordeen jabeak eta Eugenia Arrieta mikropigmentazio espezialistak, pazienteen irudia eta autoestimua hobetzeko teknikak eskaini dituzte.
◦ Gizartean sareak sortzen: Bloke honetan, Maddi Saizarbitoria gizarte-langileak eta aurretik aipatutako elkarteetako ordezkariek laguntza sareen garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, paziente eta senideek ere parte hartu dute.
Jardunaldi hau abiapuntu izan da etorkizunean argitaratuko diren baliabide praktikoak garatzeko, eta hauek webgunean eskuragarri egongo dira: www.onkologia360.com. Gainera, hurrengo asteetan minbizia duten pazienteei eta senideei zuzendutako tailer espezializatuak antolatuko dira.
Ekitaldi honek erakusten du Lanbide Heziketak konpromiso soziala eta berrikuntza osasunaren zerbitzura jarri nahi dituela, eta bere ikasketa-zikloetan minbizia duten pertsonei laguntzeko ezagutza txertatzen ari dela.
📍 Informazio gehiago: www.onkologia360.com
Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!